Bahea


2005eko otsailaren 6an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aralarrek jadanik aurkeztu ditu EAEko autonomi hauteskundeetarako zerrendaburuak: Aintzane Ezenarro Gipuzkoako Batzar nagusietako kidea izango da Gipuzkoako zerrendaburua; Bizkaikoa Joseba Azkarraga, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea; eta Arabakoa Iñaki Aldekoa, ezker abertzaleko buruzagi historikoa. Txentxo Jimenez da, bestalde, Nafarroako Aralarreko koordinatzaile lanetan Fernando Atxa ordezkatu duena.

Rafael Gurrea UPNko lehendakariordeak gogor jarraitzen du alderdiaren antolaketa arazoen kritikekin. Duela hilabete eta erdi Konstseilu Politikoan bere proposamenek jaso zuten ezezko borobilari muzin eginez, UPNk antolaketa arazo handiekin jarraitzen duela dio, eta horrek 2007ko foru hauteskundeetan ondorioak eragin ditzakeela. Bere ustez, alderdiaren lidergoa pertsonalistegia da eta berau eta zuzendaritzaren arteko zanga handitzen ari da.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...