Bero-beroan


2005eko otsailaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauteskundeak eta Batasunaren presentzia

Prozedura, ezetza, Auzitegi Konstituzionala, datozen hauteskunde autonomikoak, ETAren Alacanteko atentatua... Dena saltsa-maltsan eta jira-biraka euskal herritarren buru gainetan. Hauteskunde autonomikoak arte bederen horrela jarraituko du egoerak, argibiderik gabe, Estatutu Berriaren bideratzeak eta bakegintzaren balizko prozesu nagusiek elkarri nola eragingo dioten asmatu ezinik. Ibarretxe Planari dagokionez, hauteskundeen aurreratzea edo ez, hori da mugitzeko geratzen den pieza nagusi bakarretakoa, gainerakoa herritarren esku legoke. Beste frontean, ETAk bere indar metaketaren estrategiarekin jarraitzen du, eta hor bai, gauza asko ikusteko dira oraindik: ETA eta Zapateroren arteko elkarrizketa prozesu niminoena zabalik balego ere, dagoeneko ona litzateke isiltasun handiagoa izatea. Gainerakoan, Batasunak »edo txarrenean honen ordezkoren batek» hauteskundeetan parte hartu ahal izango duen da laster argitu beharko den puntuetakoa.


Kanarietako estatutu erreforma ‘filosoberanista‘ dela salatu du PSOEk

PSOEk gogor kritikatu du Kanariar Uharteetako autonomia estatutuaren erreformarako Coalición Canaria eta PPk prestatu duten aurreproiektuaren zirriborroa. Arbuiatzearen arrazoi nagusien artean, erreformak duen izaera soberanista zalea eta Konstituzioaren aurkakoa izatea. Ez litzateke Ibarretxe Planaren desafio mailara helduko, baina Kataluniako Estatutuaren erreformarako zirriborroak erakutsi duena baino muturrekoagoa bai. Kataluniakoari dagokionez, ERCk kritikatu du Pasqual Maragallek ‘beherapenei’ ekin nahi diela. Datorren udazkenerako Espainiako Diputatuen Kongresuan egotea nahiko litzateke. Andaluziakoa ere garai horretarako aurreikustenda Kongresuan. Aragoe eta Balear Uharteetan otsailean osatuko dira estatutuen erreformak bideratuko dituzten ponentziak. Galiziari dagokioenez, udazkeneko hauteskunde autonomikoen ondoren ekingo diote erreforma prestatzeari.


Andres Urrutiaren kargu hartzearen bi ikuspegi

Hilaren 28an Andres Urrutia Euskaltzainburu berriaren kargu hartze ekitaldian azpimarratutakoei buruzko bi ikuspegi islatzen ziren ondorengo eguneko prentsan. El Mundo eta El Correok era batera ala bestera azpimarratu zituzten Euskaltzainburuaren honako hitzak: «Euskara Espainiako identitatearen sinboloetakoa da». Berriak eta Garak ez zioten aipamenik ere egin hitzei.


Dagokion 600.000 euro jaso ezinik ari da Sozialista Abertzaleen Taldea

Eusko Legebiltzarreko Mahaia eta Auzitegi Gorenaren arteko aurrez aurreko judiziala lehenengoaren alde ebatsi denean, Gasteizko ganberaren Sozialista Abertzaleen Taldeak berari dagozkion 600.000 euro jaso gabe jarraitzen duela salatu du. Mahaiak diru hori ukatu ez dionean, SAren taldeak dagokiona noiz eta nola jasoko duen zain ari da. Legebiltzarra desegitearen atarian, auzi hau orain konponduko ez baltiz, lehen HBri behin baino gehiagotan gertatu zaion moduan, auzitegien bidea izan liteke auziari gera dakiokeen bidea, aurrekoetan legez, bide luzea seguruenik eta korapilotsua, Alderdien Legea dela eta Auzitegi Gorenaren epaiak tartean direlako.


Hizkuntzak eta Immigrazioa mintegia

Nazioarteko mintegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatu du UNESCO Etxeko Hizkuntzen Amarauna proiektuko Batzorde Teknikoarekin. Otsailaren 8 eta 9an Bilbon elkartuko diren adituek Euskal Herrian hizkuntza aniztasuna kudeatzeko neurriak proposatu eta eztabaidatuko dituzte. Gonbidatuen artean izango dira Herbehereetako, Suediako, Mexikoko eta Espainiako adituak.


Informatikari Euskaldunen V. Bilkura

Apirilaren 22an, UEUko Informatika Sailaren eskutik antolatuko dute bosgarren edizioa. Gai nagusia Softwaregintzaren erronka berriak izango da. Hizlari adituak eta arituak bilduko dira web zerbitzuei buruz hitz egiteko, baita aplikazio informatikoetako segurtasunari buruz eta osagaien bidezko programazioari buruz hitz egiteko ere. Hitzaldiez gain euskaraz garatutako software-produktuak aurkezteko aukera izango da. Aurkezpenen bat egin nahi duenak otsailaren 18a baino lehen jakinarazi behar die antolatzaileei (arruartesi.ehu.es edo 943015065).


Shanghaiko Euskal Etxea

Txinako lehenengo euskal etxea da. Pekinen, Shanghain, Hong Kongen, Ningbon eta beste hainbat herrialdetan Euskal Herriko enpresen bidez joandako langile batzuek eta hango unibertsitateetan ikasten ari diren ikasleek sortu dute euskal etxea. Presidentea, Juan Ignazio Motiloa, SPRI enpresako bulegoko zuzendaria da.


Euskaltegi pribatuak etorkizuna bermatzeko eske

Euskaltegi pribatuek protestaldia egin zuten urtarrilaren 25ean, Lakuaren aurrean. Euskaltegietako bozeramaileak, Mailu Lasartek, esan zuen Eusko Jaurlaritzak bukatutzat eman nahi duela helduen euskalduntze eta alfabetatzea. Negoziaketen emaitzak ikusita, sektorea lehentasunezkotzat ez dutela hartu nabari dela esan du Lasartek. Administrazioak ikasleko eta orduko 1,80 euro aurreikusi ditu gehienez eta euskaltegiek 2,07 euro eskatu dute. Maiatzerako tesoreria arazoak izatea litekeena dela aurreratu dute. Miren Azkarate, Kultura sailburuak aurtengo diru laguntza iazkoa baino txikiagoa denik ukatu egin du.


Mamutxak sakeleko telefonoko protagonista

Mamutxak, izaki mitologikoak, sakeleko telefonoetako joko bateko protagonista bihurtu dituzte. Joko hori Animatu enpresak sortu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin eta sakeleko telefonoetan erabiltzeko euskarazko lehenengo jokoa da.


Euskal Herriko curriculuma

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Udalbiltzak eta Sortzen-Ikasbatuaz erakundeak Euskal Herriko curriculuma garatzeko hitzarmena sinatu berri dute. Hiru erakundeek curriculuma garatzeko falta diren urratsak aurten emateko konpromisoa hartu dute. Euskal curriculumaren txostena udazkenerako egingo dute.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude