Hiztegiak, hizkuntzaren termometroak!


2006ko martxoaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Samuel Johnsonen hitzez oroitzen naiz. "Hiztegiak eta erlojuak berdintsu dira. Erlojurik txarrena erlojurik ez edukitzea baino hobe da eta onena ez dabil beti ongi".

Azken aldi honetan hiru hiztegi heldu zaizkit eskuetara. Bat Pello Salaburu eta Maite Lakar-ena, Baztango mintzoa: Gramatika eta Hiztegia, bigarrena Orotararikoa eta hirugarrena Ibon Sarasolaren Zehazki.

Baztango mintzoak badu niretzat doinu goxo berezia, urte askoan Sunbilla, Lamiarrita, Arizkun eta batez ere Amaiurko baserrietan egonaldi luzeak egin baititut.

Izenak dioen bezala, liburuak Baztango gramatika dakar, fonetika ahaztu gabe eta eskualde hartako hiztegia.

Baztango euskara barruan sartu nahi duenak badu liburu honetan bide erraza eta atsegina, Arizkunen jaio eta hango euskalkia horren ongi dakien Pello Salaburu eta Maite Lakar bere laguntzaileari esker.

Ez dut ahorik aski Orotariko Euskal Hiztegia goratzeko. Euskaldunok harro egon gaitezke Ibon Sarasola eta bere taldeari esker. Hamasei ale mardul. Euskaraz eguzkiz eguzki ari garenontzat altxor paregabea.

Hiztegi honen mugak. Berak aipatzen dituenak. Idatzitako testuak dakartza. Nik baserrietan bildutako ehunka eta ehunka hitz eta esapide ez dituzu hor aurkituko.

Beste muga. Hor autoritatetzat jotzen dituen batzuk nik ez nituzke maila horretara jasoko. Eta ez naiz ari bizi diren idazleez, hildakoez baizik.

Baina muga hauek ulertzekoak dira. Guztira Orotariko hiztegia guztiz txalogarria da. Beste hizkuntzetakoak ere inbidiaz gera litezke horrelako hiztegia ikusita.

Zehazki hiztegiaren atzeko azalean irakurri daitekeena zuzen dagoela iruditzen zait: "zuk behar duzun hiztegia". Zuloa betetzera dator.

Hiztegi honen oinarria Orotarikoa baita, erabat sinesten diot Sarasolari, esaten duenean euskarazko adibideak gazteleraz ematea dela gehien kostatu zaiona. Ni ere hiztegi bat egiten ari naiz eta baserrietan bildutako esapideen ordezkoak gazteleraz emateko batzuetan larritxo ibiltzen naiz.

Lehenago ere ikusita daukat Sarasola bide zuzenetik doala, ingelesa euskararentzat, gaztelera baino hizkuntza egokiagoa izan daitekeela esatean.

Orain Hegoaldean batez ere, etengabe entzuten ditugu "neska elgoibartarra", "euskaldun frantsesa", "haize nafarra" eta horrelakoak. Gaztelaniaren eraginez. Gure gurasoek eta oraingo baserritarrek ez zuten sekula horrelakorik esango. Beti "elgoibartar neska", "frantses euskalduna", "Nafar haizea"... esango zuten.

Nik New Yorken entzun izan diot espainol bati "This girl french is very pretty". Euskara eta ingelesa -edo alemana- puntu honetan askoz elkartuagoak doaz, gaztelera eta euskara baino.

Beste pisuzko puntu bat. Sarasolak berak behin baino gehiagotan esan du: aldi bakoitzak bere ahuluneak eta eritasunak dituela. Egia. Garai batean garbizalekerian erori zen bat baino gehiago. Orain bestaldera: mordoilokeria eta huts nabarmenak suma litezke zenbaitzuen idazkietan. Halere, egiaren ohoretan esan behar da, askoz hobea dela mordoilokeria garbizalekeria baino. Hizkuntzak elkar ulertzeko dira eta euskara mordoiloa ulertu egiten da, batez ere espainolez jakinez gero.

Zehazkiren beste alderdi aipagarria. Ekartzen dituen esapideak. Asko eta ongi aukeratuak. Adibidez, "contra corriente" beste hiztegiren baten irakurri izan dut: "korrontez kontra". Nik baserrietan Zehazkik dakarrena entzuten dut: "Haize(aren) kontra" joan, ibili.

Alderdiok oso mesedegarri egiten dute Zehazki. Horregatik, arrakasta izango du.

Hiztegiak hizkuntzaren termometroak direla esan dut. Oraindik ez dugu aleman-euskara, italiera-euskara, latin-euskara... hiztegirik. Euskara gaur ere haur oihaletan dago.

Euskara eta irakaskintza gizaldi eta gizaldietan bananduta ibili dira. Joan zen gizaldian hasi ginen geure hizkuntza arlo guztietara zabaltzen. Hiztegiak ahalegin honen lekuko dira.


ASTEKARIA
2006ko martxoaren 26a
Azoka
Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude