Ihesi: Otxate, misterio zaharrak eta madarikazio berriak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
N-1 errepidea Argantzunen utzi eta Trebiño herritik pasata iritsi naiz Uzkianora. Gasteizeko hegoaldetik izen bereko portuko bidea hartuta ere irits daiteke Trebiñoko Konterriko herrixkara. Bertan aparkatu eta ibilbideari ekin aurretik Uzkianoko eliza bisitatu dut, egun bertan dagoen atari ederra Otxateko elizatik ekarri baitzuten. Irudi gotikoei begira-begira geratu naiz, zain ditudan misterioetan apur bat girotzeko-edo. Errepidea gurutzatu eta Imiruriko bidea hartu dut bakarrik. Fenomeno paranormalak ikusi, entzun edo sumatzeko -edo, eszeptikoontzat, autosugestioa areagotzeko- egokiena bakarrik joatea omen da-eta.

Kilometro erdi eskasera iritsi naiz Imiruriko etxe zahar eta kale estu bihurrietara. Herriaren amaieran aurrera segiz gero Otxateko bidea hartuko nuke, baina ezkerrekoa hartu dut Konterriko Harribitxiaren bila. Hala esaten diote San Vicentejoko Sortzez Garbiaren baselizari. XII. mendeko eraikinak hainbat eguzki erloju ditu bueltan eta arretaz begiratuta harrobi marka ugari topa daitezke blokeetan. San Vicentejo bisitatu eta atzera Imirurirako bidea hartu dut bidegurutze batera iritsi arte. Imirurira doan eskuineko bidea baztertu eta aurrera egin dut lur eta harrizko pistan, oraingoan bai, Otxatera iritsi asmoz. Etxalde batera iritsi naiz; alferrenek, bertan utz dezakete autoa, etxaldeko traktoreei-eta bidea garbi utziz. Inguruan ikusitako zaborrak adierazten du bisitari zikinenek oinez ahalik eta bide laburrena egiteko joera dutela.


Fenomenoen porrusalda

Bi kilometro eskas ditugu Otxateraino aldapa gora leunean. Eragozpen bakarra neguko egunotan bidean egoten den lokatza da. Putzu handienak saihestuz jarraitu dugu bidea, Otxateren inguruan bildutako misterio eta madarikazio sortari errepasoa eginez. Diotenez, denetik gertatu baita bertan. 40ko hamarkadan OHE bat (Objektu Hegalari Ezezaguna) ikusi omen zuten. Baina Otxateren ospe paranormalak 1981az geroztik izan zuen bultzada. Urte hartan, Pruden Muguruzak argazkia atera zion zeruan ikusi omen zuen bola urdinari eta horren ondorioz Muguruzak berak eman zituen argitara Trebiñoko herri abandonatuaren gainerako ustezko fenomeno arraroak: 1860-70 aldera, inguruko herrietan inongo eraginik izan ez zuten hiru epidemiak zigortu omen zuten Otxate, populazio osoa desagertzeraino; psikofonia mordo bat grabatu da bertan; hilketa ikaragarriak; bat bateko desagertzeak... Etxaldea atzean utzi eta 10 bat minutura San Migel elizako dorrearen punta muino artean agertu da.

Berehala ganaduarentzako ataka pasa beharko dut. Gogoan izan, atea zabalduta topatuz gero, zabalduta utzi behar dela eta itxita baldin badago, berdin. Izan ere, paraje hauetara hurbiltzen diren mamu-ehiztarien utzikeriak hainbat eragozpen eta haserre sortu du inguruko abeltzainen artean -hainbat behi hil dira dagoeneko bisitarien erruz-.
Beste hamar minuturen buruan iritsi naiz Otxatera (702 m).


Bat-batean ahotsak...

Elizaren dorreaz gain beste bi etxeren hormak besterik ez daude zutik Otxaten. Plastikoren bat han eta hemen, baina espero baino garbiago topatu dut paraje eder hau, eraikinen arrastoak pintaketa eta graffittiz josiak badaude ere. Emaitzarik lortzeko itxaropen gutxirekin, grabagailua ipini dut martxan dorre barruan, espirituren batek mezua utzi nahiko balu-edo. Eta kanpoan geratu naiz zain.

Ahotsak entzun ditut bat-batean. Baina 2.000 metroko lasterketan errekor guztiak hautsi baino lehen, ahots horiek bizidunen mundutik datozela konturatu naiz. Berehala agertu dira bidean gora bi gizonezko eta lehen eraikinaren parera iritsi direnean esaten dutena ulertzen hasi naiz. «Etxe honetako teilatua berriki bota dugu, horregatik daude teilak oraindik lurrean. Bisitari asko dator hona eta arriskutsua zen». Inguru hauetakoak ote dira? Pentsatu eta galdetu:

-Nongoak zarete?

-Ni gasteiztarra, eta hemen Diego, nire koinatua, Madrildik etorria. Baina paraje hau ederki ezagutzen dut. Azken urtean 40-50 aldiz izan naiz hemen.

-Nolatan?

-Ez dakit entzungo zenuen, baina Amigos de Ochate elkarteko kidea naiz. Julio Corral dut izena.

-Bai, Interneten topatu dut elkartearen berri eta foroan behin eta berriz azaltzen da zure izena.

Aurpegia ere ezaguna egin zait; Iker Jimenezek zuzentzen duen telebistako Cuarto Milenio saioan ikusia nuen. Elkartea iaz sortu zen, printzipioz, zaborrez betetako inguruok txukun mantentzeko asmoz. «Dorrean eta inguruan 300 kilo hondakin bildu genituen; dorre barruan ia gerriraino iristen zen zaborra».


Iraganeko Otxate handia

Ordutik Julio Corralen interesa areagotu besterik ez da egin eta liburu bat prestatzen dihardu. Eszeptikotzat baino kritikotzat du bere burua. «Gauzak gertatu, gertatzen dira. Esaterako, dorrean, gauez, negar antzekoak entzuten ziren. Baina orain badakigu bertan bizi den hontzaren uluak direla». Hango eta hemengo agiritegiak astindu ditu Corralek Otxateren iragana hobeto ezagutzeko. Horrela jakin du epidemien kontua ez dela egia, XX. mendeko lehen hamarkadak arte jendea bizi izan zela bertan. Frogatua du, halaber, goiko argazkiko etxean hilketa ikaragarri bat izan zela. Otxateren izenak Otsoen Atea edo Hotzaren Atea esan nahi ote duen galdetuta, garrantzia berezirik ez duela dio, herriaren berri lehen aldiz 1134an idatzita jaso zenean, Goate izenez -goiko ate, goiko portu- azaltzen zelako. Baina bereziki azpimarratzen duena Otxatek iraganean izan zuen garrantzia da. Bide garrantzitsuek zeharkatzen zuten eta agiriek diotenez 175 «bizilagun» izatera iritsi zen, -agirietan «vecino» hitza agertzen da eta kontuan hartu behar da «vecino» bakoitzak hainbat «alma» izaten zituela beregain-. Kontu kontari bidean gora egin dugu Burgondoko baselizara iristeko. «Fenomeno arraroen bila datozenak dorre inguruan geratu ohi dira, baina inon gertatzekotan, hemen gertatzen dira» esan digu gasteiztarrak. Fenomeno arkitektoniko arraroa behintzat erakutsi digu, eraikina nahiko soila baita, dekoraziorik gabea eta kanpai-horma aldiz, osorik zenean ikusten ez zena, guztiz dekoratua du. 50eko hamarkadan erre zen baseliza, baina oraindik ingurukoek erromeriak egiten dituzte bertara.

Itzultzeko ordua iritsi da, baina beherakoan, Otxate pasa berritan IX. mendeko hilerria non dagoen erakutsi didate. Hilobien estalkiak falta dira eta hezurrik ere ez da ageri, baina gorpuentzako hobiak argi ikusten dira. Horietako batzuetan lurra mugituta dago. «Jendeak bere kabuz industen ditu eta badira interneten harro harro hemengo hezur zatiak etxean dituztela esaten dizutenak». Otxate bi hankako otsoen herri bihurtzen ari dela pentsatuz egin dut Uzkianorako bidea.

Arna, zutik irauten ez zuten etxeen madarikazioa
Burgondoko baselizan gaudela Julio Corralek esan dit hurrengo muinoa pasa eta, hor nonbait, Aguilloko bidean, Arna izeneko herriaren arrastoak egon behar dutela. Arnak ere ba omen du bere misterioa. Etxe bat eraiki eta ezinezkoa omen zen zutik mantentzea. Madarikazioa ala lurzoru desegokia? Julio bera ez da inoiz bertan izan eta Arnaren bila joango garela pentsatu dugu. Baina luze jo digu Burgondoren inguruko solasaldiak. Arratsaldeko 17:00ak dira, berehala ilunduko du eta lainoa mendian behera sartzen hasi da. OHEetan eta mamuetan sinistu edo ez, ez dugu gogorik ilunpean eta lainotan galtzeko. Otxateren etimologiaz ere zalantza piztu zaigu. Otxate ez ote da, batzuek defendatzen duten moduan, Hotzaren Atea? Eskuak izoztu baino lehen ekin diogu beherako bideari, Arna beste baterako utzita.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude