Urtarrila berezia


2006ko otsailaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Botikari izateko ikasten ari da Manu. Botika ugari landareetatik eratorria denez, hauen berri izatea nahi eta nahiezkoa du. Neronek ere herriko botikariarengandik landare hau eta hartaz zenbat eta zenbat ikasi dudan ez dut sekula ahaztuko...

Jendeaz zerbait jakin nahi duenak bezala, landareetaz jantzi nahi-eta beren arteko genealogian murgil egin beste aukerarik ez du Manuk: amonak, amak, alabak, lehengusinak, lehengusina txikiak, bestengusinak… azken batean familiak eta generoak ezagutuz begiratu batean identifikatu eta bakoitzaren erabilera orokorrak behintzat di-da batean lotuko ditu. Honetarako herbarioak egin arazten dizkiete unibertsitatean. Landare bilduma da herbarioa; bertan landare bakoitzaren zati esanguratsuenak (lore, fruitu, hosto, zurtoin…) ondo lehortu ondoren funtsezko hiru datu zehaztuz jasotzen dira: landarearen izen zientifikoa eta zein tokitan eta zein datatan jasoak izan diren.

Urteak dira ez dudala antzeko lanik hartu, eta loreak emateko neguaren beltzena hautatzen duen landare aukera handirik ez dela jakinagatik, Manuri lagundu asmoz loretan harrapatzen ditugun espezieak biltzeari ekin diogu.

Geu bezala, landare bakoitza bezala, urte bakoitzaren klima berezia da. Itsasoaren eragina nabarmena den Beterriko lur hauetan urtearen hasierarekin bat hori usaintsuz jantzi ohi da mimosa, urte osoan amaierarik ez duen lore-kateari ekinez. Aurten, ordea, mimosa ez da gaurdaino -urtarrilaren azken eguna- loratu. Hotzak atzeratuko zuen. Epelxeagotik jo duen dozena erdi bat egunen ondoren, berriz, landare batek baino gehiagok hartu diote aurrea aitzindaria izatera ohituriko mimosari, Lakoizketak Ige beratxa eta Althabek beonika deitzen duten Veronica persica, adibidez. Gaurkoan, hala ere, inoizko urtarrilean harro irekirik ikusi gabeko loretxoa topatu dut: udaberri-lore goiztiarra -Primula vulgaris- kristauentzako San Jose lorea. Kristau hauen esaera batek honela dio: "Kandelari bero, negua gero. Kandelari hotz negua motz". Etzi da kandelari eguna, udaberri-lorearentzat bero izango da eta mimosarentzat oraindik hotz…


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude