Ziutate demokratikoaren parabola


2004ko martxoaren 28an
Hodei beltzak Bilbo gainean. Hemen inor ez da konturatzen ekaitz handia hurbil dagoela. Gabriel Arestiren harri landua eta haritza zeuden lekutik kendu dituzte eta extramuros eraman. Bilboko erdal herri etsaitua ziutate demokratiko bihurtzen hainbesteko ahalegina egin zuen poetaren sinboloak baita mezuak Arte Ederren Museoaren parean zeuden, Parkearen atarian, Artxandara begira, ziutate honen bihotzean; sustraitik atera dituzte ordea, han Abandoibarraren modernitate gune pribilegiatua doala esanez. Zer modernitate arraio, geure nortasunaren sustrai apurtuak airean jartzen dituztela?
Zirkulu itxietan eraikitzen ari dira Bilbo hau, eta muinean Abandoibarra hori, bere Guggenheim, Arata Izozakiren Dorre Bikiak, Pelliren Dorre erraldoia, Sheraton Hotela; ez da elite globalizatzaileko inor falta hor. Olabeaga langile-auzoa kanpora; jesuiten unibertsitatea barrura, zubi propio eta guzti. Zirkulu kontzentrikoak, mundu apartekoak; ez al gara konturatzen? Ziutate hau, Estatu hau, Europa hau, Mundu hau eredu bertsuan eraikitzen ari dira, bazterketaren eta apartheidaren ereduari jarraituz. Ziutate demokratikoaren ereduaren premia gorria dugun honetan.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude