Statusa


2004ko apirilaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gaur egun beldur handia diogu arrakasta ez edukitzeari edota frakasatzeari. Hala ere, kosta egiten zaigu hori aitortzea: zaila egiten zaigu bekaizkeria sentitzen dugula adieraztea. Ez digu lotsarik ematen bikoteak utzi gaituelako triste gaudela esateak; oposizio bat edo bestea gainditu ez dugulako etsi dugula aipatzeak; herrimina sentitzen dugula esateak lana dela-eta beste herri batera aldatzen garenean...
Haatik, hurbileko edo urruneko batek edozein esparrutan hobera egin duela esaten digunean, ez gara beti kontentu jartzen »sekula aitortuko ez bagenu ere». Izan ere, gure gizartea gero eta konpetitiboagoa denez, gure statusa gainontzekoenarekin parekatzeak larrimina sorrarazten digu. Are gehiago, badirudi ezinbestekoa dela alde eta aldi oro gure buruarengan konfiantza handia izatea eta, era berean, gure buruarengan konfiantza hori dugula adieraztea.
Gure gizartean oso zabaldua dagoen ideia da nahi duguna izan gaitezkeela. Baina ez da beti horrela izaten. Hori ere esan beharko liguke norbaitek.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.