Martxoko hauteskundeen aurrean


2004ko otsailaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Inkestek PPri gehiengoa ematen diote. Lau urte hauetan PPk boterearen baliabide guztiak gutxiengo baten zerbitzura jarri ditu: Estatuko erakunde, tresna eta mekanismo guztiak erabili ditu politika autoritario, zentralista, erreakzionario, neoliberal eta inperialista baten alde. Berriki ikusi dugu nola erabili dituen komunikabideak eta CNIren txostenak Carod-Rovira kriminalizatzeko (eta Kataluniako Gobernua eta PSOE ez-egonkortzeko).

Hau guztia nola gertatu ahal izan den argitzen dituzten arrazoi batzuk honakoak dira: aldeko koiuntura ekonomikoa. Enpresarien interesen neurrira egindako politikak, PSOEk hasitakoaren jarraipena izanik, eragozpen gutxi aurkitu du sindikatuetako zuzendaritzetan. Egia da PPren nagusikeria, larderia, gogorkeria eta gezurren kontra mobilizazio garrantzitsu batzuk izan direla (oraindik ere gogoan ditugu: 20-J, LOU eta irakaskuntzaren kalitatearen legea, PHN, Prestige, Irakeko gerra). Baina ez dira nahikoa izan eta horrekin zerikusi handia izan du PSOE benetako oposizioa egin beharrean, beti ere Gobernuarekiko itunak bilatzen aritu izanak (Justiziarena, «Terrorismoaren aurkako eta libertateen aldekoa»...).

Horren guztiaren ondorioz ezkerreko jendeak hauteskunde hauen aurrean ez du ilusio eta itxaropen gehiegirik, ez baitirudi PSOE benetako aldaketa politiko eta soziala egiteko prest dagoenik, ez baitzaio antzematen PPren eredu politikotik aldentzeko asmorik. PSOE PPren itzalean egon izanak ekarri baitu ikusi eta jasan dugun aurrekaririk gabeko inboluzioa: Alderdien Legea, Batasunaren ilegalizazioa, Egunkariaren itxiera, Eusko Legebiltzarreko mahaikideen prozesamendua.

Era berean Ibarretxeren Planari buruzko elkarrizketa proposamenari emandako ezetz borobilak eta PPren kanpaina konstituzionalista nazional espainolista guztiekiko konplizitateak Estatu Espainola herri-kartzela deneko sentimendua birpiztu dute. Esan daiteke PSOE ez dagoela bipartidismora jokatzeko gehiengo nahiko bat lortzeko baldintzetan. Honek esan nahi du PSOEk gobernatu nahi baldin badu, EB-IUren eta segur aski nazionalitateetako beste indar ezkertiarren laguntza beharko duela. Eta laguntza hori lortu ahal izateko ezkerretara biratu eta Konstituzioa, Estatuari eta gizarte gaiei buruzko politikak aldatu beharko dituela.

Laburbildurik, PP Moncloatik kendu ahal izateko beharrezkoa izango da hauteskunde ondoko itun bat: libertate demokratikoak eta gizarte eskubideak berreskuratzeko, Estatuaren nazio-aniztasunaren onarpenetik estatu-ereduaren eztabaida demokratikoari ekiteko, Konstituzioa erreformatzeko gero, baita politika ekonomiko-sozial aurrerakoi bat egiteko ere. Horrelako itun bat lortzeko »eta PSOEri onartu eta beteko dueneko konpromisoa hartarazteko» ezkerreko indar guztiak eta abertzale demokratiko eta aurrerakoi guztiak beharko dira. Zeregin horretan erabakigarria izango da EB-IUk lor dezakeen pisua.

Bukatzeko, komenigarria ikusten dut euskal esparrura mugatutako gogoeta bat egitea. Azkeneko momentura arte Nafarroa Bai koalizioa osatu duten alderdiak Bergarako Ekimenarekin bueltaka ibili dira. Azkenean frogatu da proposamenaren funtsik eza eta horrelako planteamendu bati ekin baino lehenago beste gai politiko batzuek argitu eta konpondu beharra dagoela: ETAren indarkeriaren jarraipena, Batasunaren ilegalizazioa… Ulergarria da ezker abertzale ilegalizatuak nonbait aterpea bilatu nahi izatea, baina konponbidea ezin da izan ETAren babesa edo oniritzia duen nahaste-borraste bat sortzea. Ezker abertzaleak, behin betiko, bere bide politiko propioa, eta soilik politikoa, aukeratu behar du, bere egoeraren erruak gainontzekoei bota beharrean.


Azkenak
Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Eguneraketa berriak daude