2025: sormenean baino arazoak merkatuan dira

  • Kultur sorkuntzari buruz joan den urriaren 25ean Iruñean egindako mahai-inguruarekin amaitu ziren ARGIAk antolatutako Euskal Herria 2005-2025. Nora eta Nola? topaketak. Mahaikideen aburuz, 2025ean egoera hobean izango da euskal kultura, baina antzeko arazoak izango ditu.

2005eko azaroaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

kultur sorkuntza izan zuten hizpide urriaren 25ean Iruñean egindako mahai-inguruan Jose Ignazio Ansorena, Aingeru Epaltza, Tere Irastortza eta Xabier Mendiguren Elizegik. Esandakoetatik LARRUNeko 93. zenbakian ateratako ondorio berbera azpimarra liteke: 2025ean euskal kultura egoera hobean izango da, baina egungo arazo berdintsuekin jarraituko du. Akaso ez da kasualitatea mahaiko nafar bakarra -Epaltza- agertu izana etorkizunari buruz ezkorren: "Inguruan ikusten dudanagatik, ez dut uste gazteek euskal kulturaren pertzepzio ona dutenik». Kultur produkzioaren merkaturatzean ikusten du arazorik handiena, eta horretarako Kataluniara gehiago begiratu beharko genukeela azpimarratu zuen: "Han, una llingua es un mercat esaten dute eta guk ere »askok merkatu kontuak batere gustuko izan ez arren» ikusmolde horretatik asko ikasi beharko genuke". Epaltzak onartu zuen gaur egun "inoiz baino gehiago eta hobeto produzitzen dela", eta krisi urte batzuren ondoren, "halako berpizte bat" ikusten du. "Azken 25 urteetan euskal kulturan egin den jauzirik handiena produkzioarena da, sekulakoa, baina nire kezka harrera da». Eta LARRUNen idatzi zuen bezala, argi utzi zuen bera ez zegoela "amets handietarako".

Ansorenak erantzun zion etorkizunari so egitean amets handiak egiten direla eta berak amets txikiak dituela. Baietz, merkatua oso garrantzitsua dela, baina "kultura ez da bakarrik merkatua". Eta gazteei dagokienez, hizkuntza handiek ere arazo handiak dituztela gazteekin, «besteak beste, gero eta gutxiago irakurtzen dutelako». Diru laguntzei buruz ere, hizkuntza indartsuetako kultur produkzioek diru laguntza handiak jasotzen dituztela esan zuen: "Gaztelaniazko zinemak, adibidez, sekulako diru laguntza du". Azken hamarkadetan euskal kultur munduan lan itzela egin dela azpimarratu zuen Ansorenak eta arloan nekea sumatzen badu ere, bera baikorra dela zehaztu zuen: "Eta baikortasun horrek kemena ematen dit".

Xabier Mendiguren Elizegiren ustez, "kontua ez da baikor edo ezkor agertzea, ikuspegi bietatik egin baitaiteke aurrera; baikortasunetik edo ezkortasunetik izan, hartzen den jarrera baita garrantzitsuena". Egoera politikoari egin zion erreferentzia eta erne ibiltzeko deia egin zuen, gatazkaren gaia konponduta ere horrek ez duelako miraririk ekarriko: "Orduan hasiko da benetako borroka". Amets handiak desenkantua dakarrela zioen Mendigurenek, eta Epaltzak gaineratu zion, desenkantu horretatik sortu zela lehenago aipatutako depresioa eta honen ondorengo loraldia.

Tere Irastortzak zuzen heldu zion jarrera kontuari: "Nik espiritu baikorra aldarrikatzen dut, ezin gara beti kexaka eta tristuraz aritu. Asko dugu egiteko, baina asko egin da azken urteetan: gaztetan guretzat pentsaezina zen gaur egun 12 lagun euskaraz idaztetik bizi zitezkeenik". Euskaraz aritzeagatik sortzaileak autozentsuraz aritzen direla zehaztu zuen, eta hori gainditu beharra dagoela, egindako lanari eta hartzaileari dagokien balioa emanez: "Bestela beti normalizazio lanetan ari garela dirudi». Aurrera egiteko, aldiz, jauzia ematea funtsezko ikusten du eta horretarako hitz klabea mahaigaineratu zuen: elkarlana.

Inmigrazioa
Lau mahaikideen ustez, oro har, eta dauden zailtasunak ezkutatu gabe, inmigrazioa euskal kulturarentzat gehiago izango da aberastasuna arazo baino. Epaltzak salaketa gogorra egin zuen Nafarroan boterearen hariak zuzentzen dituztenen aurka: "Gure aurka egiteko erabiltzen ari dira inmigrazioa". Ansorenak ez zuen ikusten arazorik etorkinekin, baina "sor daitezkeen xenofobia guneek kezkatzen naute", adierazi zuen.


Azkenak
Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Eguneraketa berriak daude