Camille Claude: Itzaletik sortutako argilunak


2004ko maiatzaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Giro berezia sortu dute Miarritzeko Sainte-Eugénie elizako kriptan: argirik apenas, hormak oihal beltzez estaliak eta beiraz babesturik, brontzezko 45 bat eskultura txiki. Misterio eta intimitate giroak bisitaria ahapeka hitz egitera bultzatzen du, zerbait sakratuaren aurrean balego bezala. Entre Ombre et Lumière (Itzal eta argi artean) izena eman diote Camille Claudel eskultore frantsesari eskainitako erakusketari, bere bizitza ere horrelaxe igaro baitzen. Uztailaren 14a arte izango dira ikusgai emakume eta eskultore izan nahi izateagatik bazterrean utzi zuten artistaren lanak .

Erakusketan aurkeztutako artelan guztiak Reine Marie Parisenak (Camille Claudelen iloba) dira eta Gérard Bouté izan da komisario lanak egin dituena. Aipatu eskulturez gain, kriptako sarreran, tamaina handian, Camillek berak idatzitako zenbait eskutitz ikus ditzakegu (frantsesez soilik), eta baita, Dominik Rimbaultek egindako Camille Claudel dokumentala eta artistak berak egindako zenbait margolan ere.

Oztopoz betetako bizitza

Miarritzera hurbilduz gero, Camille Claudelen obraren bilakaera osoa ikusteko aukera izango dugu, eta ibilbide horrek, zorigaiztoko bizitza baten zantzuak erakutsiko dizkigu. 1881etik 1905 arte »gaixotu baina zenbait urte lehenago» egindako lanak hartzen ditu erakusketak. Hunkigarri dira guztiak, txikiak, xumeki argiztatuak eta karga dramatiko handia dutenak.

Egungo begiekin begiratuta, zail da irudikatzen zer nolako oztopoak gainditu behar izango zituen eta zenbateraino borrokatu behar izango zuen desio zuen hura egiten utz ziezaioten. Gainontzeko artistentzat, gizonezkoentzat, garrantzirik gabeko kontuak zirenak, izugarrizko traba ziren emakume batentzat. Esate baterako, nola lortu modeloak eskultura biluziak lantzeko? Edo modeloak lortuz gero, nola aurkeztu emakume batek egindako eskultura biluziak jendaurrean?

Bere lehenengo irakaslea Alfred Boucher izan zen. 1883an Auguste Rodin ezagutzeko aukera izan zuen, honek 43 urte zituela, eta denbora laburrean bere lantokian hasi zen lanean. Ez zen, hala ere, denbora askoz izan ikasle soil, maisua berehala ohartu baitzen 19 urte besterik ez zituen neskatoak dohain berezia zuela eskulturarako. Bataren zein bestearen lanean eta bizitzan eragin handia izango zuen pasioz betetako maitasun eta miresmen harremana hasi zen orduan.

Rodin handiarengana hurbiltzeak dezente erraztu zion bidea, baina sekula gaindituko ez zituen trabak ere ezarri zizkion. Eskultore baino, Rodinen ikasle eta maitalea besterik ez zen jende gehienarentzat, gaur egun gertatzen den bezalaxe. Nola onartu emakume bat maisu handiaren mailako lanak egiteko gai zenik? Nola onartu emakume baten eskulturek argi-jokoak eta mugimendua beste inorenak baino modu errealagoan islatzea, maisu handiaren esku-hartzerik gabe?

Etengabe Rodinen aipamenak entzun beharrak ito egin zuen azkenean. Hamar bat urteren buruan, bien arteko harremana hautsi egin zen eta maitasun sutsua izandakoa gorroto bizi bilakatu. Rodinen ospe itzela medio bera bazterrean utzi izana leporatzen zion maitale izandakoari. Ez zuen inoren babesik nahi, zegokion mailako eskultore bezala onar zezatela soilik. Emakumea, bai, baina artista ere bazen. Azkenean, argilunetan emandako bizitza erabateko itzalean amaitu zen, buruko gaixotasunak jota omen zegoela eta, azken 30 urteak eroetxe batean sarturik igaro behar izan baitzituen, inoren bisitarik jaso gabe eta eskulturarik egiteko aukerarik gabe.

Eskulturak, bizitzaren ispilu

Miarritzen ikusgai dauden eskulturek harreman estua dute Camille Claudelen bizitzarekin. Rodin ezagutu aurretiko lanekin hasten da erakusketa. Garai hartakoak ditugu Diane eta La Vieille Hélène lanak, adibidez. Azken hau etxean neskame lanetan aritzen zen adineko emakumearen irudi goxoa da, 17 urte besterik ez zituenean egina. Erakusketan aurrera joan ahala nabarmena da lanen bilakaera. Pixkanaka, hutsuneen trataerak, mugimenduaren errepresentazioak, argilun jokoak geroz eta kalitate eta espresibitate handiagoa dute. Gaiak ere aldatzen doazela ikusiko dugu, gazte garaiko xalotasunetik abiatuta, bizitzaren kolpeak jaso ahala, eskulturek ere gai tragikoak islatuko dituzte: maitemina, bakardadea, zahartzaroa, heriotza eta abar.

Rodinen tailerrean lanean ari zela, honi eskatutako zenbait lanetan parte hartu zuen Claudelek, besteak beste, Les Portes de l'Enfern edo Les Bourgoises de Calais ospetsuetan. Azken lan hau prestatzeko egin zuen erakusketan dagoen Étude pour un bourgeois de Calais. Bi artista handien arteko harremana zinez estua izan zen eta hori argi ikusten da artelanetan. Hala ere, ezberdintasunak ere nabariak dira, batez ere argiaren erabileran eta masa eta hutsuneen harremanean. Horren adierazgarri La France Rodinek egindako brontzea eta Claudelek egindako Rodinen irudia alboan kokatu dituzte, ikusleak pareka ditzan.

Claudelek sortutako lanik ospetsuenetakoa La Valse da. 1892 inguruan sortutako eskulturaren lau ale dauzkagu bertan, elkarren jarraian eta ispiluz inguraturik ipiniak. Bikote bat ageri da, biluzik, dantzan. Biluztasuna naturalegia eta gordinegia zela-eta arazoak izan zituen Claudelek lan hau erakusterakoan, baina, hala ere, zenbaitek onartu zuen maila handiko lana zela, aurretik beste inork ez bezala lortu baitzuen mugimendua irudikatzea.

Azken lan honek bezalaxe, erakusketan aurkezten zaizkigun brontze zenbaitek dramatismo handiko irudiak eskaintzen dizkigute. L'Age m»r, L'Implorante, ... lanek, Rodinekin bizitako garai gorabeheratsuak dakarzkigute gogora. Badira, ordea, eskultura goxoagoak ere,La Petite Châtelaine, L'Aurore eta, bereziki, Les Causeuses. Lau emakume ageri dira azken lan honetan, biluzik, borobilean eserita, elkarri kontu kontari. Intimitate eta sentiberatasun handia islatzen duen lana da, goxoa. Arrakasta izan zuen bere garaian, aurrez egindako ezerekin pareka ezina omen zelako.

Kritika onak jaso arren, ez zuen apenas eskulturak egiteko eskaririk jasotzen. 1898an Rodinekin harremana eten zenez geroztik bazterturik bizi izan zen, ia miserian. Osasunez ere gero eta okerrago zegoen. Tailerrean sartuta, etengabe lanean aritzen zen, baina eskulturak sortu ahala desegin egiten zituen, inork kenduko zizkion beldurrez.

Rodinenganako gorroto biziak gaixotu egin zuen azkenean eta 1913an bere ama eta anaiaren eskariz, eroetxera eraman zuten. Bertan iraun zuen, bakarrik, 1943ko urrian hil arte.

«Bakarrik bizi izana (bidegabekeria itzela!) aurpegiratzen didate»
1995ean Parisko zahar etxe batean, Camille Claudelek eroetxean egon zen 30 urte luzetan idatzitako zenbait eskutitz agertu ziren. Argi azaltzen ditu bertako bizi baldintza gogorrak eta bere bizitzari buruzko gogoeta zenbait ere egiten ditu, erotasuna dudan jartzen dutenak. Rodinekiko gorroto bizia nabaria da, bera jotzen baitu bizitzen ari zen «penitentziaren» errudun: «Azken finean, hau guztia Rodinen buru zitaletik sortu da. Obsesio bakarra zuen: bera hil ostean, nik aurrera egitea artista gisa bera gainditu arte; bera hil eta gero ere bere hatzaparren artean edukiko ninduela sinetsi beharra zuen, bizi zen artean egin zuen bezalaxe.

Bizi zen artean eta hil ondoren, ni zorigaiztoko izatea behar zuen. Eta lortu du, zorigaiztoko bainaiz, oso zorigaiztoko...».

«Ez dut egin dudan guztia egin eroetxe bateko gaixoen zerrendan bat gehiago izateko, zerbait gehiago merezi nuen...» zioen anaiari idatzitako beste eskutitz batean. Bestalde, argi zuen emakume izateak izan zuela zerikusirik bizitzan zehar jasotako tratuan, «hau guztia »zioen» Camille eta emakume, Camille eta artista, Camille eta maitale eta libre izaten saiatzeagatik».


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude