Martxo honetarako Irango erasoa eta krisi sistemikoa?


2006ko martxoaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
«Stop US/Israel attack on iran», titulu hori zeraman martxoaren 2an Indymedia gune alternatiboak plazaratu zuen albisteak. Eta ondoren izenburuan: «AEBek eta Israelek Irani erasotzeko plana daukate petrolioa kontrolatu eta dolarra defendatzeko». Beste alde batetik, zenbait komunikabidetan (Mexikoko La Jornada entzutetsuan, Espainiako Crisis Energétican, eta abar) honakoa iragarri zen: «Martxoaren 20tik 26ra, munduaren krisi sistemikoa». Alegia, sistema sobietarra hondoratu zenetik antolatu den globalizazio prozesua zuloan sartzera zihoala, zenbait gertakizun ekonomiko eta politikoren pilaketagatik.

Net Hurbil hau martxoaren 19an egongo baita sarean eta 23 inguruan ARGIA paperean jasotzen dutenen eskuetan, oraindik egunak dauzkagu ikusteko zertan gauzatzen den afera hau. Ea alarma dei burutsua zen ala komunikabide alternatiboak ere horikerian eta sentsazionalismoan eror daitezkeela erakutsi duen.

Indymediak plazaratutako kezka -Estatu Batuek eta Israelek martxoan egingo ziotela eraso Irani- aspalditik zebilen sareko argitalpenetan. Kalkulu honen arabera, AEB/Israelek hilabetetan barrena berotu dute Iran isolatzeko kanpaina, azkenean bonba nuklearrak erabiliz zenbait atake jotzeko. Batzuen iritziz, bonba nuklear txikiak («mini-nukes») eta lurpean oso sakon irits daitezkeenak erabiliko lituzkete horretarako, eraso bakar, bizkor eta zabal batean. 16 herri jipoituko lituzkete egun horretan, tartean Bushehr (165.000 biztanle), Arak (511.000), Natanz (40.000), Isfahan (2.000.000) eta Teheran (12.000.000 biztanle).

Hilabeteotan egunetik egunera ikusi dute mundu osoko herritarrek Iranen eta AEBen arteko liskarra goritzen ari zela, eta munduko potentzia nagusiek behartu dituztela gainerako potentzia txikiagoak (Europa, Errusia, Txina...) Iran isolatzera. Arrazoia: Iran bere programa nuklearra ari dela garatzen eta denbora laburrean bonba atomikoa edukitzeko aukeran izanen dela.

Telebistetako titular deigarrien atzean zer dagoen begiratu duen edonor ohartuko zen funtsik gabeko argudioa erabiltzen dutela amerikarrek. Alde batera utzita Ipar Korearen kasu deigarria, harrigarria suertatzen da zein neurri ezberdinez epaitzen diren batzuk eta besteak. Israelek berak 75 edo 200 bonba nuklear dauzka jadanik, eta ez du Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna sinatu; Pakistanek bonba nuklearrak dauzka amerikarrek horretarako lagundu ondoren, Indiak jauzi hori emana du... Eta beraz, zergatik orain Iranekiko obsesio hori?

AEBen eta Israelen erasoa martxoan izan daitekeela kalkulatzeko bi datu nagusi aipatu ditu zenbait ikertzailek. Batetik, martxoaren 26rako zegoela iragarrita Iranek Petrolioaren Burtsa (Iran Petroleum Exchange) martxan jartzea Kish uhartean, eta horretan petrolioa saldu eta erosi ez dolarretan baizik eurotan egingo dela.

Lehen ere askotan esana dago AEBek Irak inbaditzeko eduki zuten motiboetako bat izan zela Saddam Husseinek petrolioa dolarretan saltzeko hartu zuen erabakia. Oraingoan, Irak inbaditu ondoren zer nolako lokatzetan sartu diren ikusita, AEBek nahiagoko lukete Irango eraikin militar nagusiak birrintzea eraso azkar batean. Indymediak honela bukatzen du bere albistea: «Egizue zerbait! Hasi baino lehen eraso horiek geratu!».


Martxoaren 20 eta 26 artean

Iranen kontrako erasoa martxoan kokatzeko ideia 2020 Laboratoire Européen pour l’Anticipation Politique erakundeak zabaldu duen ikerketa baten haritik etorri da. Honela dio izenburuan: «Alerte Europe 2020 / Rupture Systémique Globale 20-26 Mars 2006: Iran/US Déclenchement d’une crise mondiale majeure». Ez galdetu erakunde hori norena den, kazetari honek -bere weba ikusita- izan badela besterik ez daki eta.

Laboratoire Européen pour l’Anticipation Politique (LEAP) erakundeak bidalitako alarma horren arabera, hil honen 20 eta 26 artean hasiko da (%80ko probabilitatearekin) Berlingo harresia erori zenetik (1989) munduak ezagutu duen krisirik sakonena. AEBek edo Israelek Iran erasoko balute, probabilitatea %100era igoko litzateke.

Martxoko egun horietan bi gauza gertatu behar omen dira. Batetik, 20an estreinatuko omen du Iranek bere Petrolio Burtsa. Bestetik, 23an AEBetako Erreserba Federalak utziko omen dio bere M3 buletina argitaratzeari; buletin horrek neurtzen bide du AEBek mundu osoan barreiatuta daukan diru masaren zati handi bat. Neurgailua kendu nahi omen dute, paper-diru hori jadanik kontrolik gabe dagoelako.

Ikertzaile horien ustez, Sobiet Batasuna erortzearekin hasitako munduko geopolitikaren berrantolaketa oraindik egonkortu gabe dago; horretan une erabakiorra gertatu zen AEBek Iraken gerra galdu zutela ikusi zenean. Handik laster hasi omen zen, 2004an, petrolio-gasaren eta urre-zilarren indartzea, dolarraren beherakadarekin batera.

Krisi sistemiko edo orokor honek bere baitan sei krisi sektorial dauzka, LEAPen aburuz: 1) Dolarrarekiko konfidantzaren krisia; 2) AEBetako finantz-desorekarena; 3) Petrolioarena; 4) AEBen lidergoarena; 5) Mundu arabiar-islamikoarena; eta 6) Europako gobernagarritasunarena.

Ororen buru, hona zer gertatuko omen den: martxo honen 20tik 26a artean lehertuko omen da aspaldi ezagutu denik eta krisi politikorik handiena, eta horrekin batera gertatuko den krisi ekonomiko eta finantzazkoak 1929koaren tamaina izango du. Hau hala gertatuko omen da Iranen kontrako erasorik egon ez bada ere, %80ko probabilitatez. Erasoa gertatzekotan, krisia erabat izanen da segurua.

Analisi horren arabera, AEBetako agintariek badakite krisi sakon hori gainean dela, eta lortu nahi duten bakarra hori atzeratzea omen da. Krisi nagusi hori azken finean gertatuko litzateke AEBen inperioa dolarraren indarrean dagoelako eraikia, beste guztiek balioa ematen dioten paper berdea berak baino ezin baitezake inprimatu. Gainerakoan, ordaindu ezin duen zor erraldoi baten gainean omen dago antolatua AEBetako bizimodua, azken hamarkada honetan etxegintzaren burbuilak goxatu duena. Baina orain iraungitze data ipini diote LEAPeko adituok: 2006a.

Paper hauetaz (Iranen kontrako erasoa gainean dela eta krisi sistemikoa aurten gertatuko dela) enteratu ez denak, ondoko asteetan ikusiko ditu komunikabide nagusiotan... kazetari triste hau erdiz erdi ekibokatzen ez bada. Baina zer dago alarmismo horren azpian egiazkoa dena?

Ezer segururik ez. Javier Blas Expansión egunkarian petrolioaz ari denak dio inork ez duela gaur aipatzen Irango Petrolio Burtsa. Eta Iran dolarretatik euroetara pasatzea ez litzatekeela mundua hondoratzeko modukoa. Crisis Energética webgunean kolaboratzaile batek berriz alderantzizko konspirazioa ikusi du: Irango herritarrei gehiegizko itxaropenak sortu Internetetik horrelako «alea» zabalduta (Iranek AEBak koxkabiletatik harrapatuta dauzkala) eta gero ezer gertatuko ez denez, herritar irandarren artean ezinegona eta protestak piztuarazi.

Bestalde, ez dira gutxi sistema berez eroriko den ametsetan bizi direnak.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude