Net Hurbil: Giltzurrun indiar gazte eta freskoak saltzen dira merke


2005eko ekainaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

S. Subhash eta R.Govindan Pallipalayam herrikoak dira, Indiako Tamil Nadu estatuan, ezin bizirik zeuden. 35 urte dituen Subhashek 35.000 rupia zor zituen, bere te ostatua suak kiskali zuenetik; Govindanek berriz, 37 urteko gizon gaztea, ehungintzan ziharduen eta bere alaba ezkondu beharragatik 45.000 rupiatako "zuloa" zuen egina etxeko ekonomian. Hartzekodunak atzetik bultzaka eta diru eske nora joanik ez, biek erabaki zuten geratzen zitzaien ondasun bakarretakoa saltzea: giltzurrun bana.

Beste askoren arteko bi kasu hauen kontaketarekin hasten da Indiako Frontline astekariaren ikerketa ekipoak publikatutako lana. The Hindu egunkariaren taldekoa da magazine hau.

"Giltzurrunak, batik bat, Chennai eta Bangalore-n erraz saltzen diren lehengaiak dira, eta hori badakite Subhash eta Govindanek. Beren herriko eta inguruetako ehunka jendek egin dute gauza bera diru beharragatik, eta biek ere bazekiten zer egin beren giltzurrunak merkatuan eskaintzeko. Horretarako bitartekari -broker- bat kontaktatu zuten erosleak bila zitzan. Subhashek bere giltzurruna Taramangalam-eko zinema gela bateko jabeari saldu zion, 45.000 rupia aginduta; Govindanek Sankari ondoko kamioi jabe bati. Govindanek operazioaren ondoren 35.000 rupia jaso zituen, eta Subhashek 30.000, agindu ziotenaren bi heren. Beren zorrak ordaindu zituzten, baina laster hasi ziren berriro zorretan sartzen. Operazioaren ondoren ordea lehen bezain gogor ezin ziren jardun lanean. Bietatik inor ez da joan geroztik medikutara. Subhashek gaur 25.000 rupia zor ditu eta Govindanek 19.000".

Giltzurrun trafikoak Indian duen garrantziari buruzko ikerketa -orriotarako laburbildu dugun artikulua- 1997an plazaratu zuen Frontlinek. Data hori ikusita gai honen aktualtasunari buruz zalantzaren bat piztu bazaizu, irakurle, ikusi dosier horretako titulu berriago hauek: Punjab-eko giltzurrun trafikoa, Giltzurrun racketa Keralan, Giltzurrun bakarra duten herritarrez betetako auzoak, Emaileekin elkarrizketa... Hemengo komunikabideen web guneetan Terrorismo edo Conflicto vasco dosier eguneratuak dauden gisa bertsuan.

1994ko lege baten bidez debekatu zuten Indian giltzurrunak erosi eta saltzea. Gure artean bezala, han ere organo hori behar duenaren familiarteko batek eman dezake -gurasoek, anai-arrebek, seme-alabek, ezkontideak...-. Legea aterata berehala hainbat sarekada egin zituen poliziak trafiko horren kontra, eta efikazia irudia eman. Baina berriro indartu da pobreen giltzurrunekin aberats gaixoak sendatzeko industria hau, legeak duen puntu berezi bat baliatuz.

Indiako legeak zirriztu berezi bat utzi baitzuen: Baimenak Emateko Batzorde berezi batek erabaki dezake senitartekoa ez izan arren gaixoarekin lotura berezia duten lagunek ere dohaintza egin ahal izatea. Saltzailea eta eroslea gauetik goizera ‘lagun min’ bihurtzen dira eta batzordeak bost minutuko tramitearekin erabakitzen du askotan baimena.

Dialisia baino merkeagoa duzu...

Indiako txiroen osasuna usteltzen duen organo trafiko hau beste herrialde askotan ere behartsuek nozitzen duten odolustea da. Frontlinek bere analisian argitzen duenez, garapen bidean den herrialde honetan badira alde batetik ospitale oso onak munduko onenekin parekatu daitezkeenak, eta beste aldetik behartsu populazio zabal bat medikuen lan txarren biktima izan daitezkeenak. Horregatik giza organoen transplante programen gaiak etika aldetik garrantzia handia hartzen du bere burua munduko demokraziarik handiena dela aldarrikatzen duen Indian.

Beste datu garrantzitsu bat: Indian giltzurrunetako gaitzak dituztenen gaixoentzako dialisi zerbitzu publikorik ez dago. Erraina erosten dutenak ez dira beti jende oso aberatsa, askotan erdi-mailako herritarrak dira, dialisi tratamendua ordaintzeko larri dabiltzanak sarri; astean bi eta hiru aldiz egin beharreko dialisia pagatu beharra dagoenean, erraz ulertzen da giltzurrun berri bat lortzea osasunarentzako adina sakelarako ere mesedegarria dela.

Saltzaileak aldiz Indiako herri txiroenetako jendeak dira. Indian milaka dira gaur giltzurrun bakarrarekin bizi direnak, bigarrena zorrak pagatzeko saldu ondoren. Oihalgintzako langileak, obrero kualifikatu gabeak, txabolategietan bizi direnak... baina baita zor handitan sartu diren langile kualifikatuagoak ere. Familia askotan senarra eta emaztea biak dira giltzurrun-bakarrak. Herri horietan denek dakite une bakoitzean nola kotizatzen den erraina, eta hori saltzekotan norengana jo behar den.

Kasu batzuetan saltzaileak gero bitartekari edo broker bihurtu dira. Broker hauek 1994-95 arte egun-argitan egiten zuten beren lana. Kazetariek aipatzen dute komisionista hauetako batek bere aurkezpen txarteltxoan Government Approved Kidney Agent (Gobernuak Onartutako Giltzurrun Agentea) ipintzen zuela. Beste bat ba omen zen Chennaiko ospitale bateko kantinan mahai bat hartu eta Kidney Agent txartela jartzen zuena. Broker horietako asko lege berriarekin ezkutuko jardunean hasi ziren. Bat aipatzen dute zehazki Frontlinen, Sekhar izenekoa, Pallipalayam herriko broker famatuena: Indiako Alderdi Komunistako militanteek sekulako jipoia eman zioten behin kalean, eta geroztik klandestinitatean egiten omen ditu bere komisionista lanak.

Esan beharrik ez dago transplante edo grefak egiten dituzten medikuen laguntzarik gabe komertzio hau ez litzatekeela existituko. Mediku eta ospitaleen artean, Frontline kazetako ikerketa ekipoak lau sail egiten ditu, organo trafikoaren aurrean duten jarreraren arabera. Batzuek, giltzurrunaren emaile izateko familiakoak baino ez dituzte onartzen. Beste batzuek legeak baimentzen duen salbuespen hori onartzen dute, baina emaileen egoera eta historia zorrozki ikertuz. Hirugarrenek gaixoari erraina ematera "oso hurbileko lagun maite bat" badator Baimen Batzordera bidali eta galdera gehiago gabe horren erabakia ontzat ematen dute. Azkenik, badira giltzurrun bat lortu nahi eta ezin duenari "ezagutzen dugu norbait igoal lagunduko lizukeena" esaten diotenak. Lotsarik gabeko mediku trafikatzaileak, alegia.

Organo trafikoak indarrean dirau, eta aldiz Indian gutxi aurreratzen da hildakoen organoen transplanteetan. Kultur arazoa omen dela dio gobernuak. Trafikoa moztu arte ez dela aurreratuko uste dute beste askok.

Indiako kazetari ikerzale hauek organo trafikoa justifikatzen duen K.C. Reddy medikuaren jarrera zinikoa nabarmendu dute. Honek famatu egin zuen Indian bere "Pagatu ala hil" eslogana. Frontlineko kazetariek zuzenean galdetu zioten ea zenbat pagatu behar den: "Indian, esate baterako, istripu batean hil den baten familiari gobernuak 25.000 rupia pagatzen dio; beraz, horixe da giltzurrun baten prezioa". Euro batek joan den astean 52,5 rupia balio zuen.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, interneteko loturak


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude