Kapoia saltsan


2004ko abenduaren 19an

Osagaiak:

Kapoi bat puskatan
Litro eta erdi ardo beltz
Zorrotada bat oliba olio
Zorrotada bat brandy
2 tipulin, pikatuak
Tomate bat, pikatua
Azenario bat, pikatua
Eskukada bat perrexil zurtoin
Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
8 ale piperbeltz
Ura
Koilarakada bat ezti
5 koilarakada oliba olio
100 gramo gurin hotz

Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu kapoi puskak. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak eta piperbeltza, eta olio eta ardo zorrotada ederrak isuriko ditugu. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe. Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, kapoia xamur gelditu arte, hau da, 90 bat minutu igaro arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute »hatzez sumatuko dugu hori». Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu kapoi puskak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia.
Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik igaro ondoan, koilarakada bat ezti eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu.
Kapoiaren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Pausatzen utziko dugu berriro, berotu eta jan aurretik.

Lekale xamurrak nola lortu
Lekaleak xamur egon daitezen, bada metodo tradizional bezain eraginkor bat. Uretan beratzen uzterakoan, bikarbonato pixar bat erantsiko diogu urari eta, beratze epea bukatu eta gero, beratzen egon diren ur berean egosiko ditugu lekaleak. Lekaleak maneatzen ditugunean, ur hotzez izutzeko ohitura izaten dugu, gogor ez daitezen eta azala gal ez dezaten. Ur hotza erantsi beharrean, izotz koskor txiki batzuk eransten baditugu, emaitza ikaragarria izango da. Ikusiko duzue.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude