Maiatzak 1: 1886tik 2006ra


2006ko apirilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hurrengo astelehenean maiatzaren bata ospatuko da mundu osoan. Ospakizunaren sorburua 1886ko maiatzaren bata da, egun hartan greba orokorra izan baitzen Amerikako Estatu Batuetan 18 ordu eta gehiagoko lanaldia gaitzesteko eta zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko. Iraultzaren epizentroa Chicago izan zen, inmigrazio-tasa altuko hiria -errusiarrak, poloniarrak, irlandarrak, alemaniarrak eta frantsesak-. Proposatutako lanaldia, aldiz, begi txarrez ikusi zen eta poliziaren errepresio oldarkorraren balek grebalari ugari hil zituen. Kaosaren erdian, ustez poliziaren aurkako bonba batek leher egin zuen. Polizia bat hil zuen. Gertakari hark "Haymarket-eko atentatua" izena hartu zuen eta sei langileren atxiloketa eta auzipetzea ekarri zuen, langileen erruduntasuna sekula frogatu ez zen arren. "Chicagoko martiriak" izena eman zitzaien. Seiei urkamendirako heriotza-zigorra ezarri zitzaien, nahiz eta biri bizitza osorako bortxazko lanen ordez konmutatu zieten. Bigarren Internazionaleko Biltzar Konstituzionalaren itxiera-ekitaldian, 1889ko uztailaren 20an, Parisen, 1890. urtetik maiatzaren bata ospatzea erabaki zen eta egunari Lanaren Eguna deitu zitzaion. Horrela, hiru urte lehenago gertatutakoa gogorarazi nahi zuten herrialde guztietan, aldi berean zortzi orduko lanaldiaren aldarrikapenari segida emanez.

Egoera ezberdinak, kapitalismo iraunkorra. Argi dago gaur egungoa ez dela 1886ko maiatzaren bateko egoera berdina, hura izanagatik 1890etik urtero ospatzen den egunaren abiapuntua. Langileriaren aldarrikapenak ere ez dira garai hartakoak. Garai hartan kapitalismoak bere aurpegirik basatiena erakusten zuen, amaigabeko ordutegi eta soldata miserableekin. Orain, ordea, kapitalismoak bizirik iraun behar du eta horretarako "neoliberalismoz" mozorrotu da, aurpegi gizatiarragoa erakutsi eta ekintza handiagoak "baimentzeko". Orduko lanaldia 18 ordukoa zen eta oraingoaren bataz bestekoa 8 ordukoa da. 2006an, aldiz, langileen gaitza prekarietatea da, bai bertako langileen kasuan, bai hirugarren mundutik gure herrialdera eta oro har Europara datozen inmigranteen kasuan. Horren seinale, Hego Euskal Herrian 2005ean sinatutako lan-kontratuen %92,6 aldi baterako kontratuak izan ziren. Antzeko zerbait gertatzen da Espainiako eta Frantziako estatuen gainerako lurraldeetan. Frantziako Estatuan hain zuzen, azken aste eta hileetan ikasleek eta langileek mobilizazio handiak egin dituzte.

Garai hartako langileen erantzuna bateratuagoa zen, kapitalismoaren mailuak langileria osoaren aurka jotzen zuelako. Gaur egungo langileen erantzuna, ordea, nagusi den banaketa sindikala kontuan hartuta, kapitalismoak lan-harremanetan sorrarazi duen zatiketaren esklabu da. Orain lehen, bigarren eta hirugarren mailako langileak sortzen dira baliagarri den kontratu mota kopuru zenbatezinaren erruz -finkoak, etendunak, etengabeak, aldizkakoak, ordu batekoak, bost ordukoak, hile batekoak eta abar-. Era berean, lehen, bigarren eta hirugarren mailako langabetuak daude, batzuek sorospenak kobratzen baitituzte eta beste batzuek ez. Gauzak horrela, kapitalismoak kontrolpean dauzka langileak, ezarritako baldintzek ez baitute erantzun bakar eta bateraturik ahalbidetzen. Eta sindikatuak, salbuespenak salbuespen, erabat burokratizatu dira eta kapitalismoaren koltxoi bihurtu. Eta egoeraren kudeatzaileak, kasuan kasuko patronalak dira.

Langileria zatituta eta sindikatuak burokratizatuta, kapitalismoak baldintzatutako kontsumismoak eta ongizateak aurrera egiten duen heinean, normala da maiatzaren batak gero eta kafeina gabeagokoak izatea… Egoerak langileak eta hiritarrak banatzen ditu eta pixkanaka-pixkanaka, eguna jaiegun bihurtzen da, aldarri-eguna izaten segi beharrean. Langileriaren zati handi batek aisiari eta atsedenari eskaintzen die egun seinalatua… Kapitalismoak ez du kontzientziarik ez nortasunik galtzen eta bizirik irauteko beharrezkoak zaizkion baldintza berrietara moldatzen da, esplotatzen jarraitzeko, eta milioiak eta milioiak poltsikoratzeko etekinetan. Langileria, ordea, kontzientzia eta nortasuna galtzen ari da, eta gero eta elkartasun gutxiago erakusten du. Hortaz, kapitalismoa garaile da oraindik, zoritxarrez. Ezkutuan egindako hitzarmen lotsagarrien erruz, zenbait sindikatuk erantzukizun handia dute horretan guztian.

Inmigrazioa. Lan-prekarietatea baldin bada egungo lan-egoeraren ezaugarririk larrienetakoa, Hegoaldetik Iparraldera datorren inmigrazioak are arazo latzagoak eransten dizkio gure biziraupenari. Eta langileriak eta sindikatuek arazo hori konpontzea lehenetsi beharko lukete. Afrikatik milaka pertsona etortzen dira ezer gabe Europara, etorkinen paradisu partikularrera. Eta ehunka afrikarrek bizitza galtzen dute etortzeko saiakera frustratuetan. Ekialdeko Europatik eta Hego Amerikatik datozenak ez dituzte hain baldintza txarrak jasaten. Chicagon 1886an eta AEBetako beste hainbat hiritan bezala, egoera hori bolborategi handi bihur daiteke hainbeste liskar sutsuren artean. Maiatzaren batak eta urteak oro har egoeraren larritasunaz jabetzeko balio beharko lukete, Hegoak eta Iparrak elkarrekin lan egiten hasteko.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude