Argitalpenak


2006ko apirilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Autoitzulpengin-tza euskal haur eta gazte literaturan
Manu Lopez
Utriusque vasconiae 96 orrialde


Literatur itzulpengintza hizpide

Laurogeiko urteetan Euskal Herriko 4 egileren 9 lan itzuli ziren bitartean, 90ekoan 15era iritsi zen egileen kopurua, eta denera itzulitako lanak 58 izan ziren. Hori kontuan izanik osatu du Manu Lopez Gasenik Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan izenburuko ikerketa. Inguruko haur eta gazte literaturarekiko homologazio osoa erdietsi duten euskal literaturaren alor horietan emandako autoitzulpengintza, hots, obren egileek beraiek egindako itzulpena aztertzea izan du helburu. Horretarako, literatur itzulpengintzari buruzko jakingarri orokorrak laburbildu ditu lehendabizi; autoitzulpenen gaineko teoriak bildu ditu jarraian, eta gero, euskal haur eta gazte literatura hartu du ikergai, amaiera aldera azterketaren ondorioak azaltzeko.

Euskera
Batzuen artean
Euskaltzaindia
444 orrialde
16,50 euro

Euskaltzaindiaren XIV. barne-jardunaldiak eta beste

1920. urtetik Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan den Euskera aldizkariaren azken zenbakian azaltzen diren gai ugarietatik batzuk aipatzeko orduan, hauexek aukeratu ditugu: Andres Maria Urrutia Badiola euskaltzainburu berriaren kargu-hartzea; Euskaltzaindiaren XIV. barne jardunaldiak; Joan Perez Lazarraga idazlearen IV. mendeurrena; Euskaltzaindiaren ekoizpen zientifikoa Inguman; Ekuadorreko jatorrizko hizkuntzen akademia antolatzeko II. lan mintegiari buruzko txostena, Xabier Kintanak eskainia; hainbat egileren artean osatutako Euskaltzaindiaren barne historiaren VII. kapitulua, eta Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuarekin zein Iruñeko Udalarekin 2005. urterako egindako hitzarmenak.

Txiukue
Alaitz Olaizola, Jon Zabaleta
Erein
64 orrialde 10,50 euro

Bi neska txinatar maitasunak jota

Zorion uneak ezagutzera iristeko bi neska gazte txinatarren arteko maiteminduak pasa behar izan zituen gorabeherak azaldu ditu Alaitz Olaizolaren Txiukue antzezlanak. Zazpi-hamar urte bitarteko haurrei zuzendua dagoen gidoi hau duela 500 urteko Txinan gertatzen da. Txiukue, herri bateko alkatearen alaba da. Hogei urte ditu jada, eta bere aitak komenigarri zaion gizon presturen batekin ezkondu nahi du. Baina Txiukue etxeko neskamea den Peifenekin maiteminduta dago, eta ez dauka inolako asmorik aitak aurkezten dizkion lau gizonetatik inor aukeratzeko bere senarra izan dadin. Alaitz Olaizolaren Txiukue hamaika lagunentzako prestatutako antzerki lana da, baina kaleko jende eta alkatearen etxeko zerbitzari ugari agertzen direnez, beste neska-mutiko askok ere parte har dezakete.

Karmel
Batzuen artean
Euskal Herriko Karmeldarrak
128 orrialde 12 euro urteko harpidetza

Torturarik ez inoiz eta inon

Euskal Herriko karmeldarrek plazaratzen duten hiru-hilabetekariaren azken zenbakian, Joxe Arregi torturapean hil zuteneko 25. urtea gainean genuenean, tratu txarrak azken muturreraino eramateak dakartzan ondorioei buruzko gogoeta eta torturaren aurkako aldarrikapena eginez, Patxi Uribarren Leturiagak idatzitako Torturarik ez. STOP. Inoiz eta inon lana agertzen da. Horrez gain, eta besteak beste, Juan Mari Lekuona poetari buruz idatzi du Luis Baraiazarrak; Axularren eta Orixeren euskarari ohar batzuk egin dizkie Gotzon Garatek; Durangoko jesuiten ikastetxeak euskal kulturari egindako ekarpena dakar kontura Antton Mari Aldekoa-Otalorak; jainkoa maitasuna dela aditzera eman du Andoni Oleak; eta Aita Luis Arostegi karmeldarren ordenako nagusiari egin dio elkarrizketa Jon Kortak.

Ramones. Familia maitagarria
Gotzon Hermosilla
Paper Hotsak
182 orrialde 12 euro

Punk eztandaren talderik esanguratsuena

Inozoak, paranoikoak, drogazaleak, erromantikoak, munduko baztertu eta moldatu gabeko guztien ikur ziren Ramones taldeko partaideak, Gotzon Hermosillaren ustetan, eta horregatik ematen ditu haiek maitatzeko arrazoi pila Paper Hotsak argitaletxearen bitartez plazaratu duen Ramones. Familia maitagarria liburuan. Garrantzitsuena hauxe: beste inork ez duela hain ondo islatu hamazazpi urte izatearen bizipoza eta amorrua. Bata bestearekin haserre eta nahiko egoera tamalgarrian desagertu zen laukote honen nondik norakoak eskaintzeaz gainera, haien larruzko jaka beltzak, praka bakero urratuak eta zapatila zikinen atzean ezkutatzen zen nortasuna azaldu digu barakaldarrak.

Aisia biziz
Batzuen artean
Urtxintxa Eskola
54 or. / 5 euro

Kontsumoa aztergai Aisia biziz heziketa eta kultur aldizkarian

Kontsumo arduratsua, kritikoa, etikoa eta ekologikoa nahiko lukete Aisia Biziz aldizkarikoek, eta horregatik eskaini dizkiote gaiari azkeneko zenbakiaren orrialde gehienak: El consumo y la adicción a las compras liburuaren egile den Irene Garcíaren iritziak, haur eta gazteen kontsumo ohiturak, Marta Cobos Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Eskolak Donostian duen egoitzako arduradunari egindako elkarrizketa, zaborra murrizteko beharra, bidezko merkataritza, telefono mugikorren arriskuak...

Brooklyngo
erokeriak
Paul Auster
Alberdania
360 orrialde 19,50 euro

Aurrenekoz euskaratutako Paul Austerren idazlana

Alberdania argitaletxeak eskatuta Oskar Aranak itzuli duen Brooklyngo erokeriak Paul Auster idazle iparramerikarraren azken nobela da, eta euskaraz irakurri ahal izango dugun aurrenekoa. 2006ko urtarrilean kaleratu zen jatorrizko idazlana, eta dagoeneko baditu, euskarazkoaz gain, gaztelaniaz, gallegoz eta katalanez eginiko bertsioak. Eleberri honetako protagonista eta kontalaria biriketako minbizia duela esan dioten gizon heldu bat da. Emazteaz banandu behar izan du, eta daukan alaba bakarrarekin harreman nahikoa gorabeheratsuak ditu. Hiltzeko leku lasai baten bila hasi, eta bere haurtzaroa igaro zuen lekura itzultzea deliberatzen du, Brooklynera. Badira berrogeita hamasei urte hara itzuli ez dela, eta ez du espero inor ezagutzerik. Berari bost. Nolanahi ere, zer edo zertan eman behar duela denbora-eta, Giza erokeriaren liburua idaztea erabaki du; bere hanka sartze oro eta ezagutu dituen hainbatenak ere biltzeko asmoz. Horretan ari dela, ordea, aspaldi ikusi gabea duen iloba Tomekin egingo du topo, eta bere bidez ezagutuko ditu haren ugazaba iruzurti bezain borondate onekoa eta nobelan zehar agertzen diren beste hainbat eta hainbat pertsonaia hunkigarri.


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude