Hau kuxidadea


2006ko urtarrilaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lantokiko kafetera da lekukorik gordinena. Gaur ez zegoen giro handirik bere inguruan. Bertako erdiak ia hautsontzien bezero, ordu oro bizirik mantentzen zutenek egun abandonatu egin dute pareko kafetegira eginez. Akabo bere inguruko tertuliak, biziarazten zuten haiek. Denetarik entzuten zuen bertan. Garaiaren araberako gaiak, jendearen gustuko iritziak. Dakien guztia, eta anitz da, horri zor dio. Kirola, bertsoa, zinema, teknologia, osasuna, politika, filosofia, literatura... Iritzi eta informazio trukeak eztabaidaren metodoz. Eta kafea eta tabakoa EPO, beren zereginetara bixi-bixi igortzen zituen edozein Tourmalet garaitzeko kemenaz. Aurrerantzean, bezero mutuak izango ditu parean, bere isuriaren zain egoten zirenak, tabakoaren ketik ihes azkar beren lanpostuetara egiten zuten horiek. Kafetegiak irabazi dio parioa, jokatzeko aukerarik eman gabe. Hark, ehun metro karratutik beherakoa du orain hogeitamaika eskutik. Ingururik gabe, Andoni Egañaren kantuan bezala lerroan ditu erretzaileak emanak, ez konspirazio ez proiekturik ahoratzeko, plastikozkoen ordez metalezko kutxarila eta beirazko basoa eskutan. Bider lau prezioa zati bost kontsumoa. Entzuten dira haserre kontuak, zigarrorik gabeko berritzulien kantuak. Denborak erakutsiko. Momentuz, kafetera galtzaile.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude