Doctor Deseok zuzeneko diskoa grabatuko du. Horretarako, Metamorfosis. Básicamente lento ikuskizuna eskaintzen ari da urtarrilean zehar. Taldearen errepertorioko abesti lasai eta akustikoek eta Ander Lipusen antzezpenek kabaret giroa sortuko dute hilaren 16an (Iruñean), 18an (Bilbon) eta 22an (Donostian).
Nacho Manubens zuzendari nafarrak 16 egunetan, AEBetan eta 7.000 dolarrekin grabatu zuen udaberrian Girls never call (Neskek ez dute inoiz deitzen) film luzea. Dagoeneko estreinatu du Iruñean eta orain filma zabal dadin ari da lanean.
Jose Maria Jimeno Jurio (1927-2000) ikertzailearen liburu eta artikuluen bilduma berrargitaratu dute aurten Pamielak eta Euskara Kultur Elkargoak. Hamaika liburu kaleratu dituzte jada, Lan hautatuak sailean. Guztira, 50 inguru izango dira.
Akatz talde bizkaitarrak hamabi urte daramatza reggae eta ska doinuak jorratzen. Orain arte hiru maketa eta zazpi abestiko CDa zituen kalean. Orain, iraupen luzeko lana argitaratu du Brixton diskoetxearekin: 12 años de éxitos.
Eneko Barberenak lehen poema liburua, Lurrunak ez du oraindik kristalik estali, plazaratu du Gaztesarearekin, autoedizioaren bidetik. Aurretik Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk (Apokaliftin elkartea) ipuin liburua zuen idatzia.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!