Mikel Irastortza: «Urte hauetako hizkuntza politikak euskararentzako porrot izugarria ekarri du»

  • Mikel Irastortza EHEko kideari elkarrizketa egiteko unean, erakunde euskaltzalea buru-belarri ari zen II. Hizkuntza Eskubideen Eguna prestatzen (Oiartzun, apirilak 17). Iazko abenduan 25. urtebetetzea ospatu zuen EHEk; elkarrizketan Irastortzak behin baino gehiagotan agertu duenez, euskalgintzaren ahaleginari zor zaizkio denbora horretan euskarak egindako aurrerapausoak. Ez asko, beraren ustez.

2005eko apirilaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Buru-belarri zabiltzate II. Hizkuntza Eskubideen Eguna prestatzen…
Bai. Iaz egin genuen lehenengo aldiz nazio mailan, eta oso balorazio ona egin genuen egunaz. Alde batetik jai giroa egotea nahi genuen, eta bestetik lanerako eta ideologizaziorako eguna izatea. Egia esan oso arrakastatsua izan zen. Lehen aldiz nazio bilkura bat egin zen Euskal Herrian hizkuntza eskubideen inguruan.

Hizkuntza eskubideak zeharo lotzen dituzue ofizialtasunarekin.
Guztiz lotuta daude. Azken sei edo zazpi urteetan EHEren ildo nagusia izan da, eta era berean euskalgintzak, momentu honetan, garatuta du diskurtso bat hizkuntza eskubideen eta ofizialtasunaren inguruan. Euskararen normalizazioan aurrera egin behar badugu, ofizialtasuna Euskal Herri osoan lortu beharra dago ezinbestez. Euskarak lege babes egokia behar du, lege bakar bat Euskal Herri osoan, eta horren oinarrian hizkuntza eskubideen bermea egongo litzateke. Momentu honetan hori da erronka nagusietako bat, normalizazio prozesuan geldotze bat gertatzeko arriskua dagoelako.

Ofizialtasunaz berba egiten denean, beti datozkigu gogora Iparraldea eta Nafarroa. Eta EAE?
Legeek gauza batzuk esaten dituzte, baina Euskal Herrian ez dago ofizialtasunik euskararentzat, praktikan, inongo lurraldetan. Erronka ez da Iparraldean edo Nafarroa osoan legeak ofizialtasuna aitortzea eta gaurko legearen arabera gauzatzea hori »hala ere, gertatuko balitz aurrerapausoa izango litzateke, noski». Euskal Herrian mendeak dirauen hizkuntza ordezkatzeko prozesua dago, eta gaur egungo legeak prozesu horren barruan daude. Beraz, ez dugu uste espainiarren edo frantziarren legedien arabera aldarrikatu behar dugunik ofizialtasuna. Noski, dauden agintariei hizkuntza eskubideak benetan bermatzea eskatu behar diegu, baina guk dioguna da Euskal Herriak bere legea behar duela euskararentzat, Euskal Herrian eraikitako legea.

25 urtetan, EAEn egon diren Gobernuek hainbat lege eta arau sortu dute euskara normalizatzeko. Zergatik ez dute ba aurrera egin?
Guk ez diogu erabat ez dutela aurrera egin. Baina zalantzarik gabe, 25 urte atzera eginez gero, ikusiko dugu orduan eta orain, nahiz eta modu desberdinez, botere publikoek ez diotela lehentasunik eman euskarari. Eta alderdiek eta eragileek ere ez. Aldaketa egon dela egia da, baina aldaketa hori urte hauetan guztietan egin den borrokagatik gertatu da bereziki. Eta administrazioak 25 urtetan eta hiru lurralde hauetan hartutako neurriak ez dira euskarak behar dituenak. Are gehiago, urte hauetako hizkuntza politikak euskararentzako porrot izugarria ekarri du. Esaten da aurrerapausoak daudela, normalizazioa bide honetatik lortuko dela… Hori mezu potoloa da; hitzez borondatea azaltzen da, baina praktikan ikusten da aurrerapauso horiek ez direla benetakoak. Eta baditugu oso adibide argiak: administrazioa bera, Osakidetza, Ertzantza, eskola… Esaten da euskarazko matrikulazioak gora egin duela. Egia da, baina kontuan izan behar dugu Euskal Herri osoan, datozen hemezortzi urteetan, 260.000 haur inguru eskolatik erdaldun irtengo badira, proportzioan ez baina kopuru absolutuetan gehienak hiru lurralde hauetatik aterako direla, biztanle gehien dagoelako. Eta hala hasiko bagina eremuz eremu aztertzen… Gure ustez, arduragabekeria izugarria egon da eta dago.


Hedabideen inguruan hausnarketa sakona egin duzue azken urteetan, baina orain hasiko zarete gaia indarrez plazaratzen. Badaude euskara hutsez diharduten komunikabideak, eta gehienbat erdaraz diharduten beste asko. Baina horien artetik ere, denek ez dute euskararenganako jarrera bera. Zein izango duzue bakoitzarekiko jokabidea?
Uste dugu hedabideen esparrua oso garrantzitsua dela hizkuntza batentzat, bai normalizazioari dagokionez, bai zapalkuntzari dagokionez. Euskarazko hedabideak urte hauetan ugarituz joan dira, baina oso leku txikia dute esparru orokorrean, eta benetan eragina dutenak, hizkuntza-ohiturei dagokienez, erdal hedabideak dira. Bestetik, erdal hedabideen artean badaude erabilera maila desberdinak, eta hori ere kontuan hartu behar da. Azkenik, bereziki garrantzi handia du jarrerak. Hainbat hedabidek euskararen kontrako erasoak babesten ditu, eta euskararen normalizazio prozesuaren kontrako lan ideologikoa egiten du; beste batzuek, berriz, euskara gutxi erabilita ere »edo apenas erabilita», aldeko jarrera dute. Guztiei begira eragin behar da, baina jarrera horrek ere garrantzia izan behar du. Orain hasi gara lan-ildo hau kanpora zabaltzen, eta hainbat hedabiderekin, borondate ona somatzen diegun horiekin, bilera sorta egin dugu azken hilabeteetan, zer hizkuntza politika duten jakiteko. Aurrerago geure iritzia emango dugu horren inguruan, eta ikusiko dugu nola jokatu. Euskararen kontrako jarrera duten eta gainera euskarari sarbidea emateko inongo borondaterik ez duten hedabideei, berriz, presio egin behar zaiela uste dugu.

Irakaskuntza aipatu duzu lehen. Urteetan zehar, matrikulazio kanpaina iritsi eta asko izan dira D ereduaren alde agertu direnak. EHE zen, berriz, A ereduaren aurka mintzatzen zen bakarra… EHE da euskalgintzaren l'enfant terrible? Irudi hori dago?
A ereduaren kontua dela-eta, eztabaida hori gainditutzat ematen dugu, bai barne mailan eta bai, gure ustez gero eta gehiago, gizartean. Eztabaida ez da dagoeneko A ereduak (edo B, edo G…) euskalduntzen duen ala ez; argi dago ezetz. Eztabaida da eskolak Euskal Herrian ez duela euskalduntzen, oro har hartuta, eta euskaldundu egin behar duela, hau da, haurrak euskalduntzea funtsezkoa da etorkizuneko Euskal Herria euskalduna izan dadin. Beraz, gaurko hezkuntza sistema ez bada baliagarria hori bermatzeko, eredu horiek aldatu behar dira, eta euskaldunduko duen eredu bakar bat sortu. EHE, duela zortzi urte-edo, A ereduaren inguruko mezua zabaltzen hasi zen, "analfabetorik ez" eta horrelako leloak erabiliz; horrek hautsak harrotu zituen. Sekulako eztabaida sortu zen, baina ordura arte ereduen inguruko eztabaidarik ez zegoen; lan bakarra D ereduaren aldeko lana zen. Eztabaida hori abiatu zen, eta gaur egun beste maila batean gaude; euskalgintzak bakarrik ez, eragile sindikal eta politikoek ere onartzen dute ereduek ez dutela euskalduntzen. Beti esaten dugu geuri dagokigula paretari lehen zuloa egitea. Norbaitek hasi behar du lehen kolpeak ematen eta hori da gure egitekoa. Agian bat baino gehiagori ez zaio gustatuko, baina…

Euskalgintzaren barruan ere?
Ez, uste dut ezetz. Uste dut ezinbestekotzat jotzen dela lan hori betetzea. Euskalgintzan bada elkarte pilo bat, eremu pilo bat dago lanerako, eta bakoitzari esparru bat dagokio. EHEk berea du, eta ez dago inongo arazorik.

Batzutan ez zaio gehiegitxo eskatzen euskaldun xeheari, beren eskubideen alde borroka egiteko eskatzen zaionean? Justizia-administrazioaren aurrean, esaterako.
Euskararen eta hizkuntza eskubideen defentsa eremua oso zabala da, eta aukera asko ematen ditu. Ezin zaio jende guztiari eskatu jarrera bera izatea. Ez zaude prest epaiketa bat eteteko itzultzailea ipini dizutelako? Ederki. Baina prest zaude erdaraz heldu zaizun zitazioa ez onartzeko, prest zaude beste bide batzuk jorratzeko nahiz eta epaiketa eten ez? Ez da dena ala ezer ez, eta hala behar du, bestela zaila izango da euskara normalizatzea. Konpromiso mailak daude, eta garrantzitsua da ahalik eta jende gehien aritzea euskararen defentsan.

"Elebitasuna urte hauetan guztietan zabaldu den gezurra da"

Askotan leporatzen zaio EHEri euskara eta politika, edo euskara eta ideologia, gehiegi nahastea.
Kontua da euskara eta politika erabat nahastuta daudela. Euskarak bizi duen egoera eta euskararen etorkizuna Euskal Herriak bizi duenarekin guztiz lotuta dago, eta hori ezin da saihestu. Azken urteotan, nik uste, lortu egin da hori gainditzea, baina hala ere sektore askotan zabalduta dago ideia hori: euskara eta politika ezin dira nahastu, euskara beste kontu bat da… Hara, Euskal Herriak bizi duen prozesuak euskarari eragiten dio. Kontuan izan behar dugu euskarak bizi duen egoerak arrazoi politikoetan duela jatorria eta, beraz, euskararen normalizazioan eman beharreko pausoak politikoak izan beharko direla.

Zuen mezu ideologikoaren muinetako bat elebakartasuna da. Horrek ere harrotzen ditu hautsak…
Elebitasuna, "saltzen" den moduan, ez da posible. Jendarte bat ezin daiteke bizi bi hizkuntzatan maila berean. Bestelako kontua da herritarrek bi hizkuntza jakitea, edo hiru, edo lau… eta erabilpenen bat ematea horiei. Baina jendartea, bere osotasunean, hizkuntza batean biziko da. Euskal Herria norbanako eleanitzak dituen gizarte elebakarra izatea da gure helburua. Elebitasuna urte hauetan guztietan zabaldu den gezurra da, hizkuntza politika jakin batzuk justifikatzeko mezu gisa, beti ere elebakartasuna inposaketa bat izango balitz bezala agertaraziz. Eta ez da hala.


Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude