Bolkestein artezaraua. Lorpen sozialak arriskuan

  • Frantziako Estatuan Europako Konstituzioaren Itunari ezezkoa ematen dioten partiduen argudio indartsuenetarikoa Bolkestein artezaraua da. 2004an aurkeztu zen Bolkestein artezaraua eta honi esker estatu bateko enpresak beste estatu bateko langileak kontratatu ahal izango ditu langilearen jatorrizko estatuaren legedia aplikatuz.

2005eko maiatzaren 29an

Ezer baldin bada laster Frantziako Estatuan erreferendum gai izango den Europako Konstituzioaren aurkako kanpaina bultzatzen duena, dudarik gabe hori Bolkestein artezaraua da. Europako konstituzioari ezezkoa ematen dioten partiduen argudio indartsuenetarikoa izan da azken hilabeteetan. Gainera, erreferendumaren kanpainako epeak bete ahala gero eta deigarriagoa egiten ari da. Gaur egungo diseinuaren arabera, Bolkestein artezarau antisozialak dumping soziala ahalbidetu eta eratzen du, beste deslokalizazio saldo bat eragiteaz gain. Artezaraua urte hau bukatu aurretik onesteko asmoa du Europako Batasunak (EB) eta horrela indarrean egongo da 2008ko abenduaren 31 baino lehen. Egun horretan, hain zuzen, hamar herrialde berri Europako Batasunaren estatu-kide izatera pasatuko dira. Ez da kasualitatea gero. Europako multinazionalek hainbeste desiratutako aukera da, zerbitzuen merkatu europarraren osotasunean bilatzen duten izendatzaile komun txikiena lortzeko.

Europako sindikatuek Bruselan duela zenbait hilabete egindako manifestaldiak, berehalako errefusaren adierazpenik argienak, edota Frantziako Estatuan eta Euskal Herriko Iparraldean Europako Konstituzioaren erreferendumerako iragarri duten eragin negatiboak EBeko buruak aztoratu dituzte. Horren ondorioz, artezarauaren edukia aldatu eta negoziazioa geroratuko dutela azaldu dute. Edonola ere, ez dute esan artezaraua bertan behera geldituko denik, izan ere, aldaketa batzuk egin eta aurrera ateratzeko asmoa baitu EBak.

Zer da Bolkestein artezaraua?

Izena bere egileak eman dio, Frits Bolkestein EBeko Barne Merkatuko komisario ohiak berak idatzi baitu artezaraua. Bolkestein artezaraua 2004ko urtarrilean aurkeztu zen eta zerbitzuen liberalizazioaren barruko proiektu bat da; EBko BPGren %70 barne hartzen du eta berari esker, estatu bateko enpresak beste estatu bateko langileak kontratatu ahal izango ditu langilearen jatorrizko estatuaren legedia aplikatuz. Printzipio horrek bidea ematen dio dumping sozial eta ekologikoari, eta berehalako deslokalizazio saldo bati. Prestazio publiko zein pribatu bitartez ordaindutako zerbitzu oro liberalizazioaren miran dago, Europako multinazionalen kontrolpean.

Hortaz, Bolkestein artezarauak EBeko lur-eremu osoko zerbitzuen kontratazioa ahalbidetzen du, zerbitzuoi jatorrizko estatuaren legedia aplikatuz. Argiago ikusteko, hona adibide bat: Euskal Herrian Letonia, Polonia edo Europako ekialdeko zerbitzu bat kontratatzen bada, Letonia, Polonia edo dagokion estatuko legeak lan eta gizarte kontuez xedatutakoari jarraitu beharko zaio. Horren ondorioz, Euskal Herriko enpresak kontratatutako zerbitzura diharduten langile letoniar, poloniar edo dena delakoek jasoko duten soldata eta lan-baldintzak Letonia, Polonia edo dagokion herrialdearen legediak aurreikusitakoa bete beharko du. Jakina denez, soldatok eta baldintzok euskal hiritarrek dituztenak baino askoz baxuagoak dira.

Eta gauzak horrela gertatuko dira artezarauak "jatorrizko herrialdearen printzipioa" barneratzen duelako. Zer esan nahi du horrek? Horren arabera, zerbitzu-prestatzaileak bere jatorrizko herrialdeko legea jarraituko duela bermatuko du EBak, estatu-kideek inolako murrizketarik egin gabe. Bestela esanda, zerbitzuok multinazionalaren jatorrizko herrialdeko baldintzen arabera beteko dira; horretarako, aski da egoitza soziala herrialde jakin batean ezartzea. Beraz, lan-harremanak jatorrizko herrialdean kontratatuko dira eta ez zerbitzua beharrezkoa den estatuan. Ingurumenaren gaineko baldintzak enpresaren kokapeneko estatuaren legediak zehaztuko ditu. Ikuskapena multinazionalaren jatorrizko herrialdearen eskumena izango da.

Azken batean, Europako multinazionalek diseinatutako deslokalizazio estrategia EBko politikarien erabakietan murgiltzen ari da, artezarau hau seinale: lan-baldintzak murrizteko presioa egin, edozein lurraldetan trabarik gabe ezartzeko estatu-kideei nolabaiteko konplizitatea eskatu eta kostu txikieneko politika ekonomikoak, aurrezki publikoak edo sozialak eta zerbitzu publikoak eskaini. Horrela, EB eta estatu-kideen arteko lan-harremanak deslokalizatu nahi dira, lan, gizarte eta ingurumen kostu txikienez baliatuz. Gainera, Bolkestein artezarauak EBaren baitako deslokalizazioa ez ezik, enpresen deslokalizazioa ere eragingo luke, askok eta askok Europatik alde egiten baitute Asian kokatzeko.

Ondorio kaltegarriak

Artezarau neoliberal eta basati hau onetsiko balitz, gizarte asegurantza, osasuna, hezkuntza eta eskubide laboral eta sindikalek jasan beharreko ondorioak guztiz kaltegarriak lirateke. Zerbitzuen prestazioa aldi baterako edo behin betikoa izan liteke; hori zerbitzu-hartzaileak erabakiko du eta ez du bere kudeaketen azalpenik eman beharko jarduera-herrialdean, egoitza soziala duen herrialdean baizik. Jarduera-herrialdeko irizpideak soilik enpresa lokalei aplikatuko zaizkie, ez egoitza beste herrialde batean daukaten enpresei. Kalitate-irizpideak murriztu eta bateratu egingo dira eta inork ezingo du jo Europako agintari exekutibo edo judizialengana prozesu hori saihesteko.

Horren ondorioz, enpresa multinazionalek ez dute lan-arautegirik izan beharko derrigorrez. Hau da, pertsona bat kontratatu eta kaleratu daitekeela jatorrizko herrialdeko baldintzak erabiliz enpresak egoitza soziala duen herrialdean. Jakina, Europako ekialdeko herrialdeen ingurumen, lan, gizarte eta fiskaltzaren gaineko legediak Euskal Herriko edo EBeko beste hainbat zonaldetako legediak baino askoz kaskarragoak dira. Dudarik gabe, azken mendean zehar ahalegin handiz eraikitako sistema soziala suntsitzeko saiakera da, enpresen lehiakortasuna hobetzeko aitzakian.

Artezarau honek izango lukeen deslokalizazio efektua orain dago unerik gorenean. Orain, iraganean ez bezala, gakoa ez datza soilik formazio urriko langilez hornitutako deslokalizazio industrialean; egungo deslokalizazioa lanbide liberal batzuei eta langile kualifikatuen enpleguei dagozkien zerbitzuena da… David Cohen katedradun frantsesak honela definitzen zion artezarau honen deslokalizazio efektua Le Monde egunkari frantsesari: "Egun batetik bestera hainbat gauza aldatuko dira: orain arte babestutzat jotzen ziren lanbide batzuk merkatu mundialera igaroko dira, onerako edo txarrerako. Gaixoa ulertu eta belarria gaixoaren golko gainean jarriko dituzten medikuak beti izango dira beharrezkoak, baina hemendik aurrera ez dugu horien beharrik izango erradiografiak aztertzeko. Erradiologo indiar batek azterketa baliagarri eta merkeagoa eskain diezaguke, edo alderantziz... kasu zaila baldin bada, nazioarteko aditurik handienaren iritzia eska liteke sarearen bidez… Familiako medikuak laguntza tekniko ezin hobea du bere produktibitatea areagotzeko: globalizazio etekin bilakatzen zaio. Bere ondoko erradiologoak, erregio industrialek bezala, borroka egin beharko du merkatuaren segmenturik garaienean zirrikitu bat bilatzeko".

EB-k geroratu egin du, baina mantentzeko asmoz
Estatu Frantsesean Europako Konstituzioaren erreferendumean jazo ditzazketen ondorio negatiboek eta sindikatuek bortizki eraso egin dioten arren, EBeko arduradunek artezarauari aldaketa batzuk egingo dizkiotela iragarri dute, baita negoziazioa atzeratuko dutela ere. Hala ere, ez dute onartu artezaraua bertan behera uztea, Europako sindikatuek hori exijituagatik. Ziurrenik, Bruselan multinazionalen alde lanean diharduten lobby handien interesak kontuan hartuta, artezaraua apaindu nahiko dute, edukia gehiegi aldatu gabe onetsia izan dadin.
Europako Sindikatuen Konfederazioaren idazkari nagusiak, John Monks jaunak, artezaraua bertan behera uzteko eskatu zuen berri bat sortzeko, bere iritziz, "artezarauak enpresak deslokalizatuko baititu Europa erdialde eta ekialdera eta enpresa askoren berregituraketa eragingo duelako" Europako Batzorde eta Kontseiluak zerbitzuak liberalizatzeko beharrizana azpimarratu dute, dumping soziala onartzen ez duten arren. Hain zuzen ere, Jacques Chirac Frantziako Estatuko Presidenteak berak, artezarauak Europako Konstituzioaren erreferendumean izan dezakeen eragin kaltegarria kontuan hartuta, artezaraua egokitzeko beharrizana azaldu du jendaurrean. Azkenik, Europako Kontseiluak debateari amaiera eman zion artezaraua aldatzeko eskaera eginez, tramitazioak aurrera eginagatik. Era berean, "barneko merkatuaren zabalkundeak Europako eredu soziala mantentzeko beharrizan espezifikoa" azpimarratu du.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude