Landetatik Arcahon-era

  • eta Arcachonera egingo dugun bidaia honetan.

2006ko uztailaren 09an
Napoleon III.ak izandako premonizioari esker, itsasoak eta hondarrak erabat konkistatu zuen kilometro andana hura pinuz bete eta haien sustraiek lurrari eutsi zioten. Gaur autopistaz joanda ere, pinu altu haiek babestutako pasillo berde horretan beti daukazu non gozatu.

Euskal Herriaren iparreko mugak amaitu ahala bete-betean harrapatuta gaude Landetan.

Herri bakoitzean nabarmen sentitzen da nekazaritza eta turismoa dituztela bizimodu eta bisitan goazenok hori da preseski eskertzen duguna: kilometro luzeetan zehar, bizikletaz zuhaitz eta soro artean egin daitezkeen ibilbideak, eta perretxikoak balira bezala herri txiki horiek guztiek gustura, eta azpiegitura egokiekin, emango dizuten ongietorria. Herri gehienek bi topagune nagusi dituzte, herria bera eta hondartzako gunea. Hau da, Cabreton... Cabreton plage, Hossegor... Hossegor plage, Mimizan... Mimizan plage.

Izena aipatzearekin bat Mimizanen egingo dugu lehenengo geldiunea. Herrian bertan, egunaren arabera, artisau merkatu koloretsuarekin egingo dugu topo -asteko egun bakoitzean daukagu merkatua herriz herri dantzan-. Bertan, fruituak, gazta, pitxiren bat, modako pareo luze eta motzak, jostailuak, sandalia dotoreak... Adin guztietakoek aurkituko dute tonto erosteko moduko zerbait.

Herrian bertan geratu nahi badugu, hara non ditugun pizzeria, creperia... eta janari kriolloa edota mexikarra eskaintzen duten jatetxeren bat ere topa dezakegu erraz asko.

Merke hitza zaila izaten da lotzen aisialdiko jatorduekin, baina neurrian gastatzea posible izaten da. Haurrak dituztenei nabaritu egiten zaie, umeentzako menuak edota plater bat birentzako baliatzeko duten naturaltasuna dela medio. Eta detaile «txiki» horiek izaten dira horrelakoetan tripa bete eta patrika gehiegi ez hustutzeko fundamentalak.

Herrian bueltaxka eman eta berehala ihes egingo dugu herritik, eta bagoaz hondartza, laku edo akuapark batera eguraldiaz eta naturaz gozatzera. Hori da Landetako mikroklimak eta espazioek daukaten gauzarik onena. Baina egun euritsu tuntun horietan ere badaude zereginak: animaliak dituzten basetxeak bisitatu -animaliak ikusi eta gero foie-grasa erosteko aitzakian-, arrantza zerorrek egin dezakezun tokira joan; gero amuarrainez betetako autoa hartu eta aldameneko kanpin kideekin parrillada egiteko adina arrain badaramatzazula amaituz eguna... Karts-etan ibil zintezke, edo bestela, euritakoa hartu eta hor zehar pasioan ibili perretxiko eta pinaburu artean.

Eta, batez ere, urte sasoi epelagoetan, Mimizanera joan denak badaki, melankoliaz betetako egun horietan, Atlantiko Handiko hondartza luze eta irekiek zenbateraino baimentzen dituen, maiteñoari eskua askatu gabe, ia hitzik gabeko pasio luze eta sakon horiek. Hain dira sanoak lurra eta ura, bihotza eta burua bake santuan jartzeko!

Eta oinak deskantsatzeko kotxea hartu eta Landa osoak zeharkatu ahala, helmuga ezin hobea aurkituko dugu: Arcachon!

Zer ote du bada Arcachonek? Kristoren badia! Europako dunarik handiena dugu bertan: Pilako Duna. Egurrezko eskailera ugari igo ondoren, hondarrezko mendi hartan egindako barre eta jolasak, bueltaka-bueltaka txiribueltan, jolasean eta beheraka-beheraka uretaraino ere iritsiko zara. Hori bai, gero autoa utzi duzun lekura arte, egunsentia ikusiaz pasio eder bat irabaziko zenuke, baina hainbesterainoko gogorik ez baldin badago, gehientsuenetan bezala, hantxe ibil zaitezke duna gainean jolasean, pasioan, eta berriz ere, egurrezko eskailera eroso horietatik tipi-tapa buelta.

Arcachoneko badian izan eta Cassis, Andernos, Cap ferret, Ares... nahi den tokian, baina Port Ostréicole jartzen duen seinalea jarraitu, eta ostrak saltzen dituzten egurrezko etxoletara joatea derrigorrezkoa da. Ostren kaitxo horietan ikusiko duzue badia bere osotasunean, marearen arabera, ontziak uretan edo lokatz gisako hondar bustian egonen dira. Hori bai dela plazera: portuko txoko batean jesarri, ardo zuria, ostrak eta foie-gras platerak mahai gainean... eta begiak irekitasun horretan badiari begira, orain urik ez dagoela, orain badatorrela. Haurrak, txakurrak, zaharrak, helduak... hondartza-lokatz-marisma horietan pasioan ikusi, badian ikus daitezkeen zeru dotoreak, tenperatura goxo eta atseginak! Zazpi zentzumenak esna, eta era berean, goxatuak geratzen dira arratsalde horietan.

Hegazti ugari topa daitezke padura horietan: zisneak, ahateak, eta izenez ezagutzen ez ditudanak. Aukera izanez gero, itsasontzian badian buelta bat ematea litzateke benetako luxua. Hori bai, beti ere lekua ongi ezagutzen duen norbaitekin eta mareen ordutegia eskutan, bestela, berriz ere marea jaitsi eta badia husten denean itsasontziak ez dauka kaira itzultzeko beta handirik.

Arcachoneko badia inguruan ere, Landetan bezala, biziki ezagutzen dituzte turisten nahi eta beharrak, eta txoko guztietan topa daitezke kanpin, hotel eta aisialdirako planak egiteko parkeak.

Txoko berezi-berezi batzuk ere badaude. Besteak beste, Ares ondoan topa daitekeen La Jenny izeneko gune naturista. Beste batzuk ere badaudela esan badidate ere, nik hau ezagutzen dut, eta alemana, nederlandera, ingelesa, frantsesa eta batzuetan euskara ere entzun daitezke toki pribilegiatu honetan. Egurrezko etxe dotorez osatuta dago eta zenbait herrik baino askoz ere etxe gehiago baldin badauzka ere, hain ongi eraikita dago, bakean eta baso artean zaudela besterik ez duzula ikusten. Naturismoa praktikatzea aholkatzen da, baina ez da derrigorrezkoa, guneko erdiko igerilekuan bainatzeko ez bada. La Jenny barruan, goi denboraldia denean, denda, bi taberna, jatetxe bat, igerilekua, umeen txokoa eta abar topa ditzakezu. Bestalde, nahi adina kirol egin daiteke bertan: tenisa, golfa, arku tiroa... baina ez dago inolako zerbitzurik. Eta ohikoena, han, batetik bestera bizikletaz ibiltzea da, bai barruan eta baita pinuz babestutako paseotxoa jarraituz, kanpoaldean geratzen den hondartza zabal eta handira ailegatzeko. Berriz ere Atlantikoa dugu begien aurrean.

Arcachoneko egun euritsu batean, aquarium-era bisita eginez gero, arrain polit batzuez gain, Napoleon III.ak Landak pinuz betetzeko ideia preziatu horren mapa eta maketak ere topa ditzakezue. Bisita On!


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude