«Basque Sociolinguistics» eskolak eta liburua Nevadako Unibertsitatean


2004ko martxoaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal arbasodun Nevadako hainbat lagunek Center for Basque Studies delakoa sortu zuten duela 40 urte inguru. Euskal dialektoak ikertu xedez sortu zuten zentroa. Aspaldidanik euskara eskolak eta euskal gaiei buruzko eskolak ematen dihardute bertan, Nevadako Unibertsitateko (Reno) programen barruan. Euskal ikasketa programa horretan, besteak beste, antropologia soziala, literatura, kultura, historia eta euskal diaspora ezagutzeko aukera ematen zaie ikasleei. Joseba Zulaikak zuzentzen duen departamentu horretan, bospasei irakaslek ematen dituzte eskolak.

Irakaskuntza sistema malgua

Nevadako Unibertsitateak ez du hemen ohikoa den moduko karrerarik eskaintzen. Estatu Batuetako unibertsitarioek minor bat eta major bat ikasteko aukera dute, hots, lehenengo espezializazioa eta bigarren espezializazioa. Bietan euskal gaiak hartzeko aukera dute ikasleek. Sistema oso malgua da. Edonork har dezake euskal gaiei dagokien eskolaren bat, aukera askeko irakasgai moduan, alegia. Ikasleak edozein karreratan eman dezake izena. Euskal gaietan kreditu asko hartzen dituztenek minorra lortzen dute espezializazio txiki moduan. Beste batzuek berriz, bakarren bat hartu ohi dute aukera askeko beste edozein irakasgai bezala.

Lizentziaturako gai asko ematen dituzten arren, estatubatuarrek ez dute lizentziatura programarik, doktorego programa bat baizik. Bertakoak diren ikasleak doktorego programan daude. Beste batzuk, berriz, eskola batzuk hartzera joaten dira.
Oraintsu arte eskolak hartzeko ikasgelara joan behar bazen ere, egun urrutiko hezkuntza ere eskaintzen zaie ikasleei, Internet bidezko eskolak alegia. Sistema horri esker, eskaintza zabaldu eta gai gehiago jorratu ditu Nevadako Unibertsitateak. Internet bidez ematen diren eskola horien sistema ere oso malgua da. Eskolak ez dira taldeka ematen. Ikasleek irakasgai batean izena emateko aukera dute nahi dutenean eta urte eta erdiko epea dute irakasgaia ateratzeko. Bakoitzak bere erritmoan eta nahi duenean egiteko aukera du.

E-posta bidezko harremana

Irakurgaiak eta idazlanak dira ikasleen euskarri nagusiak. Irakurgai bakoitza oharrez osatuta dago, ikasleak gaian kokatzeko arazorik izan ez dezan. Ezagutzak hedatzeko, bibliografia ere eskaintzen zaie. Eskola horietan ez dira Internetek eskaintzen dituen baliabide guztiak erabiltzen. Bada txatera konektatzeko aukerarik baina gehienetan konplexua gertatu ohi da sistema. Izan ere, irakasle batzuk Euskal Herritik eskaintzen dituzte eskolak, eta handik hona bederatzi orduko aldea dagoenez, zaila da aldi berean gertatzea. Estibaliz Amorrorturen kasua da, hain zuzen ere. Amorrortuk Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia eskolak ematen ditu eta aldi berean Center for Basque Studies-eko irakaslea da. Estibaliz Amorrortu e-posta bidez komunikatzen da bere ikasleekin. Momentu honetan ikasle bakarra badu ere, aurreko hilabeteetan izan ditu gehiago. "Ikasle kopurua murritza izan ohi da, guztiak estatubatuarrak. Zentro horretako beste ikasgai batzuetan taldeak ere sortu izan dira, Joseba Zulaikaren irakasgaian esaterako" azaldu digu Amorrortuk.

Basque Sociolinguistics: Language, Society and Culture du izena Estibaliz Amorrortuk eskaintzen duen irakasgaiak. Izen bera daraman liburua ere idatzi du. Eskoletan eskaintzen den materiala oinarri duen liburuak soziolinguistika lantzen du orokorrean hartuta. Guztira hogeita bost ikasgai biltzen ditu eta ikasle bakoitzak bere erritmoan gainditzeko aukera du. Bata gainditu gabe, ordea, ezin da hurrengo ikasgaira pasa.

Lau ataletan banatu ditu Amorrortuk bai eskolak eta baita liburua ere. Lehenengoan, gai askori erreferentzia egiten dien sarrera jorratu du soziolinguistika irakasleak. "Ikasleek normalean Euskal Herriari buruz ez dakite ia ezer. Hori dela-eta, Euskal Herriko historia, euskararen kanpo historia, jatorri eta teoriak kontatzen dira lehen atalean. Hizkuntzaren deskribapen formal bat ere egiten dut bertan" azaldu digu Amorrortuk. Bigarren atalak, berriz, hizkuntz plangintza jorratzen du. Atal horretan, gaur egungo euskararen egoera zein den eta historian zehar zer gertatu den azaltzen da. Era berean, plangintzan eta normalizazioan hartu diren neurriak azaltzen dira. Hirugarren atalean, hizkuntz barruko aldakortasunak lantzen dira. Tokian tokiko dialektoek izaniko garapena, aldakortasun sozialak, egoeraren araberako aldaketak, Ameriketako euskarak izan duen bilakaera eta abar bildu ditu Amorrortuk atal horretan. Guztiz linguistikoa dela deritzo Amorrortuk. Eta azkenik, laugarren atalean, zera agertzen du liburuak: euskal hizkuntza, identitatea eta kultura. Bertan, abertzaletasuna, hizkuntza, generoa, hika eta mota horretako gaiak azaltzen dira.

Liburuko edukiak eta irakaslearen apunteak ingelesez egon arren, euskarazko bibliografia ere banatzen du soziolinguistika irakasleak. Amorrortuk adierazi digunez, ikasleek lanak ingelesez aurkezten badituzte ere, lanak euskaraz nahiz gazteleraz idazteko aukera dute. Gaurdaino ordea, kasu hori ez zaiola gertatu jakinarazi digu. Honela deskribatzen du bere ikasleen perfila: "Ikasle gehienak Reno ingurukoak edo euskal diaspora dagoen lekuren batekoak izan ohi dira. Familia, lagun edo ezagun euskaldunen bat izaten dute. Ez zaie guztiz ezezaguna egiten kontua. Bada hilabete batzuetarako Euskal Herrira etorri eta bueltatzean interesak eraginda matrikulatzen denik ere. Izan ere, Estatu Batuetan ikasleak unibertsitatean daudenean asko animatzen dira atzerrira ikastera joatera".

Deustu eta Nevadako unibertsitateetako irakasle
Estibaliz Amorrortu soziolinguistika irakaslea Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasketak amaitu eta Renora joan zen Eusko Jaurlaritzak emaniko beka bati esker. Bertan, euskara eskoletan laguntzen aritu zen eta bere egonaldia hiru urtez luzatu zuen (1992-1995). Master bat ere egin zuen. Hortik Los Angelesera joan zen doktoregoa gauzatzera eta bost urte igaro zituen. 2000. urtean tesia amaitzen ari zela, Joseba Zulaikak Nevadako Unibertsitatean eskolak ematea proposatu zion. Hala, Renora itzuli zen eskolak prestatzera. Liburua lantzen, berriz, 2000. urtean hasi eta 2001ean amaitu bazuen ere, iazko azaroan argitaratu zuten.
Egun Deustuko Unibertsitateko eta Nevadako Unibertsitateko irakasle lanak uztartzen ditu. Honela deskribatu du Estibaliz Amorrortuk bere esperientzia: "Guztia oso aberasgarria izan da niretzat. Alde batetik eskolak prestatzea, bestetik eskolak ematea eta azkenik liburua. Balio izan dit soziolinguistikaren inguruan lan egiteko, hausnarketa batzuk egiteko, bibliografia ikuskatzeko, eta nire jakintzak aberasteko".


Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude