Xabierko Frantziskoren jaiotzaren V. mendeurrena: Xabier ez baita Xabiertxo

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zangoza aldeko Xabier izeneko gazteluan jaio zen Frantzisko Xabierko, 1506ko apirilaren 7an. Aitaren aldetik, Nafarroa Behereko Jatsukoa, amaren aldetik, berriz, baztandarra. Nafarroan hemeretzi urte eman zituen eta Nafarroako Konkista hasi zenean, sei urte zituen. Frantziskoren familia agramondarra zen, hau da, Nafarroako errege-erreginen alde borrokatu ziren, Gaztela eta beaumondarren kontra. 1525ean eliz ikasketak egitera Parisera joan zen, Nafarroako Kolegiora hain zuzen ere. Parisen Loiolako Iñigo ezagutu zuen, eta 1534an, Jesusen Lagundiaren sorreran parte hartu zuen. Europako hainbat hiriburutan lan egin ondoren, 1541ean misiolari joan zen Ekialdera. Portugalgo koroaren zirkuituak ibili zituen: India, Indonesia eta Japon ebanjelizatzen hamarkada luzea eman zuen. Txinara arribatu nahi zuen ordea, eta herrialde horren atarian hil zen, 1552ko abenduaren 3an. Misiolari gisa egin lana berehala zabaldu zen, diotenez, milioi bat fedegabe bihurtu zituen kristau. 1622an kanonizatu zuten. Nafarroako patroia da egun, eta urtetan eztabaida iturri amaigabea. Frantziskok egindako lanak baino, josulagunaren herritartasunak eta euskalduntasunaren inguruko eztabaidak ezin konta ahaleko orrialdeak bete dituzte. Abenduaren 3an, batzuek Nafarroa gaztelaratuaren eguna ospatzen dute; beste batzuek Nafarroa askearena, eta euskararen eguna ospatu nahi duenik ez da falta.

Xabierrera garamatzate

Gazte ginenean, duela bi hamarkada edo, ez ziguten gauza handirik kontatzen delako Frantses horretaz, oinez, Xabierko gaztelura generamatzaten, bihotza ezin kabituz. Xabierko Frantzisko hura santua zen nonbait, sekulakoak eta bi egin omen zituen Asia aldean fedegabeak ebanjelizatzen.

Bagenekien anitz urte igaro zirela, Jatsuko Frantsesen heriotzatik, baina, Nafarroako Erresumarako horren liskartsua izan zen 1512-1530 aroaz, ez bilo ez arrasto. Gure hezitzaileak bestelako eginkizunetara ziren emanak. Konparazio batera, egun, ikur eta peregrinazio leku bilakatu den Amaiur, Conoce niño Navarra hartan, Maya de Baztan zen; eta Nafarroako Konkista ikasi ordez, Reconquista de España ziguten irakatsi, frankismoan erroturiko gure irakasleek.

Xabierko josulagun errena

Goierriko lehengusuak kontatua dakit, munta handiko zerbait gertatu zela XVI. mendearen hasierako Nafarroan. Historia irakasleak, Ordiziako institututik, Xabierko gaztelura eraman zituen ikasleak, lehengusua barne. Zangoza aldeko gaztelua bisitatzean, gidari, errenka zebilen josulagun euskalduna egokitu zitzaien, eta irakaslearekin nolabaiteko konplizitatea erdietsirik, hara non hasten zaien, sutsuki, konkista, 1512, furto et maña, Pedro mariskala, 1516, Noain, Asparros, 1521, Amaiur, Velez Medrano, 1522, Hondarribia, Jatsu, 1524, Donibane Garazi, 1530... eta gisa horretako toponimo, izen eta data purrustadan harilkatzen. Lehengusuak ez zion gauza handirik ulertu, baina, garbi zegoen, josulagun errenarentzat, ezer, gogoangarri bezain gogaikarria, bihotzaren altxagarri bezain samingarria zen zerbait, gertatu zela garai hartan Nafarroako Erresuman.

Arestian esan bezala, gazte ginen, eta udak elkarrekin ematen genituen lehengusuak eta biok. Gure artekoan bazen elerako tartea eta, Lizarrerriko arratsalde sargoritsuan, Xabierko gazteluan kontatu ziotenak harengan piztu zuen jakin-mina kutsatu zidan. Osaba Julio genuen, gure jakin-mina ase zezakeena -harrigarria badirudi ere, Julio zen gure familiako eliz gizon bakarra-. Hari galdetu, eta osaba kaputxinoa, harro bezain pozik hasi zitzaigun, Xabier gora eta Frantzisko behera, Nafarroako patroia izateaz gain, misioen, pilotarien eta turismoaren patroia zela esan zigun; baina, Nafarroako konkista delakoaz arrastorik ez. Garbi zegoen, ikertzeari osabaren laguntzarik gabe ekin behar genion.

Lizarrako liburutegia eta Schurhammerren agertzea

Osteguna, egun legez, azoka eguna zen Lizarran. Goizean goiz, Urederra autobusa hartu eta karlisten hiriburuko liburutegira hurbildu ginen. Liburuzainak atsegin handiz hartu gintuen. Ez zen gutxiagorako, 80ko hamarkadaren hasieran, bi mutil gazte argibide eske Nafarroako patroiaren gainean, hamaika urtez, 1541-1552 bitartean, India, Indonesia eta Japonia ebanjelizatzen aritu zena. Pausaleku honen ikurra, orduko eta gaurko soziologo gehienentzat, nafar guztiak batzen duen ikur bakarrenetakoa, bakarra ez bada, gure gauza on guztien ispilu den Frantses, Jatsu, Frantzisko Xabierko edo deitu nahi den gisan. Esan bezala, liburuzainak arras ongi hartu gintuen, iturri onetik ari omen ginen edaten.

Hasmentan, liburuzainak zenbait liburuxka eskaini zigun. Horiek behatu, eta jainkojaleendako bazka iritzi genien, misiolariak, santutasuna, xabierraldia eta beste. Horretan ari ginela, agerraldia jazo zen liburutegian: liburutzar bat, Francisco Javier: su vida y su tiempo izenburukoa. Egilearen abizena arraroa zen guretzat, Georg Schurhammer edo, itzulpen bat zen, alemanieratik aita Areitiok egina. Testua irakurtzen hasi eta, lehendabiziko kapituluan, lehengusuak josulagun errenari aditutako Albret, 1512, Noain, Asparros, agertzen ziren. Alemaniarraren obran irakurri genuenaren arabera, santua, Frantzisko delakoa, familia agramondar baten semea zen -agramondarra eta beaumondarra hitzen esanahia ondoren ikasiko genuen-, Konkistaren garaian berebiziko protagonismoa izan zuen sendi bateko kidea. Gurasoak Jatsuko Juan eta Azpilkuetako Maria zituen, baina gehienbat, Migel eta Joan anaiek jokatu rolak bereganatu zuen gure arreta: anaiak 1521ean Amaiurko gaztelua defendatzen egon baitziren.

Garai hartan, liburutegietan ez zen mailegu zerbitzurik, beraz, hurrengo egunean itzuli ginen. Gurasoek ez zuten ulertzen Lizarrara joan nahi hura, baina halaxe eman genituen hamar egun. Liburutzarra, ez zen izan Schurhamerri irakurri genion obra bakarra. Alemaniarraren kemenak liluratu gintuen: erraz irudika genezakeen alemaniarra, XX. mendearen hasierako Nafarroa zeharkatzen, zoko-moko guztiak arakatzen, aurrean genuen obra egin ahal izateko.

Jose Mari ez zen urruti

Schurhamerrena ez zen aurkikuntza bakarra izan. Amaiurko gazteluarena argitu nahian ari ginela, Jimeno Jurio abizeneko baten lanak aurkitu genituen, eta Maya Amaiur bilakatu zen, eta horrekin batera, mundu historiografiko oso bat zabaldu zen gurera. Era berean, gaia, hau da, konkistaren gaia, interes handikoa izan zela ikusi genuen, izan ere, konkistaren inguruko lehendabiziko kronikak XVI. mendekoak dira, eta XIX. eta XX. mendeetan argitara emandako liburuak zenbaezinak.

Armada beltzaren partaidea

Schurhammerren kontakizuna jarraikiz, Parisera heldu ginen lehengusua eta biok, eta bertan, aspaldiko enigma argitu genuen. 80ko hamarkadaren hasieran, egun bezalaxe, foru komunitate honetan, vascoen inbasioa genuen arazorik larriena, horrexegatik ulertezina zitzaigun, Iruñeko elizan Xabierrekin batera Loiolako Iñigo egotea. Bestalde, liburutegian lardaxkan ari ginela ikasi genuen, delako Iñigo hura Gaztelako tropekin Iruñean egon zela 1521ean, zertan, eta agramondarrei aurre egiten. Alta, ordurako bibliatzat genuen Schurhammerrek, Xabierko Frantzisko eta Loiolako Iñigo elkarrekin, 1529an, Parisen kokatzen zituen. Nonbait, Loiolakoak Parisen Frantses konbentzitu zuen josulagundiaren sorreran parte har zezan -ondoren ikusi ahal izan genuenez, hau ez zen izan Loiola eta Jatsu familien arteko harreman bakarra-. Frantsesek, Portugalgo koroaren nazioarteko zirkuituetatik barna, fedegabeak bihurtzeari ekin zion. Armada beltzak -izen hori ere eman zaio Jesusen Lagundiari- izan duen partaide behienena bilakatu zen Xabier.

India, Indonesia, Japonia... herrialde horietan Xabierrek egin lana Schurhammerri esker ikasi genuen, baina subjektibitatearen paradigma garenontzat, interesgarriena liburuaren hasiera eta bukaeran zegoen. Hain juxtu ere, horixe izan da, azken urteotan, eta Juan Cruz Allik agintea utzi zuenez geroztik, Nafarroako Gobernutik zalantzan jartzen edota gezurtatzen saiatu direna.

Biografiaren hasieran, Schurhammer Frantzisko Xabierkoaren jatorriaz mintzo da: zer nolako testuinguruan jaio zen, azken batean, herritartasunaz mintzo da, eta horretaz aritzean Nafarroako konkistaz hitz egin behar. Eta alemaniarrarena, ziur aski, garai horretaz eta agiri eta testigantzetan oinarriturik, egin den lanik hoberenetakoa duzue. Akaberan, besteak beste, Xabier euskalduna zela ondorioztatzen du. Ez dirudi, azken urteotan ezer berririk aurkitu denik garai haien inguruan, ez dugu ahaztu behar, Schurhammerren iturriak, gehienak, Frantzisko ezagutu zutenek idatziak direla, hau da, XVI. mendekoak direla.

Schurhammer gezurtatzeko manera

Nago berriz ere eztabaida antzu batean sartuaraziko gaituztela. Erran gabe doa, Nafarroako Gobernutik dirua espuertaka xahutu dute, eta xahutzen ari dira Schurhammerren gisako ikerketa lanak ezeztatu, ezabatu nahian. Hori guztia bururatzeko, datorren urtean, bosgarren mendeurrena ospatuko den horretan, mihian bilorik ez duen Victor Manuel Arbeloa komisarioa lagun, haien Xabier hispanoa gaztelaratuko dute.

Urrun dira liburutegiaren pasadizoak. Goierriko lehengusua gutxitan ikusten dut, eta gehienetan herrian, funtzioren bat tarteko. Ezin elizatik aldendu. Pasa den hilabetean elkartu ginen, eta hurrengo urtean gainera datorkigunaz galdetuta, aholkua eman zidan: "Zezen hori ez da gurea, gainera ez gara toreatzaile izanen, guri trapua jarri eta zezenarena egin behar".

Lehengusuak aholkatutakoa erraza da esaten. Baina kaskoan bilorik ez dutenen lotsagabetasuna ikusita, zaila zaigu isilik egotea. Arrazoi du lehengusuak, zepoan sartuko gaituzte, eta erran gabe doa, Xabierren euskalduntasunaren inguruko eztabaida gazteleraz gertatuko da. Lehengusuak sesioaren kontrako antidotoa eskaini zidan, urtemugaren bat ospatu nahi izanez gero, hona aukera, hamar urte joan baitira Jon Alonsoren Katebegi galdua argitara eman zutenetik. Eleberriak gure imaginarioa zabaldu zuen eta, egun, horren modan dagoen euskal curriculumerako guztiz testu egokia da. Tiro batez bi txori: gure historiaren berrirakurtzea literatura lan on batean; are gehiago, trufa eta irria horren beharrezko dugun honetan, hurrengo urtean hamaikagarrenez sufritu beharko dugun eztabaidarena, modu ezin ironikoagoan aztertu zuen Alonsok.

Gazte ginenekoa gogora ekarri dugu testu honen hasieran, gazte ginen ere, Xabiertxo liburua ezagutu genuenean. Ixaka Lopez Mendizabal lodosar jatorriko tolosarrak 1923an argitara eman zuen gerra aurreko testu liburua.

Frantzisko Xabierko ez zen Txinan sartu, eta lau mende geroago, Ixakak ez zuen Txina zapaldu behar izan, txinatarren artea ezagutu eta barneratzeko. Izenburuan genion, Xabier ez baita Xabiertxo, Xabiertxok bere txikitasunean, eta txinatar moldeak barneratuz, menturazale hark baino anitzez ere gehiago du zabaldu gure imaginarioa.

Georg Schurhammer (1882-1971)
Glottertal-en (Baden, Alemania) sortu zen misiolari izandakoa. Josulagun alemaniarrak hirugoei urte eman zituen Xabierren xerka, eta horren fruitua, Franz Xaver, Sein Leben und Seine Zeit biografia duzue. Obraren izenburuak argitzen duen legez, ikerketak Frantzisko Xabierkoaren garaia aztertzen du, eta ekarpen hori pagaezina zaigu. Erreportaia hau egiteko, Nafarroako Gobernuak 1992an argitara emandako edizioa baliatu dugu, lau liburuki dira, osotara hiru mila orrialdetik goiti. Edizioaren hitzaurrea Juan Cruz Allik idatzi zuen. Diotenez, interes handia zuen orduko lehendakariak liburuak argia ikus zezan. Ondoren, Nafarroako hainbat erakunde publikok, santua aitzakia harturik, hainbat liburu kaleratu edota sustatu dituzte. Lan horietan maiz Georg Schurhammerren lana gutxietsi dute; eta inoiz, argitalpen horien helburu bakarra, alemaniarraren ikerketaren emaitza deusezatzea izan da.

Loiola eta Xabierren ezkontza
Azpeitiko lagun batek bidali eta guk erreportaiari uztartu diogu. Informazioa, ondoko liburuak dakar: Cronología del solar y familia de Oñaz y Loiola. De Iñigo/Ignacio de Loyola y del Santuario y Colegio de Loyola en su contexto histórico eclesial, jesuítico, nacional y mundial (Felix Juan Cabases, Loiola eta Erroma. 1999). Liburu honen arabera, 1960an Don José Antonio Azlor de Aragon y Hurtado de Zaldivar, Loiolako eta Xabierko jauna hil zen. Bi jaurgoak bere bi alaben artean banatu zituen. Alaba Carmen (1912an jaioa) egin zen Loiolako jaurgoaren buru, eta alaba Pilar (1909an jaioa) Xabierkoarena. Ziuraski, ez da gisa honetakoa Angel Lertxundik amestu zuen konpainia noblea. Koldo Izagirrek deskribatu armada beltzarekin antz handiagoa dauka honek.


Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude