Panpi Dirassar: "Hemen bortizkeriak saltzen du, ez errealitatea ezagutzeak"

  • Donibane Lohizune (1964). Abertzaletasuna etxean jasotakoa da, alta bada, ikasketak Euskal Herritik kanpo -Bordelen eta Grenoblen- egiteak areagotu zion kontzientzia politikoa. Ingurumenari buruzko teknologia berrien teknikaria eta formatzailea da. Lana dela medio, Alemanian eta Ingalaterran ibiltzen da usu: «Atzerrian Euskal Herria aipatuz gero ETA eta Euskaltel ezagutzen dituzte, besterik ez». ABko militantea eta Batera plataformako koordinatzailea da: «Bateran ez dago alderdien ordezkaritzarik» azpimarratu digu alabaina.

2006ko uztailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Militante politiko honek duda izpirik ez du Batera baloratzean: «Plataformak elkarlana posible egin du, abertzaleen artean, baita abertzale eta abertzale ez direnen artean ere. Eta honek beste xede politikoetarako elkarlana posible dela erakutsi digu: datozen urteetako hauteskundeetan -presidentzialak nahiz herriko eta kantonamenduetako bozetan- abertzale guztiak elkartzeko aukera dagoela, esate baterako».

Militante gisa aipatu dugu eta euskal militantziaz galdetu diogu Panpi Dirassarri: «Gizartea eta errealitate soziopolitikoa biziki aldatu dira azken urteotan. Iragan garai -ustez- zailagoetan militantzia sendoagoa zen. Egun euskalduntasunaren arrangura moduko bat dago, euskalduntasuna ez da tabu, baina militantzia uzkurtu da. Euskal kontzientzia zabaldu da eta militantzia tipitu nolabait».

Batera burutzen ari den kanpainaz nahiz Hegoaldeko prozesua hizpide abiatu dugu elkarrizketa. Ziklo baten bukaera eta garai politiko berri baten hasiera igurikatu nahian edo.

Batera ziklo baten akaberaren eta garai berri baten hasieraren arteko zubia izan liteke Iparraldean, naski.
Zubi gisa hartu daiteke, alta, Bateraren eta Euskal Herriko gatazka bideratzeko prozesuen arteko urruntasun handia dago oraino. Batera Iparraldeari lotua da soilik, kontzientziatze moduko bat izan da azken urteetan. Anartean ETAren su-etena heldu da, baina hemengo gizarteak ez du oraino bake prozesuak Iparraldera indarra ekar dezakeenik sentitzen, ez garai berri batera pasatzeko unean gaudenik.

Bateraren azken Biltzar Nagusia apirilean egin zenuten eta erreferenduma bideratu lezakeen 46.000 sinadura biltze kanpaina maiatzean abian jarri. Zenbat sinadura bildu duzue dagoeneko?
10.000 sinadura inguru. 46.000 behar dugula jakinda, gutxi irudi dezake. Baina kopuru hori bi hilabetez biltzea ikaragarria da. Konparazione, Gers Departamenduan kanpaina bera egin zen eta zortzi hilabete behar izan zuten 10.000 biltzeko. Gainera orain arte modu arruntean aritu gara, berriki hasi gara sinadura-kartak zabaltzen eta Internetez aritzen. 46.000 lortzea zaila izanen da, baina hasteko, 10.000 horiek ia denak Ipar Euskal Herrikoak dira.

Biarnon nola hartu dute kanpaina?
Biarnon 200 sinadura inguru bildu dugu, oro har ez dute kanpaina ulertzen. Ekonomia arloan ari direnek mesfidantza dute. Adibidez, euskal hitzak ekarpen handia dauka merkatuan, inork ez du mozkin bat Pirinio Atlantiarrekoa dela erranen, horrek ez baitu saltzen. Aldiz, euskal mozkina dela erraten baduzu, bai. Hori aski da euskaldunen eta biarnesen arteko hurbiltzea oztopatzeko. Batzuek ea biarnesak zergatik sartu ditugun kanpaina honetan aurpegiratzen digute, gure etorkizuna Biarnesen esku uzten dugula. Guk ekimenaren aldeko nahiz aurkako eztabaida sortu nahi dugu kontsultaren bidez, haien etorkizuna ere aldarazten ari garela diogu. Zer nahi gisaz, biarnesek ez badute aldarrikapena egin nahi, beren afera da.

Benetan posible ikusten duzue 46.000 sinadura biltzea? Bilduko ez balira ez al litzateke porrota izango?
Geroak erranen du 46.000 sinadura bilduko ote dugun, guk posible dela erakutsi nahi dugu. Helburua ez da Euskal Herriko sinadura posibleen %10 lortzea hala ere, ez dugu horretarako kanpaina abiatu soilik, indar hori badela bagenekien. Departamenduaren garrantzia agertzea ere helburu dugu. Departamendua eskatzean Biarnorentzat eskaera ere badela eta demokratikoki gauzatua dela erakutsi nahi dugu. Biarnorekin harremanik ez dugula nahi uste izatea uxatu nahi dugu, ez baita egia. Guretzat on dena Biarnorentzat ere on da, baina erabakia haiek hartu behar dute. Guk ez dugu Departamendua lortu nahi haien asmoa ezagutu gabe. Hori ezagutzea ere garrantzizkoa da.

Zer oihartzun izaten ari da kanpaina?
Sinatzaileen gehiengoarentzat Departamendua edo Independentzia galde egitea gauza bera da, kostaldean bereziki. Departamendua eskatzea Independentzia eskatzea dela uste dute, horrekin ari gara borrokan, hori da gainditu beharreko oztopoa. Kostaldean sinadura eskatzean "C'est pour l'indépendance?" galdatzen digute, «ez, guk Departamenduari buruzko eztabaida piztu nahi dugu», erraten diegu. Errepublikako egitura dela azaldu ondoren, gehienek izenpetzen dute.

Informazio arazoa dago, beraz.
Hemen jende gutxik irakurtzen du prentsa eta are gutxiago tokiko prentsa. Politikarekin lotura bakarra frantses telebistak dira, TF1 eta FR2 bereziki. Informazio eskasa da beraz. Hedabide nagusien mezua da: "Kasu, abertzaleak dira, gibelasmoak dituzte...". Alabaina, mezu horrek lehen baino eragin txikiagoa du.

Hegoaldeko prozesu politikoa abiatzearekin batera heldu da zuen kanpaina...
...eta oso ongi heldu ere. Prozesuak ez du kanpainan zuzen eragiten, baina giro txarra uxatu du, giroa lasaitzen laguntzen du nolabait. Abertzaleok askeago mintzo gara. Hala ere, hedabide frantsesetan isiltasuna da nagusi. Herriko Etxeetan burutu genuen kanpaina egunaz ez zuten deus ere aipatu, bildutako 10.000 sinaduraz ere ez. Kanpaina Frantziako beste eskualde batean izango balitz, berriak airoski zabalduko lituzkete, demokraziaren erakusgarri... Alain Ducasse sukaldariaren egoitzaren aurkako bi lehergailu txiki zartarazi dituzte eta biharamunean Frantziako prentsa, telebista eta irrati guztiak hemen ziren. Bateraren kanpaina nahiz normalizazio prozesuaz aldiz, deus gutxi erraten dute. ETArekin zerikusia omen duen inor atxilotua delarik leku zabala eskaintzen diote. Bortizkeriak saltzen du, gure errealitate osoa ezagutzeak ez.

Kanpainaren emaitzara itzuliz: Estatuak legea baliatu duzuela erran dezake, eta behar den kopurua ez baduzue lortzen, afera trenkatua dela erran ere bai.
Estatuak estakuruak ezarri ditu beti: «Hautetsien gehiengoa izatean Departamendua ukanen duzue» zioen. Egun hautetsien %64k Departamendua galde egiten du, baina ezetza dugu betiere. «Hegoaldean bortizkeria den bitartean ezin duzue Departamendua ukan». Orain ez dago bortizkeriarik. «Gehiengo batek nahi duela frogatu behar duzue» dio orain. Eta gu hori frogatzen saiatzen ari gara. Estatuak eskaera trabatzen segitu nahi du eta guk berriz, modu batez edo bestez, bere argudioak desmuntatzen.

Badago ere Departamenduak ezer gutxi ekar dezakeela dioena.
Batzuek Departamenduaren garaia bukatua dela diote, eskubide gutxi ekarriko duela. Egia da. Baina hasteko, ofizialtasun gisako bat ekar dezake. Ipar Euskal Herria ez da existitzen, karta-postal bat da. Frantzian denek ezagutzen dute baina juridikoki ez du izaterik. Departamendua izatearen lehen ondorioa ezagutza juridikoa lortzea da, egungo blokeo politikoa haustearekin batera Iparraldea ezagutua izan dadin.


Uda heldu da, garaiak kanpaina laguntzen al du edo alderantziz?
Udan beste modu batez garatuko dugu kanpaina: herriko festetako ikuskizun guztietan izenpetzeko mahaiak izanen dira. Frantzian bizi eta hemen bozkatzen duten euskal herritarrek izenpetzeko aukera izanen dute.

Urrian berriz, bozen aurrekanpaina hasiko da eta kanpainaren epea amaituko.
Jakitun gara horretaz. Ekimenaren kontrakoek ohikoa erran dute: "Bozemaileak tronparazi nahiko dituzue Departamendu gaia aipatuz". Guk "herritarrek gaia ondo ezagutu behar dutela, boza eman orduan herritarrek egitura berri horretaz ondo informatuak izan behar dutela" erraten diegu. Departamenduaren aldeko sektore anitzek, haiek hautatu ordezkariek ez diotela beren eskakizunari erantzuten salatu dute.

Belaunaldi abertzale berriek ere mesfidantza diote Departamenduari.
Baterako kide batzuentzat Departamendua helmuga da, Frantziako antolakundearen barnean kokatzen dira, aski dute Euskal Herriaren ofizialtasunarekin. Abertzaleentzat eta Berdeentzat -federalismoa dute xede- Departamendua abiapuntua da. Abertzaleen artean ere batzuek autonomia eta bestetzuok independentzia aldarrikatzen ditugu. Badira ere Frantziako egituran ondo egonda ere, Departamenduarenak baino eskubide gehiago nahi dutenak: «Département Plus» diote politeziaz, autonomia ez aipatzeagatik edo. Zentristak eta ekonomia munduan ari diren eragileak dira.

Azkenik, Hegoaldeko ekonomiak eragin al dezake hemengo sektore eta eragile ekonomikoetan, esate baterako?
Bai. Zenbait sektore Hegoaldeko autonomian gauza miresgarriak ikusten ari dira: «Zergak bertan biltzen dituzte han, erabakiak tokian ere hartzen dituzte...» diote. Hemen erabaki bat hartzeko Pauera joan behar dute, handik Bordelera eta ondoren Parisera, eta zenbaitetan Bruselara ere, handik Baionara itzultzeko. Ekonomia arloan ari direnak nekatzen hasi dira. Edozein ikusmolde politiko ukanik ere, aitzina egin ordez, gibelera ari direla ohartu dira. Alegia, Alain Rousset Akitanian eta Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantiarrean daude eta hemen buru politikorik ez dute. Horrek etsipen gisako bat ekarri die, eta zerbait asmatu behar dela diote. Guk «asmatu baino, lortu dezagun gure Departamendua» erraten diegu. Denek egitura hau zer den ulertzen dute, beraz, berau ukan dezagun lehenbizi.

Mespretxu eta bazterketa nagusi

Batera ekimena Euskal Herria Departamenduaren xedetan sortu zen orain lau urte inguru. Euskal Departamenduaren eskaera alabaina Frantziako Iraultzaren ondoren hasi zen (1789an), departamenduen egitura antolatu zuten biharamunean. Euskaldunentzako Departamendua ukatua izan zen eta Lapurtarren Biltzarrak lehen kexua helarazi zuen Parisera. Azken hogei urteetan Iparraldeko gizarte zabalaren eskaera bihurtu da. Euskal Departamenduaren aldarrikapena sostengatzen duten taldeak Urriaren 9ko deiaren inguruan bildu ziren duela zazpi urte, baita manifestazio historikoan 9.000 pertsona bildu ere. Manifestazioa inflexio puntua izan zen, aldarrikapena plazaratu eta azkartu zuen. 2002an Jean Pierre Raffarin lehen ministroak deszentralizazioari buruzko legea sortu zuen eta Biarnoko Salisen eta Bordelen hainbat bilkura izan ziren. Euskal Herrian lege horrek deszentralizazioa eta ondorioz Departamendua ekarriko zuela uste izan zen. Bilkuran parte hartu zuten euskal ordezkariak ordea, hastapenetik gai horiek baztertuak zirela ohartu ziren, ez zirela eztabaidatzen ahal. Ordezkariek mespretxua jaso zutela adierazi zuten publikoki. 2003an sortu zen Batera, Laborantza, Unibertsitatea, Euskara eta Departamenduaren gaiak aldarrikatuz. Ondoren bi manifestaldi jendetsu burutu ziren. 2004an bi erabaki hartu ziren Biltzar Nagusian: Laborantza Ganbera sortzea eta erreferenduma burutzeko izenpetze kanpaina antolatzea.


Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude