Literatura kritika


2005eko martxoaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sarritan esan ohi da ez dela euskal literaturaren kritika seriorik egiten. Felipe Juaristi kritikari entzutetsuak behin baino gehiagotan azaldu du uste hori.

Edozein azterbide erabiltzen dela ere, hiru alderdi aztertu behar ditu kritikak: liburuaren mamia, konta moldearen teknika eta hizkuntza.

Gehien-gehienetan kritika mamiari eta teknikari egiten zaio. Batez ere mamiari. Hizkuntzaren kritikarik, ordea, ia inoiz ez da egiten.

Ezin dugu ahaztu, baina: "Literatur is the art of words". Literatura hitzen artea da. Hementxe idazle handien usteak:

"Great literature is simply language charged with meaning to the utmost possible degree" (Ezra Pound: How to Read). Goiko literatura hauxe duzu: hizkuntza bikaina gogoeta sakon-sakonei lotua.

Andre Brink, Hego Afrikako idazle ezagunak honelaxe zioen: "The novel from Joyce onward makes its medium -language- its subject". Eleberriaren helburua, Joycetik aurrera hizkuntza bera da.

"Language is the dress of thought" (Samuel Johnson). Hizkuntza pentsamenduaren jantzia duzu.

"Proper words in proper places make style" (Lubbock, Percy: The Craft of Fiction). Estiloa hitz egokiek toki egokietan egiten dute.

"My definition of literature would be just this: words that have become deeds" (Robert Frost). Literaturaren definizioa hauxe izan liteke, nire ustez: eginak bihurtu diren hitzak.

R. W. Emersonek uste berdintsua zuen: "In good writing, words become one with things" (Ralph Waldo Emerson, Journals 1831). Idazle onak hitzak eta gauzak bat egiten ditu.

"A writer and nothing else: a man alone in a room with the English language". (John K. Hutchens). Idazle izatea hauxe da eta ez besterik: gela batean bakarrik egotea ingeles hizkuntzarekin.

Literatura ez da filosofia, soziologia edo historia bakarrik. Literatura hitzez egindako artea da.

Shakespearek, Cervantesek, Quevedok, Dickensek, Dostoevskyk, Flaubertek, Faulknerrek bi alderdiok bildu zituzten: gogoeta miresgarriak eta hizkuntzaren maisutasuna.

Esaten zutena mamitsua zen, sakona, gizakiaren eta gizartearen barrena zulatzen zuena, eta bide batez ongi esanda, airoski, distiratsuki, bikainki, hutsik gabe. Anitzen ustez orain arte munduan izan den idazlerik onena Shakespeare izan da.

Ez dira gutxi toki hori Cervantesi ematen diotenak.

Idazle biotan horixe ikusten dugu: alde batetik harritzeko moduko gogoetak eta bestetik hizkuntzaren jabetasuna.

Gure artean, ordea, ez zaio hizkuntzari, euskarari, garrantzirik ematen. Ezagutzen dut gazte jator bat, bi hilabetez euskaraz ikasi, ipuin luze bat idatzi eta txapelketan lehenengo saria irabazi zuena. Ingalaterrara joan, bi hilabetez ingelesa ikasi eta irabaziko al zuen inork literatura saririk?

Euskarazko literaturan maiz euskara oso zaborrez idatzitako lanak irakurtzen ditugu. Lan horietan dauden hutsak gaztelaniaz baleude, ez lituzkete inola ere argitaratuko.

Diglosia gorrian bizi gara eta maiztxo gure euskara txepela eta erdararen kalkoa da. Euskararik onena baserrietan egiten da. 37 urtean zazpi probintzietako baserrietan ibili eta gero esan dezaket hau. Euskaltzaindian zenbat dira, eguzkiz eguzki euskaraz ari diren Goizueta, Sunbilla edo Errezilgo baserritarrak bezain ongi mintzatzen direnak?

Jakina, euskararen kritika egiteko, nork berak idazleak bezainbat edo gehiago jakin behar du euskaraz. Nor ausartu katuari lepoan zintzarri ipintzen?

Hauxe da egia, ordea: hizkuntzaren kritika egin gabe, ez da egiazko kritikarik egiten. Idaztea biolina jotzea bezala da. Alferrik esango duzu Beethovenen 9. Sinfonia jotzen ari zarela, gaizki jotzen baduzu.

Euskararen biolina ongi jo nahi duenak, berriz, hiru alderdiok bete behar ditu: euskara hutsik gabea, ulerterraza eta aberatsa erabili behar du.


Azkenak
Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Eguneraketa berriak daude