Intolerante


2004ko urriaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ere ezagutu nuen nik Martin Ugalde jauna. On Eugenio Arregi apaiz andoaindarrak eman zidan estreinako bere berri orain hogeita hamabost urte. Gizon elegante hark, abertzaleen eta euskaltzaleen arteko ezin konponduak ez zituen erraz eramaten. Gerardo Bujanda donostiarraren bidez egin zuen gazteenganako hurbiltze saio bat. Ez zuen laguntzarik izan bere inguruan. Jesus Mari Eizmendi andoaindarra izan zen handik denbora gutxira gure arteko harremana bideratu zuena. Carrero Blanco yup la la. Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan ezagutu zuen GALen garai gordina. Taldeetan baino, pertsonengan zuen konfiantza. Bere inguruko askoren aurka, euskara batua hobetsi zuen. Eta GALek erasotako bat baino gehiago lagundu. Ez zen eroso bizi bere alderdiaren barnean, nahiz eta aurre samar ibili. "Españoles, Franco ha muerto", Arias Navarro-ren haren ondoren Deiara joan eta galdu genuen harremana, Etxabenea-n Lezo Urreiztieta osabarekin batera egin egonaldi pare bat ezik. Lakuan ikusi genuen elkar geroago, Karlos Aiestaran bere orduko laguntzailearen jardun teknikoa jarraibide. Euskararenganako arduratan ez zen batere tolerantea hotzekin, eta inguraturik zegoen. Erretxin puntua ere bazuen indar. Egunkarian aurkitu zuen gustuko jendea eta bertan zoriontsu izan dela deritzot. Bego bakean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!