Euskal Herriarentzat finantza-sistema soziala

  • Euskal sindikatuek ontzat jo dute EAEko aurrezki kutxen fusio-proiektua, baldin eta ekimenak kutxon gizarte lana eta izaera soziala indartzen baditu eta Euskal Herriaren onerako baldin bada. Sindikatu abertzaleek, ELA eta LABek, ñabardurak ñabardura, fusioaren lehen fasea bide luze baten hasiera gisa ikusten dute, ezinbestekoa iruditzen zaiela euskal finantza-sistema Nafarroako aurrezki kutxetara hedatzea, aurrezki kutxen gizarte lana indartzearekin batera. CCOO edo UGT bezalako sindikatu estatalistek, aldiz, gizarte lana indartzea lehenesten dute, kutxa berriaren gobernu-organoen arteko lurralde-orekarekin batera.

2005eko irailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

German Kortabarria ELA sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoaren arabera, fusioa ez da eztabaidagarria, beharrezkoa baizik, eta ezinbestekoa iruditzen zaio bigarren fase batean Nafarroako Aurrezki Kutxa fusionatzea. Gaineratu zuenez, "aukera paregabea da organo exekutiboak orekatu eta aurrezki kutxen espiritu eta izaera berreskuratzeko: gizartearen mesederako erakunde herrikoiak, gaur egun korronte neoliberaletan murgilduta daudenak". Horren ondorioz, fusioak "kutxen norabide neoliberala zuzendu behar du eta herrialdearen alde egin behar du lan, izaera sozialeko proiektua sendotzeko".

Testuinguru horretan, gastu sozialari eta Gizarte Lanaren dibidenduari dagokionez, sindikatuaren iritziz, kutxa berriak BBKren ereduari jarraitu beharko lioke, zeinek egun bere irabazien %30 Gizarte Lanari eskaintzen dion. Era berean, etxebizitzaren arloari bultzada indartsua eman behar zaiola uste du. Plantillen soldaten egoerari dagokionez, Jose Elorrietaren sindikatuak argi utzi du desorekak nabarmenak direla kutxen artean; alde handia omen dago Kutxa eta beste bien artean. Hori dela eta, soldatak homologatzeko eskatu du, baita subkontratazioak eteteko ere.


Euskal finantza-sistemaren puntaren punta

LAB sindikatuak adierazi duenez, "hiru aurrezki kutxen batuketa euskal finantza-sistemaren puntaren punta bihur liteke, Euskal Herriaren onerako". Hori dela eta, kutxa berriari "gure herrialdearen berpizkunde ekonomiko eta sozialaren aldeko" ekimenak bultzatzea eskatu dio. Planteamendu horiei jarraiki, Rafa Diezen sindikatuak hainbat irizpide planteatu ditu prozesua aurrera ateratzeko. Besteak beste, lurraldetasuna, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria ez ahazteko arrazoia. Kutxa fusionatuak bertan sukurtsalak ezartzeko aukera eskatu zuen. Era berean, Gizarte Lana indartzeko eskaera egin du -aurrezki kutxa hauen sorkuntzaren xede nagusia dena- helburu eta inbertsio sozialak berregokitzeko beharrizana azpimarratuz.

Sindikatu abertzaleak inbertsio-politika garatzeko premia nabarmendu du "euskal sare produktiboa indar dadin"; horretarako beharrezkoa da "kutxek irizpide espekulatiboekin egiten dituzten milioi ugariko inbertsioak behar bezala kudeatzea, etekin handienaren bila askotan edonon eta edonola egiten diren inbertsioak saihestuz".


Kutxen legea aldatzea

CCOO sindikatuari bideragarria iruditzen zaio fusio-proiektua ikuspegi ekonomikotik eta metodo aldetik. Bestalde, indarrean dagoen Kutxen Legea erabat aldatzeko eskatu du, kutxa berriaren gobernu-organoen lurralde-oreka bermatzeko. Alde horretatik, "administrazio kontseiluetan gobernu monokolorerik ez izatea" aldarrikatzen da. Azkenik, sindikatuak begi onez ikusi du kutxen Gizarte Lana indartzea eta horretarako "funts sozialak mantentzea lehenetsi behar dela" adierazi du.

Boterearen gatazkak saihetsi izan du fusioa orain arte
Ez da lehenengo aldia BBK, Kutxa eta Vital kutxek fusionatu nahi dutela. Lehen saiakera orain hamabost urte izan zen: hartan Ipar Kutxak ere parte hartu zuen. Kontrola edo boterea eskuratzeko gatazkak, kutxetako presidenteen edo presidente horiek "hautatu" zituzten alderdi politikoen protagonismoek eta interesek orain arteko edozein fusio ahalegin zapuztu izan dute. 1990etik aurrera, ordea, fusioa etorkizun hurbileko helburutzat jo zen. Urte hartan, EAEko probintzietako bakoitzean bi kutxa fusionatu ziren, munizipala eta probintziala, gaur egungo bankuak eta izenak sortuz: BBK Bizkaian, Bilboko Udal Aurrezki Kutxa eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa batzean; Kutxa, Gipuzkoan, Donostiako Udal Aurrezki Kutxa eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren fruitua; Arabako Vital Kutxa, Gasteiz Hiriko Aurrezki Kutxa eta Arabako Aurrezki Kutxa probintzialaren emaitza. Hego Euskal Herriko laugarren Aurrezki Kutxaren kasua Nafarroako Aurrezki Kutxarena da (CAN), baina fusio nafarra ez zen 2000. urtera arte gertatu: gaur egungo deitura, CAN, Iruñeko Aurrezki Kutxaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxa probintzialaren arteko emaitza da.
Fusio-prozesu horiek zauri eta istilu ugari sortu zituzten probintzia bakoitzean eta hiru kutxen fusioa bultzada politikoen mugarri izanagatik, azkenean geroratzea erabaki zen, "garai hoberik" noiz iritsiko zain. Tarteko irtenbide gisa, azken urteotan lankidetza estrategiak garatu dira EAEko hiru kutxen eta Nafarroako CAN aurrezki kutxaren arteko aliantzak bultzatuz. Hala ere, noizean behin kutxa bakoitzaren estrategiek liskarrak eta koordinazio hutsuneak eragin dituzte. Horren ondorioz, zabalkunde-politiken koordinazio ezak porrot ugari sortu du. Arlo informatikoaren kasuan, non koordinazioa handiagoa izan zitekeen, BBK-k interes handia izan du bere plataforma mantendu eta Ibermaticari ez uzteko. Kutxak, aldiz, lotura handia dauka enpresa horrekin. Hortaz, koordinazio eza erabatekoa izan zen informatika arloan, kalte ekonomikoak sortuz.
EAJren interesek, azkenik, orain arteko fusioaren porrotarekin zerikusi handia izan dute. Hauteskundeetako programan fusioa sartzera iritsi izan bazen ere, alderdiko agintariek inoiz ez dute aho bateko iritzirik izan gai honen inguruan. Zergatik? Funtsean, alderdiak beti pentsatu izan du fusionatutako kutxaren kontrola bizkaitarrek lortuko zutela, BBKren tamaina dela eta. Eta noski, ezagunak dira Bizkaiko eta Gipuzkoako EAJren arteko liskarrak. Beti izan dira... konstanteak. Azken batean, boterea eskuratzeko gatazka, erakunde baten kontrola lortzeko nahia, fusioa gertatuz gero, oso indartsua izango da. Hain zuzen ere, jarrera hori bera ezkutatzen du Arabako Alderdi Popularrak egungo fusioa ukatzean.


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude