Errioxako upategietan mila milioi litro ardo

  • Hego Euskal Herrian ari dira mahatsa biltzen, 2005eko uztarekin egindako urteko ardoa datorren urtean merkatuan izateko. 2004an, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren (Errioxa JDK) uzta 260 milioi litrotik gorakoa izan zen, eta Nafarroa Jatorrizko Deiturarena (Nafarroa JD), berriz, beste ia 88 milioi litrokoa. Aurten izandako uztarekin, urtearen bukaerarako upelategietan aise izango dira mila milioi litrotik gora: mila milioi Errioxa JDK eta 250 milioitik gora Nafarroa JD.

2005eko urriaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mahats bilketa bete-betean gaude Euskal Herrian, eta datorren urteko lehenengo hilabeteetan hasiko dira 2005eko uzta merkaturatzen. Uztaren kalitatea azken bi hilabeteetan meteorologiak izandako bilakaeraren araberakoa izango da. Euririk izan ez denez, badirudi lehengo urtekoa baino uzta urriagoa izango dugula, baina kalitate bikainekoa. Beraz, oraindik inork ez daki 2005eko uztaren kantitatea eta kalitatea zenbatekoak izango diren. Jakinak diren gauza bakarrak honakoak dira: 2004ko uztaren kantitatea eta kalitatea, eta 2004ko abenduaren 31 arte upelategietan zenbat ardo zegoen: guztira 784 milioi litrotik gora. 2005 honetako uztarekin zenbateko hori mila milioitik gorakoa izango da. Arrazoi horregatik aipatu ditugu 2004ko uztaren datu ofizialak. Datu horiek Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren (Errioxa JDK) eta Nafarroa Jatorrizko Deituraren (Nafarroa JD) Kontseilu Arautzaileetatik hartu ditugu.


Errioxa Jatorrizko Deitura eta Nafarroa Jatorrizko Deitura

Orain dela zenbait urte ardoentzako eta beste zenbait produktuentzako jatorrizko deitura, JD, sortu zen. Ardoaren kasuan, Euskal Herriko mahastizaintza eta ardogintzaren ekoizpena bi JDtan banatuta dago: alde batetik Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatua, Errioxa JDK, dugu, eta bestetik, Nafarroa Jatorrizko Deitura, Nafarroa JD. Hala ere, kontuan izan behar da Errioxa JDKren barruan Arabako ardo ekoizpena eta Nafarroako zati batena sartzen dela, errioxar geografiatik hurbilen dauden mahatsondo hektareen ekoizpena hain zuzen ere. Nafarroa JDn, berriz, Nafarroako ardoak besterik ez dira sartzen, hau da, Errioxa JDKren barruan daudenak kenduta, beste guztiak.

Bi deiturak mahastien kalitateari eta horien azken produktuari, hau da, ardoari, lotuta daude. Gainera, kontseilu arautzaileak izeneko erakunde arautzaileak daude -kasu honetan Errioxa Ardoarena eta Nafarroako Ardoarena-, kalitate hori zaindu eta kontrolatzeko. Hori dela-eta, geografia eremu bakoitzean badaude kalifikazio fasea gainditzen ez duten ardoak, eta ardo horiek JD bakoitzaren ekoizpen ofizialetik kanpo gelditzen dira.


Errioxa ardoaren 270 milioi litro 2004. urtean

Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak emandako datu ofizialek erakusten dute 2004. urtean guztira ia 270 milioi litro ardo ekoiztu zirela (269.695.002 litro zehatz-mehatz); alegia, aurreko urtean baino pixka bat gutxiago (298 milioi litro izan ziren 2003an), 2002an baino dezente gehiago (196 milioi litro atera ziren 2002an), eta 2000. urteko uzta paregabe historikoan baino askoz ere gutxiago (urte hartan 310 milioi litrotik gora ekoiztu baitziren). Kontuan hartzea komeni den datu esanguratsu bat dago: azken bost urteotara mugatuz, ekoizpenerako mahastien azalera gorantz joan da urtez urte. Azalera hori 58.132 hektareakoa zen 2004. urtean; 56.580koa 2003an, 55.545ekoa 2002an, 53.820koa 2001ean, eta 52.029 hektareakoa 2000n.

Errioxa JDKren ekoizpen osoa kontuan hartuta, ia 86 milioi litro (zehatz esanda 85.994.561 litro) Hego Euskal Herrian ekoiztu ziren, eta gehiena (79 milioi baino gehiago) ardo beltza izan zen. Arabak ia 74 milioi litro ekoiztu zituen (beltza, gorria eta zuria) eta Nafarroak, berriz, ia 13 milioi litro. Hortaz, bistan denez, Errioxak ekoiztu zuen Errioxa JDKren ardo kopururik handiena 2004an (ia 184 milioi litro ekoiztu zituen; ia 163 milioi ardo beltza izan ziren). Goiko koadroan ikus daitezke kopuruak, geografia eremu eta ardoka banatuta, eta ardo bakoitzari dagokion upelategi mota.

2004an guztira 251 milioi litro pasatxo Errioxa JDK saldu ziren; 182 milioitik gora barruko merkatuan eta 69 milioitik gora kanpokoan. 2004ko abenduaren 31n Errioxa JDKren upelategietan guztira 784 milioi litrotik gora zeuden biltegiratuta. Horietatik 268 milioi baino gehiago azken uztakoak ziren eta beste 515 milioitik gora aurreko urteetakoak, hau da, 1990etik aurrerakoak. Aurtengo uztarekin, kopuru horrek mila milioi litroak gaindituko ditu. Ardoa botilaratu edota merkaturatzeaz arduratzen diren 550 upelategi zeuden guztira 2004. urtean. Aurreko urtean, aldiz, 517 zeuden eta 2000. urtean 443. Barrika kopuruari dagokionez, 2004an guztira milioi batetik gora zeuden (1.106.000 barrika).


Errioxa Garaia, Arabako Errioxa eta Errioxa Beherea

Nahiz eta hedaduraz txikia izan, Errioxako berezko eskualdeak hainbat lurzoru eta zona klimatiko ditu. Errioxako lurrak, mendebaldetik ekialderantz egin ahala, klima aldetik gero eta lehorrago eta beroagoak dira Mediterraneoaren eraginez. Ardo dastatzaile finek oso ondo bereizten dute Errioxako Ardoaren jatorria; ondo jakiten dute ardo bakoitza Errioxa Garaikoa, Arabako Errioxakoa edo Errioxa Beherekoa den. Hiru inguru horietan egiten da JDK ardoa. Errioxa Garaiak klima atlantikoaren eragina du, eta 24.457 hektarea mahasti daude bertan. Hango ardoak graduazio ertain eta azidotasun total handikoak dira, eta egokiak dira barrikan zahartzeko. Arabako Errioxak klima atlantikoaren eta mediterraneoaren eragina du, eta 12.040 hektarea mahasti daude bertan. Han graduazio eta azidotasun total ertaineko ardo beltza egiten da. Ardo hori egokia da bai edateko -beratze karboniko bidez egindako ardo gaztea izaten da-, eta baita barrikan zahartzeko ere. Azkenik, Errioxa Behereak klima mediterraneoaren eragina du, eta 20.907 hektarea mahasti daude bertan. Hango ardoak beltzak eta gorriak izaten dira, graduazio eta aterakin gehiagokoak.

Nafarroak ekoizpen marka hautsi zuen 2004an

Nafarroa JDren Kontseilu Arautzaileak emandako datu ofizialen arabera, Nafarroak mahats ekoizpeneko marka historikoa hautsi zuen 2004an, guztira 145 milioi kilo mahats ekoiztuta. Ordura arte 2000. urtea izan zen ekoizpenik handienekoa -125 milioi kilo ekoiztu ziren urte hartan-. 2003an, berriz, 107 milioi kilo lortu ziren. Ekoizpenaren zatirik handiena -ia 138 milioi kilo mahats- ardo beltzetarako erabili zen; urtabe bikaina izan zen, alajaina. Ez da harritzekoa Nafarroa JD ardoa izatea Espainiako Estatuan kontsumitzen diren JD ardoen zerrendan bigarren postuan dagoena. Badago non aukeratua Nafarroa JD izendapenarekin merkaturatzen diren 528 ardoen artean. Guztira 18.810,23 hektarea erabili ziren mahastitarako, eta horietatik ia 18.000 izan ziren ekoizpenekoak. Nafarroa JD ekoizten duten hainbat azpi-eremu daude Nafarroan: Erribera Beherea eta Erribera Garaia dira emankorrenak; lehenengoak bost mila hektarea ditu eta bigarrenak bost milatik gora. Bien oso atzetik daude Behe Mendi, Valdizarbe eta Lizarrerriko azpi-eremuak. 2004ko errolda ofizialaren arabera, 7.000 mahastizain zeuden urte horretan Nafarroan.

Ia 88 milioi (87.292.285) litro Nafarroa JD ekoiztu ziren 2004an. 63 milioitik gora ardo beltza izan ziren, 19 milioi baino gehiago gorria, ia 4 milioi zuria, eta gainontzeko 312.000 litroak moskatela. Gaur egun, hobe esanda, 2004ko abenduaren 31n, ia 180 milioi litro zeuden upelategietan gordeta (178.663.735 litro). Horregatik, pentsatzekoa da aurtengo uztarekin, 2005. urtea bukatzen denean, 250 milioi litro baino dezente gehiago egongo direla.

Lehengo urtean ia 50 milioi litro ardo nafar saldu ziren: 44 milioi baino gehiago botilan eta gainontzekoa sueltoko ardo gisa; aurreko urtearekin alderatuta, %5,3 gehiago saldu zela esan nahi du horrek. Saldutakoaren %64 ardo beltza izan zen, %30 gorria eta %5,8 zuria. 29 milioitik gora litro Espainiako Estatuan merkaturatu ziren eta beste 14 milioitik gora litro esportatu egin ziren. Nafarroako ardoa gehien kontsumitzen duten herrialdeak oraingoz honakoak dira, gehien kontsumitzen duenetik gutxien kontsumitzen duenera: Alemania, Herbehereak, Erresuma Batua eta Suitza. Bakoitzak milioitik gora litro kontsumitzen dituzte. Horien atzetik datoz Danimarka, AEB, Frantzia, Norvegia, Suedia, Austria, Belgika eta Irlanda, bakoitza milioi bat litrotik beherako kontsumoarekin.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude