Mikel & Mikel: «Salmenta kultura falta zaigu»


2005eko ekainaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El Sol jaialdiak aurten 20 urte bete ditu. Publizitatean 20 urtez lanean jardun daiteke edo gazteentzako mundua da soilik?
Mikel Uribetxeberria: Bai, iraun daiteke 20 urtez, frogatuta dago 20 urtetik gora eman dituen jende asko dagoela. Gainera normalean horiek izaten dira onenak. Mundu gogorra delako ikusten da gazte asko. Asko erretzen duen lana da hau eta gogor eta asko lan egiteko prest egon behar da.

Lan honek asko erretzen duela aipatu duzu. Kanpotik ez dirudi horrela denik…
M. U.: Lana polita da, baina konpromiso handia eskatzen du, konstantzia behar da eta presio asko jasan behar da. Sormen arloan lan egitea gustukoa baduzu, oso lan ona da, baina ahalegin handia eskatzen du. Adinean gora egiten duzunean, bikotekidea eta umeak izan nahi dituzunean, edo etxe propio bat… erabaki behar duzu zer nahi duzun gehiago: bizi tza pertsonala edo zure lana.

Hain gogorra al da?
M. U.: Bakoitzak nahi adina gogorra da. Publizitatean, kirolean, ingeniarien artean… gauza bera gertatzen da. Goian egon nahi izanez gero, erabat lotu behar zatzaizkio. Eta horrek zera esan nahi du: beste gauza askori uko egitea. Guri asko gustatzen zaigu, hala ez balitz beste lanbide bat hartuko genuke.

Sormena ikasi daiteke?
Mikel Aguado: Nik uste dut barruan daukazun zerbait dela. Mikelek Arte Ederrak eta diseinu industriala dauzka ikasita eta nik ez dut publizitateari buruzko inongo ikasketarik. Gustukoa nuen gauza zen eta, puska bat landuz eta puska bat irakurriz, denok gara azkenean pixka bat kreatiboak ez? Kreatibitate hori ondo aplikatzea da sekretua, objektibo batzuk lortzeko.

M. U.: Uste dut kreatibitatea norberak duen zerbait dela neurri batean. Eta lan egiteak ematen duen esperientziak kreatibitatea kanalizatzen erakusten dizu.

Kreatibitatea da saltzeko modurik onena?
M. U.: Bai. Azken finean publizitatea mezua da, sormenik gabeko mezuak bide zaila du.

M. A.: Bat bada behintzat, gero produktuaren kalitatea, zerbitzua… hartu behar dira kontuan. Gainera gaur egun produktu gehienak oso parekatuta daude. Autoen munduan adibidez, kreatibitateak zure produktua besteengandik bereizten du, nortasuna ematen dio. Nire ustez, salmentarako bide bakarra da.

Jaialdietan ikusten ditugun marka handiak (Pepsi, Nike, BMW, Playstation...) Euskal Herrira etorriko al dira noizbait publizitate bila?
M. U.: Oraindik ez… Nik uste dut zaila dela, Euskal Herrian dagoen publizitatea mikroklima bat bezalakoa da, daukagun mapa soziogeografikoa oso politizatua dago, eta bertako markek bertako kontsumitzaileentzat egiten dute publizitatea. Marka handiak unibertsalak dira, eta beti bilatuko dute komunikazio unibertsala. Eta gaur egun, hori Euskal Herrian ez dago. Aurrera egiten ari gara... baina oraindik... Adibideak hor daude, Euskal Herriko marka handiek normalean erabiltzen dituzten ikonoak dezente folklorikoak dira, eta horregatik zaila da kanpoko markek duten mezu global hori hemen aurkitzea.

Euskal Herriko testuinguru horretan, hemengo bezeroek mugak jartzen al dizkiote zuen sormenari?
M. A.: Konfiantza behar da, harreman sakon bat behar da bezeroarekin eta agentziarekin, klima aproposa lortzeko. Eta hortik aurrera sortzen da aukera zerbait berria, interesgarria eta kreatiboa egiteko aukera.
Hala ere, egia da Euskal Herrian oraindik "salmenta kultura" falta zaigula, nik esango nuke ekoizle onak garela, baina saltzaile txarrak.

M. U.: Oraindik ez da kreatibitatean sinesten, komunikazio bide berri bat frogatu baino lehen, atzerrian orain dela denbora asko hasi dela eta funtzionatzen duela jakin behar dute. Horregatik arazoa honakoa da: honaino iristen direnean, mundu guztiak erabiltzen dituela dagoeneko. Arrisku hori hartzea falta zaio hemengo publizitateari. Hala ere, hemendik aurrera, nire ustez, Euskal Herriko markak behartuak egongo dira horrelako saltoren bat ematera, Euskal Herritik kanpo saltzen hasi nahi badute.

Zuek El Sol moduko jaialdietan sariak irabazi dituzue, hemendik kanpo ere bai. Sari bat irabazteak zer dakarkio kreatibo bati?
M. U.: Egoa asetzea. Hala ere, gure benetako nahia kanpaina onak egitea da. Azkenean, kanpaina onek irabazten dituzte sariak.

M. A.: Eta zer da kanpaina on bat? Barregura sortzen duena, polita dena… azken finean kanpaina on bat saltzen duena da. Kanpaina baten kalitatea ez du sari batek neurtzen, lortzen dituen salmentek baizik.

Salmenta eta diruari buruz ari garela, jaialdietan sekulako aurrekontuak dituzten kanpainak ikusten ditugu, Euskal Herrian publizitatean inbertitzen al da?
M. U.: Oraindik aurrekontu eskasekin gabiltza, baina nire ustez horregatik da hain ona egiten dugun publizitatea edo egin dena, diru falta horrek kreatibitatea potentziatu duelako.

M. A.: Donostiako Jaialdira datozen spotik onenak argentinarrak dira, oso diru gutxirekin egindakoak, baina gogo handiz eta sormen handiz egindako kanpaina oso onak dira.

Kanpaina batzuen diseinu maila artelan askoren parekoa da. Artistatzat al duzue zuen burua?
M. A.: Artista batek ez du bere obra argumentatzen, eta guk kanpaina bakoitzari argumentazio sakona bilatu behar diogu, eta argumentu hauen arabera kanpaina aurrera edo atzera joaten da, ez polita edo itsusia delako.

M. U.: Nire ustez publizitatearen eta artearen artean dagoen harremana zera da: arteak duen magia puntu hori publizitateak ere lortu behar duela, eta magia hori marka bati lotu.

Markari buruz ari garela, euskararen kanpainak ikusten ditugu urtero. Euskara marka bat al da publizistentzat?
M. U.: Dena marka bat bezala tratatzen dugu guk. Kristautasuna ere marka bat da. Azken finean, arazo batzuk dituen marka bat da euskara. Euskara unibertso bat sortu behar duen marka bat da, unibertso sinesgarri eta erakargarri bat, azken kontsumitzaileak, erabiltzean, unibertso horrekin lotuta sentitu daitezen.

M. A.: Orain euskararen aldeko kanpaina bat daukagu esku artean eta sortu dugun unibertsoa berezi samarra da. Hartan ari gara lanean eta laster ikusiko duzue zerbait.


Azkenak
2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


Euskara osasungintzan

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.


Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Eguneraketa berriak daude