Asko kosta ei da EAJk joan den larunbatean aurkeztu zuen agiria adostea eta El Paisek joan den igandeko edizioan zioenez, Joseba Egibarren sektoreak ez zuen beharrezko ikusten agiri hau eta euren ustez, 2004an alderdiak onartutako ildo politikoan argi daude garai honek behar dituen irizpideak. Ondoren, testu alternatiboaren saioa egin zuten eta, azkenik, sektore ofizialak proposatutako idazkiari zuzenketak egitea onartu zuten. Garako kazetari Iñaki Iriondok idatzi duenez, halaber, agiri honek jarraitu duen ibilbidea oso korapilatsua izan da.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.