Tra(d)izioa


2021eko uztailaren 27an

Udazkenean, hementxe bertan idatzitakoaren harira etorri zitzaidan lagun bat baino gehiago, lerrotxo horietan jarritakoarekin adostasuna azalduz eta bere eskuetan zegoena egiteko asmo zintzoz, emakumeoi kantu zaharretan ere zirrikitu bat zulatu nahian. Baina esperantzari irekitako leihoa berehala itxi zitzaidan, tra(d)izioaren desilusio usain ustelak eraginda.

Asko kostatzen omen da halakoetan, eta urte «luzeetan» landutakoa «gauetik goizera» alboratzea. Inoxentea ni, kantu hori ez dela hain zaharra uste bainuen, baita ere horren aurretik andrea eta gizonezkoentzako agurrak luzatzen zituenik bazela ere gure kantutegian...

Auskalo nahia edo gogoa besterik ez denak nire ezjakintasuna elikatu duen!
Tra(d)izioa omen ere alarde militarretan emakumea kantinera moduan, besterik ez, azaldu beharrekoa.

Cantinera: mujer que tenía como oficio servir bebidas a la tropa, hasta durante las acciones de guerra. Eta definizio horri gehituta irakur daiteke: habitualmente de mala fama porque asumían otros «menesteres».

Hala ere, tradizioan ere halako emagaldu kutsu batez hornituta egon dena, aipagarri «soldadesca»rentzat, batez ere berdintasunaren «militante ez tradizionalen» aurrean kolpeka eta irainka aritzerakoan.

Tra(d)izioaren izenean, agintea eta ahalmena duen hainbat, mutu -ez dakit itsu eta entzungor ere- agian halako eskakizunetan gabiltzanok txikikeriatan denbora galtzen dugun horietako ganorabakoak garelako edo.

Tradizioa omen, ere, etxe barruetan emakumeok ederki egurtu eta gero, familiaren aginte eta etxekoen okerrak zuzentzeko gizonezkoek zuten ahalmen barruan kokatzen zituzten epaiak -eta ez hain aspaldian, ni abokatu lanetan hasi nintzenean halakoak irakurrita nago eta-. Pertsonaren duintasunaren aurrean halako traizioarekin bukatzeko bideak irekitzen -ea noiz zabaltzen diren zeharo- hasiak bagara ere.

Tradizioa omen atxilotuta egon den norbaitek torturak salatzen dituen bakoitzean, sistemaren kontra erabili nahian sortutako gezurrak direla aldarrikatzea ere, edo eta bere kontra egon daitezkeen frogei indarra kentzekoarena dela ezinezko omen diren portaerak deskribatzearen arrazoia. Hala zioten Argentinan eta Txilen, eta bakoitzak buruan dituen beste hainbat lekuetan ere, baina tradizioa hautsiz, Txilen guztia argitara atera denean, bertako Lehendakari den Ricardo Lagosek esan berri du, egiari aurrez aurre begiratzen hasiak direla, alfonbrapean gorde beharrean. Gogorra izan arren, sinestezina izan arren, gizakion gizakeriak -ez astakeriak, animaliak ez baitute holakorik egiten- noraino ailegatu daitezkeen ezin baita aldez aurretik asma, aurre egitearena da bide bakarra, nahiz eta ustez mantengarria den sistema eusten duten harbilak printzatu eta erortzeko arriskuan jarri.

Halako hainbat tradiziok traizio izateko soberan duten D hori Duintasunarena izan daiteke eta ez da hori bere lekua.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 16a
Azoka
Azkenak
Zaintzen dugulako maite dugu, ala maite dugulako zaintzen dugu?

"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (III)
Norentzat sortzen du aberastasuna industria militarrak, eta zeren kaltean?

Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]


Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute maiatzaren 4tik 10era

Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.


Manex Mailharin eta Nerea Mitxelena, Palestinarekin Elkartasuna ekimena:
“Hemengo enpresarien etekinak Israelen egonkortasunaren menpe daude”

Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]


2025-05-05 | Eneko B. Otamendi
Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


2025-05-05 | Jakoba Errekondo
Hazi batetik mundu guztiak

Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Eguneraketa berriak daude