Bero-beroan


2005eko apirilaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hirukoaren gehiengo osoa kolokan da

Egungo hiruko gobernuaren gehiengo osoa, hori da kolokan jarri dena EHAK-k Batasunaren boto eskaera jaso zuenetik. Joera nagusietan ez da aldaketarik espero, hauteskundez hauteskunde jasotzen diren emaitzek behin eta berriz adierazten duten bezala. Gobernagarritasunaren ikuspegitik, ordea, eserleku gutxi batzuek funtsezkoak dira Jaurlaritza norabide batekoa edo bestekoa izan dadin. Inkesten arabera, 4-6 izan daitezke EHAK-k lor ditzakeen eserlekuak eta kopuru horrekin, badirudi berak bete dezakeela iragandako legealdian Sozialista Abertzaleek izandako giltza funtzioa. Ikusi behar, dena den, Ezker Batua noraino iritsiko den, eta baita Aralar ere, ataka estuan, iragartzen zaion parlamentaria funtsezkoa izan baitaiteke EHAKrik gabeko gehiengo osoa osatzeko. EHAKren presentziak, dena den, ezin du ezkutatu ilegalizazioek sortzen duten egoera antidemokratikoa. Bakegintzaren pakete osoaren barruan garrantzi berezia hartuz, hurrengo legealdirako konpongai nagusietakoa izango da.


Erresuma Batua Frantziako erreferendumari begira

Maiatzaren 5ean egingo dituzte Legebiltzarrerako hauteskunde orokorrak Erresuma Batuan. Laboristak ala kontserbadoreak izango dira Gobernuan? Laboristak balira, hauteskunde orokor batzuk hiru aldiz jarraian irabaziko lituzketen lehen aldia litzateke. Baina badirudi britainiarrek maiatzaren 5ari beste edo gehiago begiratuko diotela Frantzian 29an Europako Konstituzioaren erreferendumean zer ateratzen den, eta oraingoz inkestek nahiko garbi diote ezezkoa nagusituko dela. Apurka gero eta gehiago ezagutzen ari den Europako Batasunaren (EB) Bolkestein zuzentaraua litzateke ezezko horren arrazoi nagusietakoa. Zerbitzuen liberalizazioa arautzen du honek, 2004ko urtarrilean onartu zuen Europako Batzordeak, baina orain bere atal korapilatsuenetakoak berraztertzen ari dira eta sindikatuek gogor ekin diote bere aurka. Erresuma Batuan, erreferenduma datorren urtean egingo litzateke, jadanik gainerako herrialde gehienen posizioa ezaguna denean. Edozein modutan, EBko estatu bakar batek Konstituzio-Itunari ezezkoa emango balio, berau ez litzateke aurrera aterako. Zenbait adituk dioenez, Europako Batasuneko estatuek jadanik aurreikusia dute B plan bat, oso ezkutuan dagoena, baina berehalakoan indarrean jarriko litzatekeena ezezkoa gailenduz gero. Koldo Gorostiaga eurodiputatu ohiak, esate baterako, hitz egiten zuen B plan honi buruz otsailean LARRUNen egindako Europako Konstituzioari buruzko debatean.


Jon Agirre presoari mokorreko ebaketa egingo diote

Hilaren 14an Jon Agirre 62 urteko preso arrasatearrari mokorreko ebaketa egin eta protesia jarriko diote Donostia Ospitalean. Agirrek 24 urte egingo ditu espetxean maiatzean eta, gaitz desberdinak medio, larri dago. Sarritan eskatu da bere askatasuna, baina oraingoz denetan ukatu zaio eta bere zigorraren azterketa berririk ez badago, 2006ko udan aterako da kalera espetxean 25 urte bete ondoren.


Kontzertu ekonomikoak talka ekarriko ei du Maragall eta PSOE artean

Pasqual Maragall Generalitateko buruak EAJ eta PSE-EEren arteko gobernua hobetsi duela azpimarratzerakoan, albo batera geratu zen kontzertuaren gaia. Maragallek jarraitzen duen oinarrizko gaia da eta Kataluniako Estatutuaren erreforman oinarrizkoa. Gaur egun Nafarroako Foru Erkidegoa eta EAE dira hitzarmen ekonomikoak dituzten erkidego bakarrak. Maragallek beste erkidegoek ere antzerako ereduak izatea nahiko luke eta hori indarrez azaleratzen denean, PSCren eta PSOEren arteko talka saihestu ezina izango ei da analista zenbaiten ustez.


Eusko Legebiltzarrean ez da giro

Jesus Mari Agirre Berezibar Eusko Legebiltzarreko Itzulpen Zerbitzuko buruak izenburu hori jarri dio erabili.com-en argitaratutako iritzi artikuluari. Legealdia amaituta, hausnarketa egin du euskarak Legebiltzarrean bizi duen egoerari buruz. Pozik egoteko arrazoirik dagoenik ez dirudiela dio berak. Legebiltzarkideek ahozko jardunean, osoko bilkuretan, azken bi urteetan, aurreko bietan baino gutxiago hitz egin dute euskaraz; 2004an %10ak eta 2001ean %18ak. Idatzian berriz, Batasuna da idazkiak euskara hutsean aurkezten dituen alderdi bakarra. Gainerako alderdiek gaztelania hutsean aurkezten dituzte. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko hautagai-zerrendetan kuotak jarri diren bezala, euskararekin beste hainbeste zergatik ez den egiten galdetu du Agirrek.


Nafarroako hizkuntza politikako ponentziaren porrota

Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren ponentzia. Alderdiek jaso dute txostena eta ez zaio batere gustatu hainbat alderdiri. Aralarrek (bere ekimenez abiatu zen ponentzia) apirilaren 13ko bileran ponentzia bertan behera uztea proposatu zuen eta Batasunak ponentzia herren jaio zela azpimarratu du. Esanak esan, ponentziaren ondoren, ez dago aldaketa handirik euskararentzat. Aldaketa nabarmenena Iruñerriko hizkuntz eremuak berraztertzeko proposamena da.


NUPeko euskararen normalizazioko batzordekideak dimititzeko zorian

Patxi Salaberrik eta Koldo Asironek dimititu zuten eta orain mehatxua egin du batzordeak. Dimititu baino lehen, hamar eguneko epea eman diote Pedro Burillo NUPeko errektoreari. Burilloren erabakiaren zain da orain batzordea. Hilaren 5ean, berriz, batzordeak hamar eguneko epea jartzeko erabakia hartu baino lehen, Nafarroako Unibertsitate Publikoak hurrengo ikasturterako eskaintza onartu zuen. Lehenengo mailan euskarazko derrigorrezko 13 irakasgai berri eskainiko ditu, oraingo kopurua bikoiztuz. Dena den, bi hizkuntzetan ikas daitezkeen irakasgaien eskaintza %12,2koa da.


Euskarazko ekitaldiak laguntzarik gabe utzi ditu Iruñeko Udalak

2004ko martxoan egindako deialdira aurkeztu ziren euskarazko ekitaldiak antolatzen dituzten taldeak. 150 ekitaldik ez du sosik ikusi, horien artean 75 bat hitzaldi eta 25 kontzertu, bertso eta antzerki saio eta bideo emanaldi daude. Talde hauek jakin dute ordea, diru-laguntza horietarako zen dirua (20.000 euro) Udaleko kutxara itzuli dela. Iruñeko Udalak eman die afera honen azalpena: bi langile gaixo egon dira eta ezin izan dituzte diru-laguntza horiek bideratu.


Azkenak
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Eguneraketa berriak daude