Fungairiñoren keinua (Bero-beroan)


2006ko otsailaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Herrian bizi den prozesuarekin erabat lotu da Eduardo Fungairiño Auzitegi Nazionalaren fiskaltzaren buruzagitzatik kendu izana. Interpretazio nagusi hori egin dute guztiek, Espainiako Gobernuak eta PSOEk ez ezik noski. Haien inguruko artikulistek, hala ere, keinu gisa interpretatu dute. Espainiako Gobernuak PPren garaian jarritako oztopo ugari ditu ustez egin nahi duen bidean eta apurka bidea leundu beharko du. Azken asteetan ikusten ari den moduan, judikaturan bereziki. Urte bukaerarako ere auzitegi garrantzitsuetako izendapen berrien garaia da, eta hor ere PP zaleen erorketa termometro gisa erabili ahal izango da.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude