Azalpenak


2006ko maiatzaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Batzuetan, gehienetan ez esateagatik, etorkinei bertakoei eskatzen ez dizkiogun gauzak eskatzen dizkiegu. Haien "desberdintasuna" aipatzen eta nabarmentzen dugu, gu "desberdinak" izango ez bagina bezala -izan ere, nork bere modua dauka munduarekin harremanetan jartzeko, edozein dela bere sorterria-. Denak gara "desberdinak" baina "desberdinaren" etiketa batzuei bakarrik jartzen diegu: etorkinei. Haiei beren identitatea osatzen duten elementuak erakustea eskatzen diegu askotan -erlijioarekin lotuak, janariarekin…-, guk gure esparru pribatuan kokatzen ditugun ezaugarriak, hain zuzen ere. Horrela, badirudi batzuk bakarrik dugula "ikusezin" izateko eskubidea.
Hori gutxi balitz, gure herrietan "ikusi" egiten ditugu gero eta etorkin gehiago, baina beren eskubideei dagokionez erabat "ikusezinak" dira. Eta horretan dugu, hain zuzen ere, lan egiteko oso esparru inportantea: etorkinen eskubideak aldarrikatzea. Izan ere, gurera etorri diren etorkinek Euskal Herrira iritsi baino lehen estatuetako galbahea pasatu behar izan dute. Estatuek zein Europako Batasunak lege murriztaileak dituzte, eta, beraz, ez dituzte herritartasun eskubideak bermatuta. Eskubideak lortzeko borrokan aliantza egin behar dugu haiekin.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude