Ihesi: Beasain-Azkoitia. Industria guztien gainetik, laino guztien azpitik

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beasaingo udaletxe aurreko San Martin enparantzatik gora ekin bideari (160 metro). Andre Maria kaletik, Igokundearen parrokiaraino joan eta eskuinera jo ondoren, Bista Alai kaletik Sagastigutia edo Letamendi parkera iritsiko zarete. Atondutako bideetan gora etxeetako teilatuak behean ikusi ahal izango dituzue laster, igotzen ari zaretenaren seinale! Muino gaineko ur-biltegira iritsiko zarete eta handik gutxira Letamendi baserrira, XVII. mendekoa berau. Eskuin aldetik doa Erauskin auzoraino eramango zaituzten bidea (325 m).

Errepidean gora segi, Arteta baserria igaro eta bihurgune baten ondoren, utzi errepidea eskuinean eta ezkerrera zuzenean Usurberantz doan bideari heldu. Hartara, asfaltoa ekidingo duzue. Maldan goran, ezkerrera jotzen du apur bat bideak, lokaztua sarritan. Bidegurutzera helduko zarete, borda batzuen aurrean. Han eskuinera hartu, Usurbe baserri azpitik igaroz, ate aurrera iristeko (555 m).

Gorantz irteten den bide bakarretik ekin bideari. Usurbeko tontorretik behera datorren bizkarra gainditu ondoren, zuzenean tontorrera igotzeko aukera duzue, malda benetan latza da ordea! Ostera, ipar-ekialdeko hegian zehar-zehar jarraitu eta alertze sail handi bat igarota, berehala Agortako lepora iritsiko zarete (615 m). Hainbat bide elkartzen da lepo hartan, horietako bat, igotzerakoan utzitakoa eta Usurbe tontorreko antenatzarreraino igotzen dena (707 m). Goierriko bista ederrez gozatu nahi izanez gero, aipatu bide horretatik gora jo.


Mandubiko bentara, Done Jakue bidean

Agortako lepotik, borda zahar baten aurrien albotik igaro eta iparrerantz jarraitu behar duzue. Batez ere hasieran gorantz egingo du bideak, ondoren, jarraian dauden hiru muino ezkerraldetik inguratzeari ekiteko, Zormendi, Mallutz eta Eizeta. Azken hau gaindituta, Herripinudieta lepoan izango zarete (765 m), Arrapaitz iturritik ehun bat metrora eta Murumendi tontorretik ere gertu. Bidanitik barrena datorren Done Jakue bidearekin bat egingo duzue hor. Hori dela eta, hurrengo ordubetean Barrualdeko Saiatz bidetik Santiagorantz daramaten hainbat egurrezko baliza ikusi ahal izango dituzue bide bazterrean, izan ere, Mandubiko benta igaro arte bide hori bera jarraitu behar duzue.

Larrarteko lepora jaitsi (695 m). Garin auzotik datorren porlanezko bidea iristen da bertara. Metro batzuk egin aurrera, eta gorantz jo beharrean -GR 34 ibilbideko arrastoak utzi-, ezkerreko bidea hartu eta poliki-poliki beheraka Otegi baserriraino iritsiko zarete. Mendi hegiko zuhaiztian zehar-zehar aurri diren bi borda eta Lastaola baserria utziko dituzue lepo batera iritsi aurretik. Hainbat pista elkartzen da hor. Berehala San Gregorio ermita duzue (615 m), gaur egun aisialdirako prestaturik, iturri, mahai eta eserlekuekin. Ondoren beste muino bat inguratu, hegoaldetik, metro batzuk jaitsi, eta iritsiak zarete Mandubiko mendate eta bentara, Azpetia-Beasain errepidean (541 m).


Gainez gain Izaspera

Errepidea zeharkatu bezain pronto Beasaingo udal barrutitik Ezkio-Itsasoko lurretan sartuko zarete eta bertatik ibiliko zarete harik eta Izaspeko tontorra zapaldu arte. Mandubizar baserri aurretik pasa, aurrera egin eta bidegurutzera iritsiko zarete. Ezkerrera Done Jakue bidea eta GR 34a utzi eta eskuinera hartu behar duzue. Elorri aterpea eskuinean utzi eta hurrengo bidebanatzean ezkerrera jo. Hainbat bihurgune dituzue muino gainaldean dagoen Kizkitzako ermitara iritsi aurretik (675 m).

Itsasotik urruti egon arren marinelen zaindaria omen dena atzean utzi eta gainez gain pinudiak ustiatzeko baso-pistetatik jarraitu behar duzue, gora-behera handiko bidean barrena. Maldan behera, bidegurutze den lepora iritsiko zarete, ondoren bidean aurrera zoaztela Ariolako txabola eta ehiza parada andana atzean utzi eta Berotegi gaina gaindituko duzue, Iberdrolak paratutako metalezko panel itzelak zatartuta dagoena. Hortik Atzurzagako atsedenlekura joan eta bidean aurrera segituz, beste muino bat gainditu eta Izaspe tontor azpiko lepora ailegatuko zarete, Lizarretako txabolara (675 m).

Pista nagusiak gailurra ezkerretik ingura dezan utzi eta aurrez aurre gorantz abiatzen den bideari ekin. Kontuz gero! Malda polita izateaz gain luzea ere bada-eta. Muino bat ezkerretik inguratuko duzue eta egurrezko ataka gainditu ondoren, estutu egingo da bidea, otadi eta txilar artean bihurgune motzak emanez doan bide-zidor malkartsu bilakatuz. Zuzenean igotzea gustuko ez baduzue, eskuinaldera jotzen duen bidea ere baduzue, zehar-zehar poliki igoz, isurialdez aldatu eta ipar-ekialdeko bizkarra hartuko duena, azken metroak bertatik irabazteko (967 m). Edozein dela ere aukeratutako bidea, merezi izan duela berehala jabetuko zarete. Ondo erreparatu zer duzuen begi aurrean: ederrak bistak! Izarraitz, Ernio, Murumendi, Aralar, Aizkorri, Irimo, Durangaldea...


Samiño, azken tontorra

Izaspeko gurutze zuri handitik gertu, mugarri berezi bat ikusi ahal izango duzue. Gune hartan bertan bat egiten dute hiru udalerrik: Ezkio-Itsasok, Azpeitiak eta Zumarragak. Samiño bitarteko bidea, gainez gain doana, Zumarraga eta Azpeitiaren arteko mugalerroarekin bat dator, beraz, batzutan Azpeitian, bestetan Zumarragan ibiliko zarete. Mugarritik ipar-mendebaldeko norabidean abiatu behar duzue larre, pinu eta alertze sailak igaro eta emeki-emeki altuera galduz.

Galbiderik gabe, Lepoondora jaitsiko zarete (850 m). Hortik ezkerrera egin beharrean aurrera jarraitu, tumuludun gaina gainditu eta berriro beherako bidea hartu. Metalezko ataka handi bat zeharkatu eta Zumarragatik datorren bidearekin egingo duzue bat. Baliza piramidal luze batek Arantzazu eta Antiguako baseliza Loiolarekin lotzen dituen ibilbidean zaudetela adieraziko dizue. Bide horretatik bertatik jarraitu hurrengo urratsetan, eta Pagotxetara helduko zarete, bi mendien artean dagoen lepo nagusira (755 m).

Ezker-eskuin hurrenez hurren San Kristobal eta Loiolara daramaten bideak utzi eta pago artetik aurrera Pagolako bizkar belartsuetan gora jarraitu. Izen bereko txabolatik igaroko zarete, eta metro batzuk aurrerago sakonune belartsuan dagoen Pagobakarreko tumulu ondotik. Eguneko azken igoerari ekin behar diozue ondoren, behetik gora aldapa latza aurrean eta Samiñoko ikur geodesikoa duzue zain amaieran (932 m). Malda erdian edo, Iruarrieta II trikuharriaren arrastoa ikusi ahal izango duzue, gas naturalaren lurpeko eroapenetik lurrazaleratzen diren tutu horixka batzuez gain. Izaspen bezala, hor ere ederrak dira bistak. Hortaz, jaso burua gure lurraldearen zati handi bat begi-bistan izango baituzue. Hemen ere, tontorretik hurbil, hiru herrien arteko muga den harria dago, Zumarraga, Azpeitia eta Azkoitiarena, hain zuzen. Azken bide zatia Azkoitiako lurretan burutuko duzue.


Sororik soro Azkoitiaraino

Jaitsierari ekin aurretik atseden hartu nahi izanez gero, pinudiaren beste aldean Iruarrietako aterpe txukuna duzue tontorretik gertu. Han behean, kare-harrizko hormatzarraren behealdean ageri dira, helmuga duzuen herriko lehen etxeak. Hara iristeko txabolatik behera pinudi ertzetik bide garbi batera irten, eskuinera jo eta bidean behera bidegurutzera ailegatuko zarete, etxe berri baten ondoan (790 m). Ezkerrera eginez gero, pistan behera Epeldegoikoa baserrira iritsiko zinatekete, ondoren errepidean behera jarraitzeko. Aukera politagoa duzue, ordea, aurrera zuzen jotzea, sororik soro lehenik eta basoan behera ondoren, Aldaburuko txabolara daraman bideraino eramango zaituztena.

Bidean behera egin, Tokiederreko Ama Agur Mariaren irudi ondotik igaro -otoitz bat eskatuko dizu bidean aurrera egin baino lehen- eta Agirrezabal baserri edo dena delakora jaitsi. Bide hori utzi eta baserri ondotik zuzenean Martirietako ermitara jaitsiko dena hartu (425 m). Metro gutxi batzuk errepidez egin eta muino bat inguratzeko ezkerrera bihurgunea egiten duenean, hartu eskuinetik irteten den zidorra. Pinudian barrena Amusategi baserrira daraman porlan bidera jaitsi eta jarraitu errepidean behera Azkoitiko kaleetaraino (110 m).

Amaitu duzue zeharkaldi luze hau eta hurrengoan pentsatzen hasi zaitezkete.

San Gregorio, Kizkitza eta Martirieta ermitak
Astigarretako San Gregorio ermita eraikuntza xumea da, egun kanpoaldetik eraberritua eta zuritua. Garai batean inguruko herrietako biztanleek debozio handia zioten nonbait. Oraindik gogoan da aurreko mendean gertatutakoa: izurrite bat medio, 30 pertsona baino gehiago hil ziren eta horien artean orduan herriko parroko zen On Pedro Eizagirre. Zendutakoen gorpuak ermita barruan lurperatu zituzten eta handik urte batzutara gorpuzkinak hilerrira eramaten hasi zirenean, parrokoaren gorpua oraindik usteldu gabe omen zegoen.

Kizkitza. Gain batean kokatua, itsasotik urrun, marinel deitura nondik datorkion galdetuko du batek baino gehiagok. Teoria bat baino gehiago dira. Indar handien duen teoria da, ermita inguruko basoak ibaietako ontziolak hornitzeko erabili zirela. Beste teoria batek dio, ermita inguruko pagoetako egurra arraunak egiteko ezin hobea zela eta hortik etor dakiokeela marinel deitura. Azkenik, itsasotik Kizkitzako ermita ikusten dela eta itsas gidari lanak egiten zituela diotenak ere badira.

Nolanahi ere, gaur gurtzen den birjinaren irudia itsasontzi zahar baten kopiaren gainean paratuta omen dago. Hori bai, ez da jatorrizko Kizkitzako Andre Mariaren irudia, izan ere hainbat irudi egon dira ermitan. Lehenbizikoa, erromanikoa zena, karlistaldietan desagertu zen. Hurrengoa berriztatzera eraman eta ez zen gehiago agertu eta hirugarren bat ere desagertu egin zen.

Tradizio handiko ermita da Goierrin. Irailaren 8an erromeria egin ohi dute bertako Ama Birjinaren ohorez. Duela urte batzuk arte, landareen gorrinaren aurka mezak ematen ziren.
Martirieta. Emeterio eta Zeledonio santu martirietatik datorkio izena ermita honi, eta ondorioz, ipar mazeletan dagoen landa eremuko auzoari ere. Jatorrizko baseliza XV. mendekoa bada ere, aldaketa ugari jasan ditu egun ikus dezakegunera iritsi arte.


Azkenak
Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude