Estatutu-erreforma serio hartzea


2005eko otsailaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eusko Legebiltzarrak estatutu-erreformaren proposamena onetsi zuenetik, gero eta gehiago dira proposamenak sorrarazitako auzien gaineko analisiak. Besteak beste, deigarria da J. M. Ruiz Soroaren moduko legelari batek Estatutu Berrirako Proposamenaren zenbait elementu hain era distortsionatuan interpretatzea -El País 05-01-08, "Tomarse en serio a Ibarretxe"-

Soroaren arabera, "plana defendatzen duten hiru alderdiek, kasik gauekotasunez, azkenean onetsitako testua ‘baliozko gisa onartutako botoen gehiengo’ bihurtu dute", onetsitako testuaren 13.3 artikuluari erreferentzia eginez. Aldiz, badirudi aipatu egileak esaldi zehatz horren zatirik garrantzitsuena ahaztu nahi duela, izan ere, argi eta garbi adierazten baitu testuak, borondateak argia eta zehatza behar duela izan "baliozko gisa onartutako botoen gehiengo absolutuen" kasuan.

Nazionaltasunaren gai usatuari dagokionez, Soroak dioenari jarraiki, onartutako testuaren 4.2 artikuluak argi dio "euskal nazionaltasuna derrigorrezkoa dela Euskadin bizi den biztanle ororentzat". Puntu horretan behar bezala erabili omen du testua. Testutik ondoriozta liteke, begi bistan denez, inor ez dela behartua izango euskal nazionaltasuna onartzera. Hori baino, nazionaltasunaren izateaz gozatzeko aukera ematen zaie hala nahi dutenei, Espainiako legeriak xedatutako baldintzei jarraiki, betiere nazionaltasuna hautatzeko eskubidea izango den arren. Nazionaltasuna, bide batez, espainiarra, alemana edo argentinarra dela, ezin liteke inoiz arau juridikoen bidez inposatu; edozein hiritarrek eskubidea izango du edozein nazionaltasun libreki ukatzeko, bere borondatez hala nahi baldin badu. Ondorioz, gure kasuan ez da inolako inposaketarik, ez bada bereizketarik gabeko ondorio eta egiaztagiriez hornitutako hautaketa bikoitza egiteko aukera. Zuzenbidea izaten da gizakion zerbitzura diharduena, eta ez alderantziz.

Ezinbesteko ñabardurak alde batera utzita, Legebiltzarrak gehiengo absolutu bidez Euskal Estatutuaren artikulu-testuari emandako onespenak, erabakigarria suerta litekeen erreforma horri zilegitasun demokratikoa eransten dio. Ikuspegi juridikotik so, bi ardatz nagusi ditu Gasteizko Legebiltzarrak onartutako estatutu-erreformak:

- Eskubide historikoak.
- Quebeceko kasua.

Lehena determinazio askerako eskubidea onartzeko ahalegina da, dagoeneko Konstituzioak »Xedapen Gehigarrietan, Lehena» eta Euskal Estatutuak »Xedapen Gehigarrietan» aurreikusten dutena, Euskadik Espainiarekiko duen erlazioa berrantolatuko duen Estatutu Berri batean islatzeko asmoz. Bigarrenean, Soroak dioenaren aurka, kontuan hartu beharra dago Kanadako Auzitegi Gorenak Quebeci buruz egindako adierazpen famatuen jarraipen hertsia. Prozesu horretan guztian zehar, lehentasunezko zeregina dute honako kontzeptuek: alde biko negoziazioa, alde biko akordioa eta biolentzia-egoerarik gabeko galdeketa.

Legebiltzarrak onartutako artikulu-testua erakargarria izan liteke ala ez; gure jomuga politikoekin bat egin ala talka egin dezake; askoren itxaropena piztu eta beste hainbesteren haserrea areagotu. Edozein kasutan, ikuspegi juridikotik begira, integraziorako aukera irekia da zalantza gabe:

a) Demokratikoa: euskaldun guztien borondatea errespetatzen du edozein dela euren errealitatea, baita Espainia osoarena ere Gorte Nagusien onespenaren bitartez. Horrela, biolentzia-egoerarik gabeko galdeketarako bidea sor liteke;

b) Konstituzionala: Estatutuak eta Konstituzioak berak aldarrikatzen dituen Eskubide Historikoek aski zilegitasun ematen dute estatutu-erreforma eskatzeko Eusko Legebiltzar eta Gorteen bitartez »Euskal Estatutuaren 46. artikulua»;

c) Soziala: gizarte osoari zabaldutako prozesua da, inolako bazterketarik gabe;

d) Europarra: begi bistan da Europako erkidegoaren parte izanik, Europako Itunetan eta Europako Batasunaren Konstituzioan parte hartzea ezinbestekoa dela.

Hala ere, aipatutako guztitik askoz haratago, euskal gizarteak are erantzun argiago bat emango balio proposatutako eredu berriari, benetako eragin-kolpea izan liteke eta horrek ondorio politiko zuzenak izango lituzke bai Espainian, bai Europako Batasunean. Horren karietara, bakea nahitaezko baldintza da herri galdeketa burutzeko. Gainontzekoa kultura demokratikoari eta Estatu ikuspegiari dagokio, eta Gorte Nagusien eta Espainiako Gobernuaren esku dago. Soroak zioen bezala, agian beharrezkoa den bakarra horixe da »berak oso zentzu ezberdinean esanagatik», "Ibarretxe serio hartzea".


Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude