Arroz beltza txipiroiekin

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Osagaiak:

g erdi txipiroi, dadotan moztuak
Txipiroien tinta
8 koilarakada handi oliba olio birjina
2 tipulin handi,
pikatuak
2 baratxuri ale,
xehatuak
500 gramo arroz, ale biribilekoa
2 baso ardo zuri
1,3 litro arrain-salda edo ur
Koilarakada handi bat gazta fresko, Filadelfia motakoa
Koilarakada handi bat gurin
Koilarakada handi bat gazta birrindu, Idiazabal motakoa
Koilarakada handi bat esnegain, erdi harrotua

Uretan garbituko ditugu txipiroiak, barruko tripak atera eta tinta erretiratuz. Baso batean disolbatuko dugu tinta, ur pixka batekin. Garroak eta hegalak garbitu eta, alea freskoa bada eta larrua badu, bere horretan utziko dugu. Dado txikitan moztuko dugu txipiroia, pazientzia handiz.
Kazola batean hiru koilarakada oliba olio erantsiko ditugu. Tipulina, baratxuria eta gatz pixka bat erantsi eta su ertainean edukiko dugu guztia 15 minutuan, kolorea hartzen utzi gabe. Bitartean, su bizian ipiniko ditugu padera batean beste hiru koilarakada oliba olio eta gorritu arte salteatuko dugu bertan txipiroia. Gatza emango diogu ondoren. Prest eduki orduko, sutan eztituriko barazkiekin batean ipiniko ditugu txipiroi dadoak eta arroza. Eragin eta eragin ariko gara etengabe kazola. Gatz pixka bat emango dugu tartean. Ardo zuria eta uretan deseginiko tintak erantsi eta ahitzen utziko ditugu, guztiz lehortu arte. Orduantxe hasiko gara salda edo ur beroa eransten, pixkana-pixkana, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Ura eransten badiogu, itsaski-saldaz edo arrain-salda pastilla batez indartuko dugu zaporea. Pixkana-pixkana erantsiko dugu salda 17 minutuan zehar: hondoa beti heze egongo da eta arroza beti egosten, almidoia askatu eta itxura krematsua har dezan. Sei edo zazpi aldiz erantsi beharko dugu salda, su berean eta kazolari eraginez beti.
Bukatzeko gutxi falta dela edo salda bukatu zaigunean, sua itzali eta, zaliari eragiteari utzi gabe, gazta freskoa, gurina, gazta birrindua, gainerako oliba olioa eta esnegaina erantsiko ditugu. Kazolari azken ukituak eman eta krematsu-krematsu zerbitzatuko dugu arroza. Garrantzitsua da ale biribileko arroza erabiltzea, eta lurrunduak edota ale luzekoak guztiz baztertzea, busti eta neke handia baitute egosten diren salda eta jakien mamia zurrupatzeko. Izozturiko txipiroi onak eta txibi freskoak ere »gustu handikoak dira hauek» erabil daitezke plater honetan. Arroz hauek bereziki kontu egin eta zaindu behar dira, lana eskatzen dute, baina merezi du ahaleginak. n


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude