Anbiguotasuna eta malgutasuna (Bero-beroan)


2005eko urriaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Alderdi osoaren batasun irudi indartsua, protagonismo politikoa eta lidergoa, eta eratuko den negoziazio mahaiari begira bere kokapen politikoa finkatzea, horiexek bide dira EAJk agiri berriarekin bilatu dituen helburuak. Era guztietako edukiak ditu agiriak, nahi duenak txiklea bezala erabiltzeko modukoak, negoziazio korapilatsu baten atarian nahi den malgutasunarekin aritzeko atea zabaltzen duena. Elkarrik urteetan jorratu duen anbiguotasun eraikitzailearen doinua da nagusi. Baina gauden une politikoari begira, eta sintesi ahalegin handia eginez, hiru eduki oso orokor azpimarra daitezke: bat, Euskal Herriak -euskal gizarteak-, erabakitzeko eskubidea du; bi, erabaki gaitasun hori paktatzeko beharrari lotua dago eta itunaren kultura helburuan bakarrik ez, berau lortzeko bidean ere praktika izan behar du; hiru, alderdien mahaia ofizialki eratu aurretik ETAk jarduera armatuari uko egin behar dio. Agirian ez da eduki berritasunik, baina ordena jarri du ei datorren negoziazio garaiari EAJk egoki hel diezaion.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.