Harrobia


2006ko otsailaren 12an
Dute ikono, zalegoa berotzeko palio. Euskal Herriko futbol elkarte profesionalen artean, Athletic eta Reala ditugu pankarta hori ozenkien erabiltzen dutenak. Alaves, Aviron, Eibar eta Osasuna ditugu xumeenak horretan. Eta aurten bakarra dugu entrenatzailea kanporatu ez duena. Osasunan, Iruñea aldean Aguirre El Vasco mexikarra da berean irauten duen bakarra. Azkena, Amorrortu izan da Zubieta uztera behartu dutena. Harrobian oinarritutako estrategiaz bat egiteak errekaratu du deustuarra, Astiazaranek Barakaldon eta Amorebietan -garai hartan Zornotza alternatiboa zen- entrenatzaile izan ostean Eibarren giputxagotuz donostiartu zuena. Eta bere bultzatzaileak Reala utzi aurretik bertako marmol bakarra saldu zionean ezarri zion bere gurutzea bizkarrean, zazpi bat hilabeteko via crucisa igarotzera behartuz. Orain Arkonada eman dute hor. Bere ondoan Migel Mari Etxarri -orain Mikel- errekaitza, euskal prentsa atendituko duena. Lau marmolezko -omen- jokalari berri ekarri dizkiete taldea ere berritu dezaten. Beraz, herena pasa berri. Eta partidak irabazten hasiko balira, ez dira faltako deus aldatu ez balitz bezala "ya lo decía yo"ka gaztigatuko digutenak beren nagusien talaietatik, inoiz talde bat lanean bizitzen zer den ikasi ez dutenak.


ASTEKARIA
2006ko otsailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude