Motorra bizimodu

  • Askotan ikusi ditugu geure errepideetatik igarotzen. Taldean joaten dira, motor izugarriak dituzte, janzkera berezia eta ia asteburu oro irteten dira errepidera. Baina nora doaz? Zer egiten dute? Alberto Rodriguez Elizalde motero pribilegiatua da. Moteroa izateaz gain, kontzentrazio horietan argazkiak ateratzea baitu lanbide. Erretratuekin liburu bat atera du. Hona hemen moteroen benetako aurpegiak.

2004ko ekainaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Larruzko jantzi beltzak soinean, motorra ere beltza du. Sugarren irudiak eta garezurrak ageri dira bere motorrean. Eta kaskoak ere estilo bera du. Alberto Rodriguez Elizalde iruindarra Valentziatik heldu berria da gurekin bildu den egunean, moteroen kontzentrazio batean izan da eta hainbat argazki esku artean heldu da gurekin egin duen zitara. «Arelizalde» du ezizena eta horrela deitzen diote, bera bezala kontzentrazioz kontzentrazio motor gainetik apenas jaitsi gabe bizi diren moteroek.

Izan ere, moteroa grinatsua da, motorra da bere bizitzaren motorra; bere bizitzeko modua eta hura gabe ez doa inora. Denbora eta ardura handia eskatzen du bai, eta dirua, noski; baina "sexurik gabeko amodio" horrengatik ia edozer egin lezake motero batek. Behin proba egin eta kontzentrazio batean izaten dena harrapatu egiten du zaletasun honek; gogobetetze handia eskaintzen baitu dedikazio horren ordainetan.

«Arelizalde»k horrela bizi du motorraren mundua eta horrelaxe deskribatu du, bere beste zaletasuna duenaren bitartez: argazkiaren bidez, alegia. Motero izateaz gain, argazkilari ere bada eta gazte zenetik bi zaletasunak uztartu eta lanbide bilakatu ditu. Egun, Easyriders motor kontuetan berezitua den aldizkariarekin lan egiten du. Kontzentrazioetan argazkiak ateratzea da bere lanbidea.

Asteburu oro kontzentratuta

Astebururo joaten da «Arelizalde» moteroen kontzentrazioetara. Espainiako eta atzerriko errepideak ongi ezagutzen ditu dagoeneko. Valentziatik etorri eta gero Tamaritera joateko guztia prestatzen ari zen gurekin bildu zen egunean. Hurrengoa asteburuetarako plana ere egina zeukan: Albazetera zihoan lehenengo eta gero Tarragonara. Zerrenda amaierarik gabea da; izan ere, urte osoko plangintza prest du motero iruindarrak.

Asteburu bakoitza abentura berri bat da. Motorrak ematen duen independentziaz, herriz herri eta autobideak alboan uzten saiatuz, bakarrik edo lagunekin errepidera irteten da. Helmugak ez du bidean bizitakoak baino gehiago balio.

Kontzentraziora heldu eta izena eman beharko du ezer baino lehen. 20-25 euroren truk, non lo egin eta zer jana izango du; baita kontzentraziorako prestatu diren ekintza eta ekitaldietan parte hartzeko aukera ere.

Kontzentrazioa egingo den herria eta herritarrak ezagutzeko parada hartzen dute orduan; ostean, jolasak helduko dira: erruberak urratzea, motelen zein baino zein aritzea, pultsu egiteak, garagardo kupelak motorraz bultzatzen lasterketa egitea… gustu guztietakoak. Horrela igarotzen dute eguna kontzentrazio batean bildu ohi diren 300 edo 400 pertsonek.

Gauerako, rock gogorra jotzen duen taldearen kontzertua eta streapteasea. Garagardo ugari, eta Jack Daniels botilatik isuritako whiskyak gozatzen die eztarria. Baina motorra geldirik da une horretan, "maiteegia" dute mozkorturik gidatzen hasteko.

Kanpin dendan edo hotelean, norberak nahiago duen moduan lo egingo dute, hurrengo egunean ekintzekin jarraitzeko indarrak hartzeko.

Igande bazkal ostean, elkar agurtu eta hurrengo batera arte etxerako bidea hartzen dute, bakoitzak norabide batean.

Guztiak helduko al dira? Moteroa ez da »elkarrizketatuaren hitzetan» errepidean istripu gehien izaten duena. Uste orokorraren aurka, segurtasun handiko ibilgailuak omen dira eta istripuak izaten dituztenak gehiago izaten omen dira auto gidariak edota scooter txikietan ibiltzen diren hirietako gaztetxoak: "Behar ez bezala gidatzen dituzte motorrak eta ez dira ohartzen, duten motorra ez dagoela eskatzen dioten tratuari erantzuteko prestaturik, horregatik gertatzen dira istripuak".

Arerioak

Haizea du arerio nagusi motorrean doanak; euriak eta hotzak ez diote kalte handiegirik eragiten. Hala ere, istripuak gertatu gertatzen dira eta konponketak garestiak izaten dira gainera. Asegurua egitea ere ez da batere merkea, 960 euro balio du, batez beste. Zifra hori, dena den, motorra eta gidariaren adinaren arabera asko alda daiteke. Beste herrialde batzuetan askoz merkeagoa da, eta hori lortze aldera mutualitate bat sortzekotan dira «Arelizalde» eta beste hainbat lagun.

Gorputzaren parte

Motorra, gorputzaren parte bailitzan zaintzen dute moteroek; batzuek 60.000 euro ere gasta ditzakete ibilgailuak behar dituen konponketatxoak egiten. Custom motorra erabiltzen dutenek estetikoki transformatzen dute motorra, batez ere; eta turismo edo pepino izeneko motorrak dituztenek mekanikari dagozkion aldaketak egiten dizkiete, batik bat. Autoa ere izaten dute batzuek baina motorra tailerrean dutenean baino ez dute erabiltzen.

Denbora eta dirua poltsikoan, abentura zale izaten da moteroa eta ez du munduari bira ematea erokeria kontsideratzen. Ausardia eta indarra ere behar dira eta gero eta frogatuagoa dagoen legez, emakumeek ere badute horretarako grina. Etxean zain geratu beharrean motor gainean urrutirako bidea hartu du askok. Adina ere ez da muga helburu hori betetzeko, 70 urtetik gorako pertsonak kontzentrazioetan aurkitzea ez baita hain harrigarria.

Hori guztia laster ikusi ahal izango du uztailaren 2an, 3an eta 4an Sestaon egingo den kontzentraziora hurbiltzen denak. Bidai luze baten hasiera izan daiteke hara egindako bisita. Zeinek daki!

Protagonistak
1.000 orrialde dituen eta 6.000 argazki biltzen dituen Escape libre liburua argitaratu zuen orain hilabete batzuk Alberto Rodriguez Elizaldek. Liburu honetan ez du hitzik erabiltzen, liburuaren hasieran amari egindako omenalditxoa salbu. Erabat anonimoa da, ez du argazki oinik ere. Hainbat argazkik ez dute argitaratzeko nahikoa kalitate. Ez dio axola, ez zen hori helburua. Liburuak isiltasunean hitz egin nahi du eta bertan agertzen den pertsonetariko bakoitza du protagonista. Hainbat kapitulu du eta bakoitzean gai bat jorratzen du: gizonezkoen erretratuak, emakumezkoenak, taldeak, festak… Liburu horretan agertzen den pertsona bakoitzari zuzentzen zaio egilea, haiei eskaini die. Argazkiak istantekoak dira, ez dago poserik, hainbatek ustekabean euren burua liburu honetako argazkiren batean ikusi du.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude