Berritu ala hil, enpresen patua


2005eko urriaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Biltzarrean, nazioarteko adituak bildu dira, negozio eskola onenetako irakasleak eta esperientzia handiko enpresa zuzendariak. Sektore guztietako enpresak elkartu dira, hala nola, industria, zerbitzu profesional, aholkularitza, banku zerbitzu, ofimatika edo telekomunikaziokoak. Biltzarrak ikuspegi erabat praktikoa izan du eta Aitor Cobanera, SPRIko zuzendariaren hitzetan, «garrantzitsuena aukeratutako gaietan enpresek azaldutako esperientzia izan da».

Bertaratu diren enpresa motei dagokionez, Cobanerak azaldu duenez, «enpresa handiak txikiekin konbinatu nahi izan ditugu, batez ere Euskadiko enpresa txikiak, mundu honetan sartzen ausartzen ez diren beste enpresa txikientzat ispilu argiago izango baitira. Helarazi nahi duguna da edozein enpresatan erabil daitezkeela teknologia hauek».

Asiako herrialdeetako deslokalizazio prozesua eta konpetentzia kontuan izanda honakoa da mezua: negozioak edo enpresak sendotzeko berriztapena gero eta gehiago bultzatu behar da. Berrikuntza hau lortzeko irtenbideetako bat enpresetan informazio teknologiak erabiltzea da.


Ardoa Interneten

Informazio teknologiak enpresan txertatu dituen enpresetako bat da Grupo Faustino ardo saltzailea. Faustino taldeak duela urtebete sortu zuen web gunea (www.grupofaustino.es) beraien ardoak inportatzen dituzten bezeroentzat eta banakako erosleentzat. Ricardo Aguiriano, Grupo Faustinoko arduradunak azaldu digun bezala, «alde batetik, gure produktuak promozionatzen ditugu web gunean eta bestetik, informazio gune bilakatu dugu gure ardoa inportatzen duten enpresentzat. Hala, bertan, irudiak ere aurki ditzakete, haien katalogoa sortu dezaten». Izan ere, Grupo Faustinok ekoitzitakoaren %60 esportatzen du. Aurrera begira, ardoaren kluba sortu nahi dute eta baita denda birtuala ere.

Grupo Faustinoren web orriak El Correoren web orri onenaren saria irabazi du eta baita Errioxako web orri onenaren saria ere.


www.xelectia.com

Biltzarrean aurkeztu zen beste adibide bat Xelectia, Bikaintasun Komertzioaren Sarea izan zen. Hiru urteko lanaren ondoren, web guneak bost hilabete besterik ez daramatza martxan. Web gune honetan, batik bat, Bizkaiko eta baita Gipuzkoa eta Arabako zenbait denda txikien eskaintza bildu dute. Liburu denda, altzari eta dekorazio denda, larruzko gauza, bizikletak edo arropa saltzen dutenen berri dugu web gune honetan. Ia dendako produktu guztiak banan bana azaltzen dira dagokien informazioarekin eta argazkiarekin.


Atzean geratzeko arriskua

Euskal Herriko enpresek berrikuntzaren alde apustu egiten dutela ziur dago Aitor Cobanera SPRIko zuzendaria. Hala ere, bere ustez, «ikerketa eta garapena errazago ikus daitekeen zerbait da, baina berrikuntza badirudi hor bueltaka dabilen zerbait dela, eta ideia bikainekin duela zerikusia. Ez da horrela, egiten duzuna beste era batera egitea da, edo behintzat saiatzea, zure produktua merkatuan lehiakorragoa izan dadin». Hala ere, berrikuntza edozein mailatan ezar daitekeela azaldu du Cobanerak, bai produktuari, jendeari, prozesuari zein merkatuari lotuta.

Euskal enpresek badakite berritu egin behar dutela, baina motel badabiltza gero egin beharreko jauziak orduan eta handiagoa izan beharko du. Bestela, batzuetan, enpresaren biziraupena ere jarri daiteke arriskuan.

Cobaneraren ustez, etorkizunari begira «dauden bezala geratzea erabakiko duten enpresak egongo dira, baina hori ez da berdin geratzea, atzean geratzea baizik, beste guztiak aurrera baitoaz. Beraz, gu saiatzen gara enpresei haien sektorean dauden aldaketak jakinarazten, ez daitezen atzean geratu».

Enpresa munduan berrikuntzaren eta sormenaren alorra garatzea denen esku dagoela aitortu du Cobanerak. Hau da, «enpresek barneratuta izan behar dute berrikuntzaren garrantzia, baina administrazioak laguntza eskaini behar du eta kontzientzia sortu».

Alex Rovira, La Buena Suerte liburuaren egileetako bat: «Berrikuntza, teknologia arloan bete-betean sartu da, baina giza arloan ahaztu egin da»
La Buena Suerte liburuaren egileetakoa izateaz gain, ESADE Business School-eko Marketingeko Zuzendaritza departamenduko irakaslea da. Eskola honek enpresetan zuzendaritza lan ardurak dituzten gizon-emakumeak prestatzen ditu.

Zein laguntza mota behar dute enpresek?
Hori enpresaren araberakoa da. Batzuk ikerketa eta garapen alorrean laguntza behar dute atzean geratu direlako, beste batzuek giza baliabideetan irizpideak behar dituzte. Baina, batez ere, denek behar dutena etorkizun-sena da eta norbanakoaren gaitasuna lantzeko tresnak behar dituzte.

Teknologia berriak nahikoa sartu al dira enpresetan?
Asko hobetu da, baina asko dago egiteko. Berrikuntza teknologia arloan bete-betean sartu da, baina giza arloan ahaztu egin da.

Teknologia berriekin lanean ari diren enpresen etorkizuna nolakoa izango da?
Enpresa bakoitzak bere aukera egiten du. Aukeratzeak arrisku batzuk dakartza eta arriskurik hartzen ez duenak ez du inoiz arrakastarik lortuko, hori argi dago.
Bestetik, bitxia da ikustea nola teknologia berrietan sartuko zirenik uste ez zenuen enpresak alor horretan sartzen ikustea. Denbora asko galtzen dugu beldurragatik eta nagikeriagatik. Gure helburua ikerketa, sen ona eta ondo eta maitasunez garatzen diren ideiekin baino ez dugu lortuko.

Interneti esker, erosketa guztiak etxetik egitera helduko garela pentsatu behar al dugu?
Ez. Horrek aukera gehiago irekitzen dizkigu, besterik ez. Aldaketa asko ekarriko ditu sistema berri horrek eta haietara egokitzen ikasi beharko dugu. Teknologia berriek edukiak eta zerbitzuak eskaintzen dizkigute batez ere, baina produktua aurrez aurre ikusi, ukitu, usaindu eta sentitu nahiko dugu oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikerketa eta Garapena
2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Zuhaitz zaharrek uste zena baino bi aldiz karbono gehiago gordetzen dute, ikerketa batek erakutsi duenez

Oxfordeko unibertsitateko irkerlari talde batek puntako teknologiak erabili ditu zuhaitz zaharrek metatutako karbonoa kalkulatzeko eta orain argitaratu berri duten txostenean erakutsi dute, eraitsitako baso zahar hektarea bakoitzeko alferrik galtzen (eta atmosferara isurtzen)... [+]


Alzheimerra ikertzeko zentroa sortuko dute EHUk eta CITA fundazioak

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta CITA-Alzheimer fundazioak garatutako proiektuak gaixoen bizi kalitatea hobetzea eta etorkizunean prebentziorako metodoak bilatzea du helburu.


2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zer da: CEIT

CEIT akronimoa Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas de Guipúzcoa erakundeari dagokio. 1982an sortu zuten irabazasmorik gabeko ikerketa-zentro gisa, eta egiteko nagusi hau du: enpresekin kontratatutako ikerketa aplikatuko lanak eta garapen industrialekoak... [+]

2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zer da: CNTA

CNTA akronimoa Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria-Laboratorio del Ebro erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da. San Adrianen dauka egoitza, eta bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia nekazaritzako... [+]

2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zer da: CEMITEC

CEMITEC akronimoa Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da, zeinetan partizipatzen baitute, halaber, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak,... [+]

2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Zer da: Ezten FCR

Ezten FCR arrisku-kapitaleko funtsik garrantzitsuenetakoa da, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Sozietatearen mendekoa. Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jo dituen sektoreetan inbertitzeko instrumentua da. Funts horrek enpresetako lehen urteetan inbertitzen du. 2003ko... [+]

2021-07-23 | Daniel Udalaitz
PARKE TEKNOLOGIKOAK
BILBO, MUNDUKO PARKE TEKNOLOGIKOEN ERAKUSLEIHO
Ekainean XVIII. Parke Zientifiko eta Teknologikoen Nazioarteko Konferentzia egingo da Bilbon. Bertan Euskal Herriko ikerketa guneek teknologia berrien eta zientziaren alorrean egin duten eta egiten ari diren lana ezagutarazteko aukera bikaina izango da.

2021-07-21 | Daniel Udalaitz
I+G: EAE PUNTAN, NAFARROA ETA IPARRALDEA GORANTZ
Aldiz, Nafarroa oso urrun dabil helburu horretatik, nahiz eta xede horretarako aurrekontuakgehitzen ari den. Iparraldean, aurrerapen garrantzitsua egiten ari dira arlo horretan.

2021-07-20 | Daniel Udalaitz
Zer da: Ideko

Ideko Elgoibarren dagoen makina erremintan espezializatutako I+G zentroa da, Danobat eta Mondragón Corporación Cooperativaren baitan. Bezeroen berrikuntza teknologikoak bultzatzea du helburu, euren lehiakortasuna hobetuz. Bere jarduna lankidetzan, partaidetzan,... [+]

2021-07-20 | Daniel Udalaitz
Zer da: CITEAN

vación Tecnológica de Automoción de Navarra erakundeari dagokio. Iruñeko Tajonar kalean dauka egoitza. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da eta bertan partizipatzen dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate... [+]

2021-07-19 | Daniel Udalaitz
Zer da: ITP

Industria de Turbo Propulsores, S.A. taldearen akronimoa da ITP. Taldeko entitate nagusia da eta Sener Aeronáutica (%53,125) eta Rolls-Royce (%46,87) dira akziodunaK. ITPren egoitza soziala eta produkzioko instalazio garrantzitsuenetakoa Zamudioko (Bizkaia) Parke... [+]

Sormena, biharko ekonomiaren motorra
Lan munduko filosofia eta planteamendu aldaketa hauek, ordea, gizarteko aldaketekin batera emango dira. Horregatik, iritzi artikuluetan Eneko Astigarraga eta Josu Amezagak berrikuntza teknologikoek gizartean izango duten eragina aztertu dute, Luis Otanok berrikuntzaren ekonomiak... [+]

Eguneraketa berriak daude