Ezpalak


2005eko uztailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Santimamiñe zaintzen

Goi paleolitoan iritsi zen gizakia Santimamiñeko kobetara (Kortezubi). Lehen biztanle haiek utzitako aztarnak ondo gordetzeko, ikerketa egiten ari da Bizkaiko Foru Aldundia. Egun bertaratzen diren bisitariek kobetan eta haiek gordetzen duten ondarean zer-nolako eragina duten aztertzen ari da, horren arabera, bisita kopurua mantentzeko edo gutxitzeko. Horrez gain, indusketa arkeologikoa egiten ari dira, koben benetako balio arkeologikoa ezagutze aldera. Santimamiñeko pinturak -zaldiak, bisonteak...- dira kobetako altxor preziatuena eta oraino ikusi gabeko arte adierazpenik ote dagoen argitu asmoz, miaketa espeleologikoa egiten ari dira. Egungo bisitarien aztarnek lehenengo biztanleen aztarnak ezaba ez ditzaten.


Txotxongiloak Gasteizko plazetan

Panta Rhei taldeak Titireando jaialdia antolatu du laugarren urtez, gasteizko Udalaren laguntzaz. Uztaila eta abuztuan emanaldiak eskainiko dituzte zazpi taldek Arabako hiriburuko plaza eta kaleetan. Arbolé, Saltimabanqui, Mutis, L'Home Dibuixat, Rocamora, Hortzmuga eta Panta Rhei taldeek. Emanaldiez gain, txotxongiloak ikusteko aukera gehiago izango da. Izan ere, Gasteizko Montehermoso kulturunean mundu guztiko 65 txotxongilo jarri dituzte, baita haiek nola erabiltzen diren eta nola egiten diren erakusten duten panelak ere. Irailaren 18a arte bisitatu ahal izango da.


Poesia jardunaldiak Ean

Gabriel arestik bere bizitzaren azken bi urteak emandako herrian, Ean, haren poesia eta beste batzuena aztertuko dute ostiraletik igandera (hilaren 15-17). Ekitaldi mordoa antolatu dituzte HEA (Herriari emon arnasa) kultur taldeak, Larrabetzuko Literatura Eskolak eta Eako Udalak: gazteentzako poesia tailerra, errezitaldiak (Jose Luis Otamendi, Xabi Borda, Jon Benito), Jon Miranderen, Lauaxetaren eta Arestiren inguruko mahai-inguru bana... Kantaldia ere izango da ostiralean moilan, Arean taldearen eta Imanol eta Joni Ubeda eta Karlos Aranzegiren eskutik.


EHZren jaialdiaren balantzea

Amaitu berria den Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du gastuei aurre egiteko adina diru bildu. Hala ere, antolatzaileak pozik agertu dira, 18.000 pertsona bildu direlako Idauze-Mendin eta iaz abian jarritako ingurumena errespetatzeko proiektuari »herrixka biologikoa eta bidezko merkataritzako ekoizpenak eskaintzen zituzten ostatuak» eutsi diotelako. Jaialdia beste hiru urtez Zuberoan egiteko asmoa dute antolatzaileek, haatik, jaialdiaren geroaz gogoeta egin beharra nabarmendu dute. Horretarako, eztabaida mahaiak antolatuko dituzte abendurako.


Bi gurpilen gaineko erakusketa

Motoari eskainitako erakusketa zabaldu dute Donostiako Kursaalen, Mundu bat bi gurpil gainean. Motoak eta motozaleak, erakusketa eta historia. izenburupean. Motoa denboran zehar, Motoa Espainian, Teknika motoan, Estetika motoan, Ospearen halla eta Automobila dira erakusketa osatzen duten sei atalak. Abuztuaren amaiera arte ikusi ahal izango diren motoez gain, ekitaldi osagarriak izango dira: moto berrien aurkezpenak, rallyak... Informazio gehiago www.dosruedas.net gunean.


Folk musikaren alde

Herri musikaren aldeko manifestu bat plazaratu du SGAEk, «pentsamendu bakarraren globalizazio kolonizatzailearen aurrean» Espainiako Estatuko folk musika babesteko. 150etik gora musikarik egin dute bat manifestuarekin. Besteak beste, Carlos Núñez, Eliseo Parra, Xabi San Sebastian eta Kepa Junkerak. Manifestuan adierazi dutenez, «gure lana baloratzea eta gure obra errespetatzea beharrezkoa dugu; kontzertu eta jaialdietan ez diezagutela uka gure errepertorioen gaineko eskubidea».


Hizkuntza gutxituetako literaturak lotzeko lanean

Maiatz Solasaldiak egin dituzte orain gutxi Maiatz, Aber (Bretainia) eta Reclams (Okzitania) literatur aldizkariek. Euskaraz, bretoieraz eta okzitanieraz idatzitako argitalpenek, hizkuntza gutxituetan idatzitako literatura aldizkarien egoera aztertzeaz gain, elkarrekin egin ditzaketen ekimenez hausnartu dute. Dagoeneko egiten dituzte batzuk, Aberen azken zenbakian Itxaro Bordaren olerki batzuk argitaratu dituzte bretoieraz, esaterako. Urtero elkarrekin aldizkari bat plazaratzeko aukeraz hitz egin zuten.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude