Osasuna: Ukitzeak eragindako dermatitis molesto hori


2005eko uztailaren 03an
Ukipen edo kontaktuaren ondorioz, sarritan larruazala handitu eta narritatu edo sumindu egiten da, azalarekin kontaktu zuzenean egondako substantzia ugarien eraginez. Ukipenagatiko dermatitisa normalean arropak garbitzerakoan erabili ohi ditugun disolbatzaile, koloragarri, azido eta material alkalinoengatik »xaboiak eta detergenteak izan daitezke» sortzen da. Eta narritadura dermatitis horietan sortzen diren erreakzioak ez dira baztertzeko modukoak, ezta gutxiagorako ere, azken finean erredurekin pareka baititzakegu.
Beste kasu batzuetan, dermatitisaren arrazoia lehendik nahiko ongi jasaten zen material edo substantzia bat izan daiteke, zuntz artifizialez osatutako ehunetan gertatzen den bezala. Askotan erdi ustekabean pasatzen zaizkigun erreakzio kimikoen ondorioz, pertsona oso sentikor edo alergiko bihurtzen da, eta lehen inolako kalterik eragiten ez zioten arropak ezin ditu jasan ere egin. Alergiatzat har ditzakegun ukipenagatiko dermatitis horietan era askotako substantziak identifikatu dira -detergenteak, gelak, disolbatzaileak, kolak, botikak, kosmetikoak eta baita perfumeak ere-.
Arroparen kasuan, kotoia da gehien erabiltzen den zuntz naturala, aspaldidanik oso ezaguna delako. Duela urte batzuetatik hona badira "kotoi ekologiko"z egindako zuntzak -Fox Fibre, Colorganic, eta horrelako izenekin ezagutzen direnak-. Horien kotoia modu erabat naturalean landua da, inolako tratamendu kimikorik gabe, eta horrexegatik bereziki gomendatzen zaizkie azal sentikorra duten pertsonei eta haurtxoei. Pixoihalen dermatitisa izaten da kasu ohikoenetakoa, eta pixoihal horietan eutsitako gernua edo pixa deskonposatzean sortzen den amoniakoak sorrarazten duela uste dute adituek »izterrondoak, ipurmasailak eta izterrak erasaten ditu gehienbat».


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude