Handitu beharreko argazkia


2006ko martxoaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iragan otsailean argazki sindikal oso on bat agertu zen Euskal Herrian. Espero dezagun argazkia handitu eta hurrengo hilabeteetan esparru sindikal eta politikora iristea. Aztergai dugun argazkian Euskal Herriko LABeko eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako UGTko idazkari nagusiak azaltzen ziren, Rafa Diez eta Damaso Alonso, hurrenez hurren. Egun oso praxi sindikal ezberdina eta alde ideologiko handi samarra izanagatik bi sindikatuen artean, hainbeste urtean zehar izandako inkomunikazioa dela ere, sindikatu sozialistak eta sindikatu abertzaleak bat egin dute normalizazio politikoaren eta sindikalaren bidean. Argazki ona ez ezik, albiste ona ere bada gure herrialdearen egoerari erreparatuz gero. Hain da ona, non inor ere ez den gelditu ikusi gabe.

Argazkia, ordea, ez da aski izango ezin badu Hego eta Ipar Euskal Herriko esparru sindikalera zabaldu. Izan ere, esparru horretan oraindik elkarrengandik urrun lan egiten duten sindikatuak daude, elkarrekin inolako komunikaziorik ez dutenak. Testuinguru horretan, desiragarria izango litzateke LAB eta gehiengoaren sindikatu abertzalea den ELAren arteko erlazioa berritzea, azken aldian nahiko hotza izan baita harreman hori. Horretarako bakoitzak bere bidegabekeriak ahaztu beharko lituzke eta presente eduki bere printzipioak eta estrategiak. Argazkia testigantza soil bat izan ez dadin, ezinbestekoa litzateke irudia negoziazio kolektiborako ekintza bateratu bihurtzea egoera errealaren aurrean: prekarietatea, lan-ezbehar kopurua, norbanakoen zein taldeen giza eskubideen urraketa, baita Euskal Herriaren alde ere, beste edozein herrialdek bezala, bere etorkizuna erabakitzeko gai izan dadin. Hori guztia posible da sindikatuek euren printzipio eta estrategiei uko egin beharrik izan gabe.

Era berean, argazkia ez da aski izango ez baldin badu esparru politikoa barnean hartzen. Hain zuzen ere, argazki sindikal horrek aldaketa politiko baten akuilu eta pizgarria izan beharko luke. Argazkian normalizazio politikoaren aldeko euskal alderdi politiko guztiek parte hartu ahal izango lukete, jokaleku politiko berri bat sortzeko, bertan Euskal Herri justu, libre, bakezale eta solidario bat eraiki nahi duten indarrak aukera berdintasunean lehiatu daitezen.

Negoziazio Kolektiboa. Euskal Herriko lan-hitzarmenen negoziazio kolektiboa geldirik dago, patronalak soilik soldatei dagozkien arloak jorratu nahi baititu, eta horiek ere nahiko era mugatuan. Izan ere, ez dauka inolako asmorik aztertu behar diren hitzarmenen soldaten atzeraeraginezko izaera onartzeko. Ez du negoziatuko, ezta hizketa gai izango ere, hain garrantzitsuak diren beste hainbat puntu: lanaldi murrizketa, prekarietatea, aldi baterakotasuna, azpikontratazioak eta jakina, lan-ezbeharren kopurua. Gogora dezagun lan-istripu latz eta hilgarrien parte handi bat azpikontratatutako langileek betetzen dutela, aldi baterako kontratu prekarioak dituzten langileek, ahaztu gabe gero eta etorkin gehiago dabiltzala lan-baldintza horietan.

Sindikatu euskaldunek iragarri dutenez, ez dute onartuko xantaiarik eta prest daude prekarietatearen, aldi baterakotasunaren eta azpikontratazioaren aurka borrokatzeko. Ongi legoke hasierako posizio sindikal hori aurrera begira sendo eta bat eginik jarduteko konpromiso bihurtzea, egungo negoziazio kolektiboari ekintza bateratuekin aurre egiteko. Izan ere, ez litzateke lehenengo aldia izango sindikatu batek bere aldetik edo nolanahi patronalarekin akordio batera iristen delako prozesu sindikal bateratua bertan behera gelditzen dela.

Lan prekaritatea Ipar Euskal Herrian ere. Gobernu frantsesak ezarritako lan prekarietateak ondorio zuzenak dauzka Ipar Euskal Herrian. Iparraldean bizi diren langile eta ikasle euskaldunek, Frantziako estatuko beste zenbait gunetan bezala, etengabeko manifestazioak egin dituzte kalez kale Lehen Lan Kontratua izena hartu duenaren aurka. Horren hartzaileak 26 urtetik beherako gazte guztiak izango dira eta dagoeneko Parisko Asanbladak onetsi du. Gazteek kontratua lehenbailehen baliogabetzea eskatzen dute, pagotxa izango delako patronalarentzat: bi urtetan zehar erregimen horretan kontratatutako langileak inolako arrazoirik eman gabe kaleratu ahal izango ditu. Gainera, erregimen horrek patronalaren kargak arinduko ditu

Pobrezia. Elkartzen taldeak eskubide sozialen aldeko mobilizazioak egin ditu otsailaren bukaeran Hego Euskal Herrian, aberastasunaren banaketa bidezkoagoa eta oinarrizko errenta hobeak aldarrikatuz. Hain zuzen ere, gure herrialdean ere pobrezia aurki baitaiteke. Elkarte horren arabera, 900.000 euskaldun inguru pobreziaren mugan bizi dira. Egia da kopuruak asko aldatzen direla pobreziaren benetako egoera kalkulatzeko erabilitako irizpideen arabera. Hala ere, Elkartzen elkartearen zenbakietan sakonduz gero, Gasteiz eta Iruñako gobernuetako estatistika ofizialek diotena baino pobre gehiago dago Hego Euskal Herrian. Hasteko, komeniko litzateke instituzio euskaldunek benetako egoera onartzea, segidan pobreziaren aurkako neurri eraginkorrak hartzeko.


Azkenak
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude