35 urtez itsu izan ondoren, ikusmena berreskuratu


2004ko azaroaren 21an

41 urteko Kalpna Shah emakume britainiarrari zientziak duela gutxi itzuli dio gaixotasun lazgarriak ume zela ostu zion ikusmena. 5 urteko neskatxoa zenean, Kalpnak gaixotasun biriko arraro bat izan zuen, eta gaitzaren ondorioz begi batetik ezer ikusten ez zuela, eta bestetik ikusmen murritz-murritzarekin gelditu zen. Izan ere, Stevens Johnson-en sindromea bezala ezagutzen den begietako mintzen inflamazioak erabateko itsutasuna eragin dezake.
Nerabetan, Kalpna Erresuma Batuko Royal National Institute of the Blind erakundean hasi zen lanean »hemengo ONCEren antzekoa dena». Eta hilabete batzuk geroago, ultzera bat izan zuen bere begi "oneko" kornean; horrek itsutasun erabatekoa eragin zion aste batzuetan. Bere lankide batek laguntza handia eskaini zion arren, egoera ez zen batere erraza izan Kalpnarentzat hainbat urtetan.
Horrexegatik, Brighton hiriko Sussex Eye Hospital-en Christopher Liu doktoreak egiten zuen teknika aitzindariaren berri eman ziotenean, bere ikusmena hobetzeko itxaropenak handitu ziren. Are gehiago, paziente batek begian bere hortzetako bat ezarri edo inplantatu ziotenetik ikusmena berreskuratu zuela jakin zuenean. Teknika berri hori bere begian ere frogatzea eskatu zien medikuei.
Ebakuntza kirurgikoa luzea bezain konplexua izan zen: aurrena bere begi itsuaren azalera osoa berregin zuten medikuek, masailetik hartutako ehunak erabiliz. Ondoren, bere hortz bat aukeratu zuten medikuek, eta bertan egindako zulo edo husgune batean, zilindro optiko bat ezarri zuten. Hortz horixe bera txertatu zuten betazalean, ehuna garatu eta hazi zedin. Azkenik, beste bigarren ebakuntza batean, hortza berreskuratu eta begi-korneara itsatsi zuten.
Ebakuntza oso ondo atera zen, eta horrela, 35 urtez ia itsu bizi ondoren, argazkiek erakusten dutenez, iloben aurpegia ezagutzeko aukera izan zuen.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude