Idazle gaztearen kalbarioak


2004ko otsailaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gin-tonic-ari azkeneko hurrupa ematen ari nintzaiola, ondoan esertzen sentitu nuen; Campari bat eskatu zuen. Edalontzia barra gainean utzi eta altxatzeko keinua egin nuen, berandu baina: idazle gaztea hitz egiten hasia zitzaidan jada. Keinu batez, beste gin-tonic bat eskatu nion tabernariari. Bigarren tragoarekin hasi zitzaizkidan haren hitzak aditzeko moduan heltzen.

«Bai, zuk pentsatzen duzu idazle gaztearen bizitza arrosa-kolorekoa dela, baina ez da inondik ere hala. Gure bidea zaila da, zinez, eta malkartsua. Hasieran, Urruzuno saria lortzean eta, dena da polita: oroitzapen literarioz jositako Europako hiri dekadenteak, Jaurlaritzako arduradunen despiste-uneetan kontsumitutako drogak, beste irabazleekin batera »eta idazle zaharren aurka» zirriborratutako manifestu alegerak... Ondoren datoz komeriak. Ipuin-lehiaketa pare bat irabazterako badauzkazu atzetik argitaldariak: badakizu, interesatuta daudela eta ea zer edo zer gehiago daukazun galdezka. Eta zuk baietz, jakina, pozik, baina «zer edo zer» hori eramatean, poemak eta ipuinak noski, ondo daudela esaten dizute, baina gerorako utzi beharko direla, publikoari interesatzen zaiona nobela dela, eta badagoela ipuinen artean bat zeinetatik tiraka, akaso... eta argumentuaren garapenaren ildo nagusiak eskainiko dizkizu editoreak berak, egitekotan, komertziala eta, batik bat, ulergarria izan behar duelako nobelak: euskal irakurlegoa ez dago mardulio gehiago irensteko prest, antza.

Eta ondoren fraide kartusiar bat bezala entzerratuko zara, argitaletxeak eskainitako euskal best-seller behinenen dieta estriktu batez hornituta, nobela burutzera. Eta baita burutuko ere, noski, sasoian zaudelako, eta onartuko dituzu argitaletxearen zuzenketa guztiak »nire kasuan, 752: kontatu nituen», eta harro ikusiko dituzu zure izen-abizenak liburuaren azal distiratsuan, eta iruzkinak: guztiak laudoriozkoak, nola ez, eta bat edo beste argitaletxeak berak enkargatuta, gainera.

Hortxe hasten da idazle gaztearen benetako kalbarioa. Konturatzerako, bi edo hiru mediotatik dei egingo dizute zutabeak idazteko eskatuz, eta guztiei erantzungo baiezkoarekin, noski; baita irrati tertulia batean parte hartzeko proposamenari ere. Eta gero gidoien kontua dago: ea zergatik ez duzun telebista-saio nahikoa komertzial eta, batik bat, oso garaikide baterako gidoiak idazten; zuk eman diezaiokezula ikuspuntu berezi hori, gaztea eta zorrotza zarenez gero, eta esperantza horrekin onartuko duzu eskaintza. Baina ez dago zer eginik: 22. atalerako konturatuko zaren bezala, muga benetan estuen baitan garatu behar dute zure gidoi iraultzaileek, berrogeitaka urte »edo gehiago» dituzten hipergidoilari batzuek markatutako ildoetatik alegia... eta, gainera, pertsonaiek beti egon behar dute Kaiku kartoi bat erakusten, edo etiketa ondo agerian duen Keler botilatxoa eskuan, edo Ternua polarrak janzten... eta horiek, lagun, ez dira zure pertsonaiak, ezta antzik ere.

Uf! Gainera; idazle gazteak izaki garbia eta perfektua izan behar du beti, edonon. Zer uste duzu, nire itxura chic-kanalla hau erraza dela lortzen? Arropa-dendako kontua erakutsiko banizu... Konpostura, hori da gakoa: ezin duzu inori buruz gaizki esaka ibili. Eta kazetariak beti galdetuko dizu ea nola ikusten duzun euskal literatura egun, eta azkenean orokorkeriak baizik ez erantzutera ohitu egiten zara, izen berezi bat bera ere aipatu gabe: txarrerako, inola ere ez, nahiz eta zuk egundoko gogoak izan X jipoitzeko, idazten duena zabor hutsa denez gero; eta, azkenean, ezta onerako ere, aipatzen ez dituzunak moskea ez daitezen, badakizu.

Bien bitartean, jakina, utzi behar izan dituzu unibertsitate-ikasketak, ezertarako denborarik ez duzu eta. Zutabeetarako gaiak agortu zaizkizu jadanik, eta han-hemenka harrapatzen zabiltza, ezagunei galdetuz, edo telebistako aitorpen-programa horiek irentsiz, bat bera galdu gabe, beti istorioen bila; programa horiek, bidenabar, izugarri gai egokiak dira haien kontrako zutaberen bat edo beste idazteko. Eta are gehiago. Pentsa: ni berez nahikoa antipatikoa naizen arren, aspaldi honetan herriko atso-agureekin hitz egiten hasia naiz, kontu zaharretan inolako interesik izango banu bezala, eta taxietan aurreko eserlekuan jartzen, taxistari istorioren bat atera ahal izateko; sekulakoak dakizkite taxistek, nahikoa fatxak badira ere. Eta, hala ere, errepikatzen hasia naiz: zaila da hilabetean hamabi zutabe taxutzea, eta kolokatu izan dut zutabe berdina bi mediotan... ez aste berean, noski, denbora-tarte bat utziz baizik: ez da inor ere konturatu, eta aste honetan berriro egin beharko dut, duela hilabete baino gutxiago argitaratu nuen beste batekin... Ez dago beste erremediorik, arriskutsua bada ere. Kikilduta nabil, harrapatuko ote nauten, baina tentsioa ondo datorkit idazten ari naizen suspentsezko nobelarako; arazoa da oso tarteka heldu ahal diodala idazketari, baina argitaldaria atzetik daukat, datorren Durangorako amaitu egin behar dudala eta...».

Nahikoa zen. Jaiki, agur bizkor bat zirriborratu, eta beste hitzik gabe alde egin nuen handik. Luze jo arren, merezi izan zuen: ARGIAko nire artikulurako gairik gabe nenbilen, eta etsita nengoen Crónicas Marcianas ikustera edo Ebroko frontean izandako nire bizilagun gogaikarriarekin pote batzuk hartzera. Baina ez nuen halakorik egin beharko: hortxe nuen artikulua, hitzez-hitz. Ia diosalik egin gabe joan nintzen, bai, baina kontsumizioak ordainduta utzi nituen, eta beste Campari bat eskatu nuen idazle gaztearentzat: ez nintzen zikoitz portatuko, ez horixe.


Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude