Bahea


2006ko martxoaren 26an
Arnaldo Otegiren balizko espetxeratzea zela eta, hausnarketa bitxia egin zuen PSNko Jose Luis Urizek martxoaren 14ko Deia-n. Arnaldo Otegiren garaia lider moduan amaitu dela eta Pernando Barrenaren txanda dela dio: «Eta hor dator, Euskadiko Gerry Adams izateko baldintzak biltzen bide dituen Pernando Barrena. [Otegik baino] Ezkerreko formazio askoz sakonagoarekin, ez da ahaztu behar bere aita militante sozialista izan zela eta bere garaian, Urralburu boterean zegoenean, honi aurre egiteko ausardia izan zuen bakarrenetakoa izan zela. Gutxiago hitz egiten du [Otegik baino], baina ideologikoki gehiago sakontzen du eta, kasu hauetan funtsezkoa dena, pragmatismo ukitua ere badu».

HBko bozeramaile ohi Floren Aoizek, martxoaren 18an Gara-n idatzitako artikuluan gogor kritikatu zuen herritar talde zabal batek Nafarroa Bai sostengatzeko egindako adierazpena, eta EAri buruzko hausnarketa egin zuen: «Egia esan, ez dut ulertzen zer egiten duen EAk hainbeste porrot biltzen dituzten horiekin. Batzarrek, Aralarrek, EAJk eta ‘independente’ horiek ez dute beste aukerarik, baina EAk...
Akaso norbaitek, ezker abertzalearekiko polemika bilatuz, EA lotu nahi du. Zalantza izpirik ez Nafarroa Bairen etorkizunaz? Ziur?
Bestalde, nor da Nafarroa Bairen zaindaria? Eta, batez ere, Nafarroan dago?».


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude