Argitalpenak


2004ko urriaren 10ean
Ramon Labaien. Euskal Telebista, hutsean sortua
Nerea Azurmendi Zabaleta
Andoaingo Udala
38 orrialde

Rikardo Arregi Kazetaritza saria

XVI. Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren ohorezko aipamena Ramon Labaieni eman zitzaion, duela 22 urte Euskal Irrati-Telebistaren egitasmoa abiarazi zuen talde anitzaren ordezkari gisa. 1980ean hasi zen mamitzen Euskal Irrati-Telebista aurrera atera ahal izateko asmoa, hain zuzen ere Ramon Labaien Kultura sailburu zen garaian. Andoaingo Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Lansailak argitaratu duen liburuxka honetan, besteak beste, epaimahaiak adosturiko erabakiaren laburpena, Ramon Labaieni egindako elkarrizketa, eta Miren Azkarate, Luis A. Aranberri Amatiño, Martin Ibarbia, José Antonio Maturana, Andoni Areizaga eta Jose Oterminen historikotzat jo daitekeen erabaki hari buruzko gogoetak jasotzen dira.

Zer da bizia? Adimena eta materia
Erwin Schrödinger
Gaiak
56 orrialde

Schrödinger Nobel sariaren bi filosofia lan euskaraz

Erwin Schrödinger austriarrak P. A. M. Diracekin partitu zuen Nobel saria, 1933an, bere kuantu-mekanikaren formulazio matematikoagatik, eta teoria horren oinarrizko ekuazioa Schrödinger izenaz ezagutzen da. Baina zientzialari honek bazituen kezka filosofikoak ere, Gaiak argitaletxeak plazaratutako liburu honetan agertzen diren lan biek argi eta garbi erakusten dutenez. Zer da bizia? izenburukoan, ea biologia termodinamikako legeen mende dagoen jartzen du mahai gainean, eta lege fisikoaren determinismoak goi mailako izaki bizidunen portaerarekin itxuraz duen kontraesana ere bai. Hamar urte beranduago, Adimena eta materia lanean, ea nia eta kanpoko mundua bi gauza desberdin diren aztertu zuen.

Egia hezur
Juan Kruz Igerabide
Alberdania
95 orrialde 11 euro

Igerabideren zuhur hitzak

Alberdania argitaletxeak plazaratutako Egia hezur Juan Kruz Igerabideren bigarren aforismo liburua da, 1998an kaleratu zuen Herrenaren arrastoan lanean bide berari heldu baitzion adunarrak. Bizitzaren aurrean nork bere buruari egiten dizkion galderak, eta ustez haien erantzuna aurkitu duenean berriro sortzen zaizkion jakin nahiak ditu Juan Kruz Igerabidek gaitzat, umorea lagun, Egia hezuren. Izan ere, zeruan ere hierarkia errespetatu beharraz, han ere norbaiten mende jarraitu beharraz kexu ageri den olerkari honen aforismoetako batean irakur daitekeenez, bere buruari gogor egiten ez dionak ez du autoestimu handiagoa, eztikeria baizik. Baina beste muturrean, bere buruari gogor besterik egiten ez dionak, borroka irabazten badu, galdua da.

Ondarruko piratak
Ana Urkiza
Ibaizabal
150 orrialde
8,65 euro

Abenturaz betetako oporraldia

Ana Urkizak abentura egarri diren neska-mutikoei, bizitzako gertakizun txiki eta arruntenez ere gozatzen ikas dezaten eskaini nahi izan dien kontakizuna da Ondarruko piratak. Hamabi urte ditu Andonik, protagonista nagusiak. Oso gogo txarrez hartu du mutil horrek oporraldia Ondarrun pasa beharko duela jakitea. Han bizi den aitona gaixo dago, eta amona aspaldi hil zenez, hura zaintzera joan nahi du bere amak, batere kontuan izan gabe Andonik Ondarrun ez duela lagunik eta zeharo asper daitekeela. Baina laster ohartuko da mutikoa espero ez bezalako egun zirraragarriak igarotzeko aukera duela, Kutxi pirata eta bere mutil taldea ezagutu bezain pronto. Jokin Mitxelenaren marrazkiz hornitua dagoen narrazioan, makina bat abentura biziko ditu Andonik lagun haiekin.

Arturo. Epopeia zelta bat. 2. Arturo borrokalaria
Chàuvel, Lereculey, Simon
Jean François Sauré
56 or. / 18,50 euro

Arturori buruzko bigarren komikia

Jon Muñoz Otaegik euskaratu du David Chàuvelen gidoiarekin Jérome Lereculeyk marraztu eta Jean-Luc Simonek koloreztatutako komiki hau. Gerora Arturo erregea izatera iritsiko denaren haur eta gazte denborak kontatzen ditu bere bigarren ale honetan. Garai zailak ziren Bretainiako herriarentzat, besteek «bretoi» deitu arren beren buruei «kymry» esaten zietenentzat. Auskalo zenbat borroka egin behar izan zituzten, garai batean bezala beren uhartean jaun eta jabe, inolako etsairik gabe bizi ahal izateko esperantzan. Baina hala ere, denera zabaltzen zihoan jainko berri baten eta haren trinitatearen kulto berria, hitzaren ordez testua eta tenplu naturalaren lekuan harrizko eliza zekarrena.

Pupuan trapua
Xabier Olaso
Pamiela
94 orrialde
7,60 euro

Esna irauteko poemak eta lotarako kanta-kontuak

2001ean Auskalo! (Igarkizun eta aho-korapiloak) liburua kaleratu ondoren, haurrentzako aproposa den beste eskaintza polit batekin datorkigu Xabier Olaso oraingoan. Pupuan trapua Olasoren aurreko lana bezala Agurtzane Villatek ilustratu du eta olerkiz, kantuz eta kontuz osaturik dago. Poesia bilduma ugariren egilea dugu Xabier Olaso, eta haurrak esna irauteko hotsez eta hitzez blai dauden poesiekin eta lo gozo-gozo har dezaten propio asmatutako kontu eta kantuekin biribildu du bere azken lana.

Atxiki sekretua. Sorginen eskuliburua
Patxi Zubizarreta
Elkar
216 orrialde 20,50 euro

Inominixtante sorginen munduan egoteko
Elena Odriozolaren marrazkiz apaindurik dator Patxi Zubizarretak idatzitako Atxiki sekretua. Sorginen eskuliburua. Gure arbasoen garaietan ahoz aho kontatzen ziren istorio harrigarrien bilduma egin du egile honek »Pierre Lafitte, Azkue, J.M. Barandiaran, Julio Caro Baroja, Joxe Arratibel, Toti Martinez de Lezea edota Txema Larreak bezalakoek egindako bilketa lanetatik jasoz, haietan ageri den espirituari muzin egin gabe», baina gaurko haurrak kontu zahar horien lilurak erraz harrapatzeko eran aurkeztu ditu. Horretarako, gaurkotua dagoen istorio baten barnean tartekatu ditu euskal elezaharrak, eta bakar-bakarrik, zaborrez inguratuta bizi den amona zahar bat hautatu du sorginen mundura garamatzan giltza gisa. Zaborrak jaisten eta enkarguak egiten laguntzen dion zazpi urteko neskatoari kontatuko dizkio emakume horrek antzina-antzinako istorioen aztarrenak, sekretua atxikitzeko agindu eta gero. Horrela ikasiko du umeak Mari eta jentilen unibertsoaren berri, kristaunasunaren eta Inkisizioaren etorrerak sorginen »eta bestelako gizakien» munduari ekarri ziona, eta isileko beste gauza asko.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude