Datorren urteko udaberri ingururako Baltasar Garzon epailea New Yorken egongo da klaseak ematen eta bizitzen. Dagoeneko jakinarazio dizkio bere asmoak Carlos Divar, Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehendakariari eta dagokion eszedentzia eskaera ere luzatua du.
Mertxe Colina ABko bozeramaileari Berrian egindako elkarrizketaren pasartea: «ABko kide ezagun bat, Jean Noel Etxeberri Txetx ELArekin lotu izana nola ulertu behar da: Etxeberri urrundu dela ABtik edo AB hurbildu dela ELArengana?
Ez bata eta ez bestea. Proposamen bat egin zaio pertsona bati. Zergatik pertsona horri? Hark ere ikusi dituelako ELAkoak elkarrizketa eta bilkuretan. ELAk ere ikusi du Txetx nolako pertsona baliosa den lanerako. ELAk ez du sindikatu bat muntatzen Ipar Euskal Herrian, baizik eta fundazio bat. Fundazio horrek Iparraldeko abertzaletasuna lagunduko du politikoki, baina baita kulturan eta hainbat arlotan ere».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.