E pur si muove!


2004ko azaroaren 28an

Azaroak 14, igande gaua. ETBko albistegitik hartutako hiru berri freskagarri.

Batasuna mugitzen ari da. Batasunak Donostiako Belodromoan bere bake-proposamena aurkeztu du. Ez naiz analista politikoa eta ez dut informazio berezirik oihalen atzean gertatzen ari denaz. Ez dakit ere beste alderdiek, sindikatuek, gobernuek… nola hartuko duten, ez baita astirik izan beraien jarrera kaleratzeko. Baina zilegi bekit neure gogoetak hona ekartzea, agian neure nahiak eta errealitatea nahastuz.
Iruditu zait urrats kualitatibo baten aurrean gaudela. Ez da Belodromoa horrelako eszenografiaz betetzen betikoaren errepikapen hutsa egiteko. Ez dira 2.500 dinamizatzaile lanean jartzen proposamena bere oinarri sozialari, gizarte-eragileei eta, oro har, gizarteari azaltzeko, ez badago zerbait berria. Han esandako gauza asko ez dira orain dela hilabete edo urte batzuk entzuten zirenak. Esan dutena bezain esanguratsua da esan ez dutena. Ez da entzun "Jo eta ke irabazi arte", "borroka da bidea", "herriak ez du barkatuko" edo "hau hiltzaile eta hura laguntzaile"… Gatazka kaleetatik atera eta negoziazio-mahaira eramateaz hitz egin dute. Ez al da sarri eskatu zaien urratsa? Eta estatuarekiko negoziazioetan ETAri uzten dizkioten gaiak ere »desmilitarizazioa, preso eta iheslariak, biktimak» ez dira sensu stricto politikoak. Ez dutela borroka armatua gaitzetsi? Ez dutela "Erakundea" kondenatu? Tira, ez gaitezen inozoak izan. Ez dezagun hori aitzakia merke bihurtu buru-nagikeriaz edo beste aldean ere mugitu nahi ez dutenek beren burua zuritzeko.
Beldur naiz jasoko duen erantzunaz, batez ere Gobernu Zentralaren aldetik. Egia da oholtza gaineko ekitaldia ez dela nahikoa, eta oihalen atzean sukalde-lan handia egin beharko duela Batasunak: erretako zubiak berreraiki, aurrez madarikatutako elkarte eta ekimen batzuk onetsi, hitzezko desarmean aurrera egin… paraleloan ETAk ere bestelako desarmeari ekin diezaion, bere lehergailuek proiektuaren sinesgarritasuna leherraraziko lukete eta. Baina Espainiako guardia zibil eta poliziek ere ezin dute ohi bezala jokatzen segi, ezta epaileek ere, eta are gutxiago politikariek.
Euskal alderdiak ere guztiak mugitzea komeni. Egia da Lizarra-Garaziren porrotak zauri handi samarrak utzi zituela. Baina ez ahal dute oraingo abagune hau berriro alderdien protagonismo eta botere-gurari neurrigabeek hondatuko!

Gizartea ere mugitzen ari da. Azaroaren 13an izan zen lehenengo gay ezkontza ofiziala Nafarroan, Azagran. Zerbait pentsaezina duela urte batzuk. Nafarroan hain indartsua den Opusen eta bestelako fundamentalisten amorrurako, lurrikara sozialik gabe izan da ospakizuna. Jainko-jainkosa guztiek bedeinka dezatela bikotea eta izan bitez zoriontsu luzaroan!

Eliza katolikoa, tinko berean. Eutanasiaren inguruko kanpaina abian da. Eliza horrek eskubide osoa du bere iritzia izateko gai honetan eta bestetan. Baina nik ere bai, eta oso bestelako iritzi moralak ditut. Halere, hori ez da arazo, ez naiz-eta katolikoa. Elizek beren jarraitzaileei »eta soilik horiei» nahi dutena ezartzeko eta exijitzeko eskubidea dute. Onartzen ez diedana da Estatuari presio egitea beren ikuspegiak eremu zibilean ere herritar guzti-guztioi legeen bidez, etab. ezartzeko. Ez dute horretarako eskubiderik, ez eliza katolikoak, ez beste kristau-elizek edo beste erlijioek. Nik kontu hauek garbi ditut neure Jainkoarekin, eta bere garaian laguntza eskatzen badiot norbaiti, nire borondatea egiteko askatasuna nahi nuke, oztopo arrotzik gabe. Gezurra dirudien arren, eta gure zorionerako, gizartean gauzak mugitzen ari diren seinale da kanpaina hau berau ere.


Azkenak
analisia |
National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago

Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz erdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Eguneraketa berriak daude