Eroskik eta Fagorrek finantzatzeko formula berrietara jo dute

  • Azkenaldi honetan, Mondragon kooperatiba taldeko enpresa batzuek, hala nola Eroskik eta Fagorrek, formula berrietara jo dute lehenbiziko aldiz, beren inbertsio arrakastatsuak inbertitzaile pribatuen ekarpenen bitartez finantzatzeko. Horretan, beren enplegatuenak lehenetsi dituzte, zein errenta finkoko AIAF merkatuan ari baitira kotizatzen eta interes onak ari baitira lortzen. Horrela, denbora errekorrean, 150 milioi euro lortu dituzte.

2004ko otsailaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Orain arte, finantzatzeko formulak betikoak izan dira: autofinantziazioa, kooperatibetako bazkide berrien ekarpenak eta banku bidezko ohiko finantziazioa. Antzina ez dela, ordea, Mondragon taldeko kooperatiba enblematiko batzuek, hala nola Eroski taldeak 2002. urteaz geroztik edo Fagorrek aurtengo urtetik bertatik, kooperatiba taldean orain arte baliatu gabeko formula berrietara jo dute, beren inbertsio-planak finantzatzeko; besteak beste, errenta finkoko baloreen merkatura. "Eroski Ekarpenak" eta "Fagor Ekarpenak" deitzen zaie. Ezagutuz goazen lehenbiziko datuen arabera, arrakastatsuak izan dira enpresentzat, bai eta inbertitzaileentzat ere, hala kooperatiba bakoitzeko enplegatuentzat, nola beste era bateko inbertitzaile pribatu edo instituzionalentzat. Eroski taldea izan zen formula horri ekin zion lehena, 2002. urtean, eta orain hasi gara horren emaitzen berri jakiten.

Euskal Herriko banaketako talde horren emaitzak hain izan dira positiboak, non bide beretik abiatzera animatu baitute Mondragon talde bereko Fagor kooperatiba, etxetresna elektrikoak eta sukaldeko altzariak fabrikatzera eta komertzializatzera dedikatua. Kontuak horrela, Fagorrek azken hilabeteetan hasitako operazioa ongi ateratzen bada, litekeena da taldeko beste kooperatiba batzuek ere sistema berera jotzea.

Eroski: 8.000 herritar fidatu ziren haren jaulkipen publikoan

Joan den otsailaren 2an, Eroski Ekarpenen titularrek, zeinen jaulkipen publikoa 2002ko uztailean gertatu baitzen, 2003ko ekitaldiari zegozkion interesen kupoia jaso zuten. Zenbatekoa, iragarritako %5,638ko interes tasa gordinarekin kalkulatua, errenta finkoko merkatuko erakargarrienetakoa da oraindik ere. Eroskiren 2002ko uztailean egindako 90 milioi euroko jaulkipen horretan, guztira, 8.000 herritarrek inbertitu zuten. Inbertitzaile asko bertako enplegatuak dira, eta, interes gisa, 5,07 milioi euro jaso dituzte denen artean 2003ari dagokionean.

Eroski Ekarpenen bigarren jaulkipen bat ere izan zen, 2003ko uztailean, baina izaera pribatuagokoa, Balearretako Mercat sozietateko akziodunei zuzendua. Jaulkipen hari esker »hura ere oso-osorik estali zuen», Eroski taldeak zabaldu egin zuen Balear Uharteetako supermerkatuetako liderra den sozietate horretako partaidetza, eta bazkide nagusi bihurtu zen.

Denbora horretan guztian, Eroski Ekarpenek kotizazio egonkorra mantendu dute, errenta finkoko AIAF merkatuaren datuek erakusten dutenez »ia beti %100ean edo %100en gainetik». Horrek adierazten du produktu horren eskaria eskaintza baino handiagoa izan dela. Gainera, kotizazio erregularra izan du, lanegunen %83an erregistratu baitira operazioak.

Arduradunen iritziz, Eroski Ekarpenak formula aterabide arras egoki moduan sendotu da kooperatiba taldeentzat »zeinetan langileak baitira jabeak», baliakizun finantzarioak eskuratzera balore merkatura jo ahal izateko, eta modu horretan beren inbertsio plan iraunkorra bermatzeko eta enplegua sortzeko. Eroski taldearen azken bost urte hauetako inbertsioak 1.700 eurotik gorakoak izan dira.

Finantziazioko produktu horri esker, Eroski taldeak munta handiko inbertsioak egin ahal izan ditu bere sare komertziala zabaltzen. Emaitza bistakoa establezimendu berriak irekitzea izan da, hala nola hipermerkatuak eta supermerkatuak, bai eta negozio berriak ere, besteak beste bidaia agentziak, kirol dendak, perfumeriak eta abar. Kooperatiba-taldearen datu ofizialen arabera, inbertsio horiek direla medio, joan den ekitaldian 6.000 enplegatu baino gehiago inkorporatu dira Eroskiko pertsonalean, eta, gaurko egunean, 35.000 lagun baino gehiago dauzka Espainiako Estatu osoan. Horietatik, 9.300 baino gehiago Hego Euskal Herrikoak dira (8.268 EAEkoak eta beste 1.105 Nafarroakoak). Ondotik darraizkio Valentzia 5.591 lagunekin, Galizia 3.640rekin, Balearrak 3.170ekin, Andaluzia 2.777rekin, Katalunia 1.725ekin, Frantziako estatua 1.558rekin, Aragoi 1.478rekin, Gaztela-Mantxa 1.053rekin, Gaztela eta Leon 1.444rekin, Errioxa 551rekin, Murtzia 877rekin, Madril 544rekin, Kantabria 494rekin, Asturias 483rekin, eta Extremadura, 417rekin. Azken aste hauetan gertatu da Consum Eroskitik banantzea, eta ikusi egin beharko da nolako intzidentzia izango duen Euskal Herriko talde horren zentroen eta enpleguen murrizketan; izan ere, berez, Levanteko zonari erasango dio bereziki.

Orain Fagor

Orain, Fagor Etxetresna Elektrikoak, Mondragon talde bereko bigarren kooperatiba, Euskal Herriko banaketako taldearen bide beretik abiatu da. Horrela, Fagorrek beste jaulkipen bat merkaturatu du, 30 milioi euroko zenbateko nominala duena eta 60 milioira zabal daitekeena. Produktu horren eskaria hainbestekoa izan da, eskaintza iragarri eta handik egun gutxira zabaldu dela 60 milioi eurora. Tituluen kopurua, beraz, 2.400.000 izan da, 25na euroko balio nominalekoa bakoitza. Eskainitako interes tasa honako hau izan da: lehen periodoan, pagatutako egunetik 2004ko ekainaren 30era bitartean, urtean %7ko nominala; bigarren periodoan, 2004ko ekainaren 1etik abenduaren 30era bitartean, sei hilabeteko Euriborra, portzentajeko puntuetan adierazia, ehuneko 3,5ean gehituta. 2004ko abenduaren 31tik aurrera, urtebeteko Euriborra, portzentajeko puntuetan adierazia, ehuneko 3,5 puntuan gehituta. Kupoiak ordaintzeko eguna urteroko abenduaren 31 izango da, lehenbiziko kupoiaren kasuan izan ezik, hura 2004ko uztailaren 1ean ordainduko baita.

Egoitza Espainiako Estatuan duen edozein pertsona fisiko edo juridikok izan du Fagor ekarpen horietarako aukera, bai eta inbertitzaile instituzionalek ere, eta, egoitza Espainiako Estatuan ez izan arren, berebat Europako Batasuneko estatu kide bateko parte diren pertsona fisiko edo juridikoek. Hala ere, ekarpen finantzario horiek kokatzerakoan, Fagorrek kolektibo batzuk lehenetsi ditu. Hau da, zenbateko totalaren %50a, hasierakoa edo zabaldua, Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibako bazkideei eta soldatapeko langileei eskaini zitzaien lehentasunez. Era berean, zenbateko totalaren %10a ere lehentasunez eskaini zitzaien Edesako bazkideei eta soldatapekoei.

Ekarpenek ez diete eskubide politikorik ematen haien titularrei
Finantziazioko formula berria, Eroski Ekarpenak edo Fagor Ekarpenak, orain arte MCC taldeko bi kooperatiba horiek baliatua, Euskadiko Kooperatiben Legean bermatua eta jasoa dator. Euskadiko kooperatiba taldearen ohiko formula tradizionalen osagarria da, hau da, oraindik ere mantentzen dituen autofinantziazioa, bazkide berrien ekarpenak eta banku bidezko kredituak formulen lagungarria. Aldizkari honek kontsultatu dituen kooperatiba taldeko iturrien arabera, bi enpresa horien inbertitzeko ahalegin gero eta handiagoa eta azkarragoa da formula berri horretara jotzeko arrazoi funtsezkoa, eta hala egiaztatzen dute bien hedatze eta enplegu gehitze ikusgarriek.
Finantzatzeko formula tradizionalen osagarri moduan, Euskadiko Kooperatiben Legean jasoa datorren finantziazio formula berri horretara jo dute. Formula berri horrek Kapitalaren izaera du kontabilitatean, baina, hori bai, Eroski edo Fagor Ekarpenek ez diete eskubide politikorik ematen titularrei »enpresako kapitalean parte hartzea», baizik eta eskubide ekonomikoak; ordainsari itundua, esate baterako. Eroski edo Fagor Ekarpenen edukitzaileei likidezia ematearren, errenta finkoko AIAF merkatuan jarri dituzte kotizatzen: portaera bikainarekin orain artean, urtebetean funtzionatu ondoren Eroskiko datuek egiaztatzen dutenez.
Laburbilduz, kooperatibak finantzatzeko beste formula bat hasi dira baliatzen, eta berezitasuna da merkatu antolatura jotzen dutela kotizatzera. Gure iturriek baieztatu dutenez, orain artean bi arrazoirengatik ez dira baliatu aterabide horretaz: finantzarioki beharrik izan ez dutelako eta kooperatiben ordenamenduan figura egokirik ez zutelako.


Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude